Eu

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak Eusko Label eta Euskotren ligak babesten ditu

2018.eko ekainak 25

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak aurten ere traineru txapelketekin bere konpromisoa azaldu nahi du. Hori dela eta, Eusko Label eta Euskotren ligen babeslea da.

Udan zehar, liga horiek plataforma iraunkorra eskaintzen dute Eusko Labela duten produktuen promoziorako eta garraio publikoa erabiltzearen aldeko mezuak zabaltzeko. Bi helburu horiek ikusgarritasuna eta ospea eskuratzen dituzte horrela, bestela lortu ezin izango liratekeenak.

Eusko Label gizonezkoen liga ekainaren 24an hasi da Bilboko banderarekin eta Portugaleten amaituko da irailaren 16an.

Euskotren emakumeen liga ekainaren 30ean hasiko da Sestaon eta abuztuaren 19an bukatuko da Zarautzen.

Informazio gehiago: https://bit.ly/2KidNxI

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @euskolabel
    2018.eko ekainak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak @deiEJGV #EuskoLabelLiga eta #EuskotrenLiga babesten ditu ➡︎ https://t.co/10SxstQ2bP

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak