Berriak Lehendakaritza
Eu

GOGORAK publikoari ireki dio bere liburutegia memoriari buruzko dokumentazioa eskura izan dezan

2018.eko ekainak 25
  • Liburutegia ekainaren 28an irekiko da
  • Ekainaren 27an hitzaldi bat emango da: "Literatura eta Memoria". Bertan, literaturak memoriari egin dion ekarpenaz jardungo dute Katixa Agirrek, Edurne Portelak eta Iban Zalduak

Datorren ekainaren 28an, Gogora Liburutegia irekiko dio publikoari Gogorak. Besteren artean, eskainiko dituen zerbitzuak izango dira liburuen mailegua eta memoriaren inguruan Institutuak duen funts bibliografikoaren eta ikus-entzunezkoen kontsulta. Ezagutza espezializatua zentratzea da helburua, urteetan euskal gizartea metatzen joan dena azterlanen eta argitalpenen bitartez, eta herritarrei zuzendutako ezagutzaren transferentzia gauzatzea, baita azterlan eta ikerlanetarako lagungarri izatea ere.

Horretarako, Gogora liburutegiak, Gogorak Bilbon duen egoitzaren 3. solairuan kokatuak (María Díaz de Haro 3), liburutegiko eta dokumentazioa kontsultatzeko gune bat du, baita beste espazio bat ere, Institutuko ikus-entzunezkoen funtsa erabili eta bistaratu ahal izateko bereziki gaitua. Bertan kontsultatu daitezke ETAren terrorismoaren biktimen testigantzak, GAL, BVE eta beste batzuen terrorismoaren biktimena, poliziaren indarkeria bidegabearen biktimena, eta Gerra Zibilaren eta frankismoaren biktimen testigantzak, baita dokumentalak eta gorpuak hobitik ateratzeko lanen grabazioak ere.

Gogora Liburutegia Eusko Jaurlaritzako sailetako liburutegi-sarean sartzen da eta 1.000 ale baino gehiago ditu gaur egun bere katalogoan.

"LITERATURA ETA MEMORIA” HITZALDIA

Irekieraren bezperan, ekainaren 27an, asteazkenean, Katixa Agirre, Edurne Portela eta Iban Zaldua idazleek hitzaldi bat emango dute literaturak memoriari egin dion ekarpenaren inguruan. 17:00etan izango da hitzaldia, Gogorak Bilbon duen egoitzan (María Díaz de Haro 3).

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak