Eu

Eusko Jaurlaritzak 440.000 euroko aurrekontu bat onartu du emakumeen parte-hartzea sustatzeko goi-mailako kirol-lehiaketetan (Gobernu Bilera 2018-06-26)

2018.eko ekainak 26

Iaz, hogei bat kirol-elkartek diru-laguntzaren bat jaso zuten deialdi honi esker

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak 440.000 euroko kontu-saila onartu du, gaurko bileran, euskal emakume kirolarien parte-hartzea sustatzeko nazioarteko goi-mailako lehiaketetan. Diru-laguntzak 2018. urtean egingo diren kategoria absolutuko nazioarteko eremua eta izaera duten kirol-lehiaketa ofizialetarako emango dira, bai eta Estatu-mailako eta kategoria absolutuko emakumeen ligetarako ere.

Diru-laguntza hauen hartzaileak dira emakumeen kategorian lehiatuko diren taldeak, ondoko ezaugarriak dituzten lehiaketetan parte-hartzen dutenean:

  • Nazioarteko Federazio, Europako Federazio edo nazioarteko Liga Profesional bateko egutegi ofizialean sartuta egon behar dute.
  • Estatu-mailako emakumeen ligak dira dagokion federazioaren edo liga profesionalaren egutegi ofizialean sartuta dauden goi-mailako horiek, kategoria absolutuan.
  • Estatu- edo erkidego-mailako lehiaketak ez dira aintzat hartuko.

Iaz, emakumeen kiroleko modalitate ezberdinetan lehiatzen diren hogei bat kirol-elkartek diru-laguntzaren bat jaso zuten deialdi honi esker. Ondokoak, hartzaile horien artean egon ziren zenbait elkarte dira: Araski Saskibaloi Taldea, Bera Bera Rugby Taldea, Goiherri soka-tira Kirol Elkartea, Gernika Saskibaloia, Zarauzko Surf Elkartea edo Duranguesa Txirrindulari Elkartea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko