Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskal herritarrek Euskadiko komunikabideen fidagarritasuna, aniztasuna eta independentzia baloratu dute

2018.eko ekainak 25
  • Euskal komunikabideek Europako batezbestekoaren antzeko balorazioa lortu dute

Euskal herritar gehienen ustez, euskal komunikabideak fidagarriak dira (% 72, guztiz edo neurri batean), askotariko ikuspuntu eta iritziak eskaintzen dituzte (% 66), eta informazioa presio politikorik edo merkataritza-presiorik gabe ematen dute (% 49). Kasu guztietan, EITB taldeko komunikabideei buruzko iritzia Euskadiko gainerako komunikabideei buruzkoa baino positiboagoa da. Euskadi, nolanahi ere, komunikabideen fidagarritasunaren, aniztasunaren eta independentziaren inguruan herritarren iritzirik positiboena jasotzen duten Europako herrialdeen artean kokatuta dago. Gaur bertan argitara eman den azken Soziometroaren datuak dira. Oraingo honetan, komunikabideak –oro har– eta EiTB –bereziki– izan ditu ardatz. Lana joan den maiatzaren 8tik 15era bitarte egin zen.

Azterlanaren emaitzen arabera, EiTB taldeko komunikabideen kalitateak ere balorazio positiboa jaso du, telebistari zein taldeko irrati guztiei dagokienez.

Herritarren ustez, halaber, euskara sustatzen eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzen duen agentea da komunikazio-talde publiko hori.

Informazio gehiago

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak