Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eduki hau itzultze prozesuan dago. Bitartean, gaztelerazko bertsioa eskuragarri duzu.
Eu

Bernabé Unda analiza con el secretario general de la OMT la evolución turística de Euskadi

2011.eko otsailak 02

 

 

Legebiltzarrean agertu ondoren, Turismoaren Mundu Elkartearen zuzendari gorena Eusko Jaurlaritzaren Turismoko arduradunekin bildu da

 

Sailburuak eta Pilar Zorrilla sailburuordeak 2011rako proiektuak helarazi dizkiote Taleb Rifairi, eta proiektu horien artean Euskadiko Turismoaren Lehiakortasun eta Berrikuntza Plan berria dago

 

Bernabé Undak -Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak- gaur aztertu ditu Taleb Rifairekin -Turismoaren Mundu Elkartearen (TME) idazkari orokorrarekin- Euskadiko turismo-bilakaera eta etorkizuneko planak.

Bileran, (Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Pilar Zorrilak ere parte hartu du bilera horretan), azken urte erdian Euskadin izan den turismo-sarrera arrakastatsua aztertu da; arrakasta hori hainbat alderdirekin lotzen da, hala nola Marketing Plan berri bat abian jarri izanarekin, teknologia berri eta gizarte-sareei lotutako estrategiarekin, Tourespañaren bitartez Euskadi atzerrian sustatu izanarekin eta Euskadin bizi dugun lasaitasun-egoerarekin, sektoreari asko laguntzen dion egoerarekin, alegia.

Euskadiko turismoaren arduradunek eta TME elkartearen zuzendari gorenak beren iritziak adierazi dizkiote elkarri sektore horrek Euskadin etorkizunean izango duen proiekzioari buruz; horretaz gain, Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomian eta enpleguan gero eta garrantzi handiagoa duenari buruz dituzten itxaropenen gainean ere jardun dute, baita teknologia berriei lotutako negozio berriak sortzeari buruz ere.

Euskadi turismo-ikerketaren alorrean erreferente izateko Eusko Jaurlaritzak egin duen apustua azaldu dio Bernabé Undak Taleb Rifairi, eta helburu hori lortzeko Eusko Jaurlaritzak ikerketa kooperatiboko zentroa du, CIC Tourgune, adibidez. Jaurlaritzaren estrategiarekin, hots, bikaintasuna, iraunkortasuna eta lurraldearekiko konpromisoa sustatzearekin lotutako gaia.

Euskadi, 2009an, Espainiako erkidego hoberena izendatu zuten turismo-sektoreko lehiakortasunari dagokionez. Horretaz gain, kalitateko Q ziurtagiriak dituzten establezimendu gehien duen hirugarren erkidegoa da (bigarrena termino erlatibotan).

2010ean, Euskadik bere marka historikoa lortu zuen turismo-sarrerari dagokionez, 2,2 milioi bidaiari baino gehiago etorri baitziren hotel-establezimenduetara; horrek esan nahi du aurreko urtearekin alderatzen badugu, % 12ko igoera izan dela turismo-sarrerari dagokionez nahiz ostatu-gauei dagokienez.

Lehiakortasun Plan berria

 

Eusko Jaurlaritzak bukatu duen Euskadiko Turismoaren Lehiakortasun eta Berrikuntza Planaren alderdi garrantzitsuak aurreratu dizkio sailburuak TMEren idazkari orokorrari. Plan berri horretan kalitatearen eta bikaintasunaren aldeko apustua egiten da, baita berrikuntzaren, enpresa-garapenaren eta erakunde arteko lankidetzaren aldekoa ere. Plan horretan hainbat erronka azaltzen dira:

 

  • Euskadiko turismo-industriaren hazkunde jarraitua eta iraunkorra
  • Euskadiren ospea eta irudia helmuga turistiko gisa
  • turismoa aintzat hartzea, gizartean nahiz politikan eta erakundeetan

 

Planaren helburuen artean honako hauek daude, besteak beste: sektoreak sortutako aberastasuna eta enplegua handitzea, sektore horren lehiakortasuna hobetzea, turismo-eskaintzaren aniztasuna eta kalitatea handitzea, eredu iraunkor bat bultzatzea edo Euskadiren ezagutza-maila handitzea xede-merkatuetan.

 

 

Vitoria-Gasteiz, 2011. urteko otsailaren 2a

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)