Berriak Hezkuntza
Eu

“Hezkuntzaren aldeko akordioa. Akordiorako Oinarriak” dokumentua (Consejo de Gobierno 26-06-2018)

2018.eko ekainak 26

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, Gobernu Kontseiluan, “Hezkuntzaren aldeko akordioa. Akordiorako Oinarriak” dokumentua aurkeztu du, Hezkuntza Sailak ikasturte-hasieratik sustatu duena.

Eusko Jaurlaritzak berretsi egin du, legegintzaldi honetan, Hezkuntzaren aldeko Akordioak nolako garrantzia duen. Eskola-elkarte osoaren artean akordioa lantzeko beharra nabarmendu du, baterako oinarria zehazteko; euskal hezkuntza-sistemaren oinarriak ezartzeko aukera emango duen hausnarketa partekatua, denboran iraungo duten printzipio egonkorrak ezartzekoa, eta anbizio gehiagoko helburuak lortu ahal izateko erreferente bilakatuko dena, besteak beste, etorkizuneko Hezkuntzako Euskal Legea lortzeko.

Pasa den irailetik, “Akordiorako Oinarriak” dokumentua prestatzeko lanean parte hartzeko zenbait fase egon dira:

  • Pasa den irailaren 25ean, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak irakaskuntzarekin zerikusia duten hezkuntzako eta gizarteko hogeita hamar bat eragile baino gehiago batu zituen: familia-elkarteetako, irakasleen, zuzendaritzen, hezkuntza-patronalen eta sindikatuetako ordezkariak, eta haiei “Akordiorako Oinarriak” dokumentua prestatzeko prozesua hasi zela jakinarazi zien. Bilera hartan, lantaldeak sortu zirela jakinarazi zen (Bizikidetza, Modernizazioa, Ebaluazioak, Hizkuntzak eta Ikastetxeen Autonomia), eta ekimenaren kronogramaren berri eman zen; horren amaiera Eusko Legebiltzarraren behin betiko dokumentua izan zen, oraingo saioen aldia amaitu aurretik.
  • Otsailaren 25ean, eta hezkuntzari lotutako zenbait gaitako adituek eratutako taldeek hainbat lan egin ondoren, Hezkuntza Sailak berriz ere batu zituen hezkuntzarekin zerikusia duten eragile guztien ordezkariak, eta akordiorako oinarriak jaso dituen lehen zirriborroa eman zien. Une horretan, epea ireki zen hezkuntza- eta gizarte-eragile guztiek, bai eta herritarrek ere, oro har, dokumentua aberasteko eta hobetzeko egokitzat jotzen dituzten ekarpenak aurkezteko.
  • Martxoaren 7an, eta jasotako ekarpenak aztertu eta balioetsi ondoren, Hezkuntza sailburuak Eskola Kontseiluari “Akordiorako Oinarriak” dokumentua eman zion, hausnartzeko.
  • Maiatzaren erdialdean, Euskadiko Eskola Kontseiluak Hezkuntza Sailari “Akordiorako Oinarriak” dokumentuaren inguruan prestatutako eta kideek onetsitako irizpena bidali zuen.
  • Azkenik, eta irizpenaren edukia aztertu ondoren, Hezkuntza Sailak erabaki zuen Euskadiko Eskola Kontseiluak bidalitako proposamen ia guztiak sartzea. Behin betiko dokumentua Gobernu Kontseiluan aurkeztu zen.

Hezkuntza Sailak, aste honetan, “Akordiorako Oinariak” dokumentuaren behin betiko bertsioa bidaliko du, eta, horrela, Legebiltzarraren eta hezkuntza- eta gizarte-eragileen aurrean ekimena aurkezteko unean hartu zuen konpromisoa beteko du.

Horrela, bada, Legebiltzarraren egoitzak, herritarren ordezkaritzan, azalduko du aniztasunez eta pluraltasunez sortu den eta Eskola Kontseiluan –organo hori, aldi berean, eskola-elkartearen ordezkari da– zehaztu eta aberastu den testuari buruz duen iritzia.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau