Eu

Beatriz Artolazabal sailburuak “beste herritarrek duten sufrimenduaren aurrean, euskal gazteek azaltzen duten elkartasunarengatik eredu direla Europan nabarmendu du”

2018.eko ekainak 26
  • Ander Añibarro Gazteriako zuzendariarekin, eta Marcos Muro Sailburuordekin batera, txartelak eta dokumentazioa banatu dizkie aurtengo udan Amerikan, Asian eta Afrikan 20 GGKEren proiektuetan parte hartzen duten 99 euskal kooperanteei.
  • Hiru hilabetez, uraren eta saneamenduen horniduran, irakaskuntzan, haurtzaroan, emakumeen ahalduntzean eta prestakuntzan, osasunean, adinekoetan eta azpiegituretan lagunduko dute.
  • “Emakume gazteak dira nagusi Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan”

 

VG 2018 06 26

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak gaur arratsaldean zera nabarmendu du: “emakume gazteak dira nagusi Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan. Artolazabal sailburuak zera nabarmendu du: “euskal gazteak Europan elkartasunarengatik eredu direla, gaur egun pertsona askoren sufrimenduaren aurrean berekoikeria ere erakusten dela kontuan hartuta”.  Aurtengo udan Amerikan, Asian eta Afrikan 20 GGKEren proiektuetan parte hartzen duten 99 euskal kooperanteetatik, 78 daukaten bokazio solidarioa eta profesionala adierazten duten emakumeak dira”.

Ander Añibarro Gazteriako zuzendariarekin batera, Artolazabalek, gaur arratsaldean, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, Lakuan, txartelak eta dokumentazioa banatu dizkie aurtengo udan Amerikan, Asian eta Afrikan 20 GGKEren proiektuetan parte hartuko duten 99 euskal kooperanteei.

Euskadiko kooperanteen taldeak hiru hilabetez partaide izango dituzten jardueretan, honako eginkizun hauek izango dituzte: ura eta saneamenduak hornitzea, haurrei irakastea, emakumeak ahaldundu eta prestakuntza ematea, azpiegitura, osasun-prestakuntza, adinekoei arreta ematea edo irakaskuntza-zentroak prestatzea. GGKEen proiektuen helmugako herrialdeak honako hauek dira: Kolonbia, Peru, Filipinak, Guatemala, Honduras, Bolivia, Ekuador, India, Haiti, Mexiko, Filipinak, Senegal, Mozanbike, Kamerun eta Mexiko.

Gazte horiek ia 700 boluntarioren artean hautatu dira; hautagaiekin topaketak izan dituzte asteburuetan, neguan, Arabako Barria udalerrian, proiektuen arduradunek.

Eusko Jaurlaritzak babestutako laguntza-proiektuak antolatzen dituzten garapenerako gobernuz kanpoko erakundeak honako hauek dira: Hermanas Pasionistas, Serso San Viator de Euskal Herria, Foro Rural Mundial, Fundación Ayuda Más, Xenofobiaren Aurka Taldea, Berdinak gara, Solidaridad Internacional, Haurralde Fundación, Fundación Jóvenes y Desarrollo, Arquitectos sin Fronteras, Fundación Benito Menni, Medicus Mundi Bizkaia, Ayuda en Acción, Hegoaizia, Asociación Africanista Manuel Iradier, Taupadak, Mozambique sur, Juan Ciudad Fundazioa GGKE eta Fundación Jóvenes y Desarrollo.    

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak