Eu

Eroskik bertako 300 ekoizle bildu ditu Euskadiko lehen sektorearen etorkizunari buruz eztabaidatzeko

2018.eko ekainak 22

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek, Eroskiko bertako ekoizleen 4. Topaketan parte hartu du.

Oroz sailburuordeak Euskadiko Gastronomia eta Elikaduraren Plana Estrategikoaren helburuak lortzeko ezinbestekoa dela gure baserritarren eta arrantzaleen produktuen aldeko apustua egitea adierazi du.

Eroskik 300 ekoizle txiki elkartu ditu, autonomia erkidegoan nekazaritzako elikagaien sektorean dihardutenak, beren erronkez eztabaidatzeko. Kooperatibak bere ziklo estrategikoaren helburuak eta berritasunak aurkeztu ditu, eta bere azken mugarrietako batzuk ezagutarazi; besteren artean, osasunarekin eta iraunkortasunarekin dituen konpromisoak berritu dituela.

Kooperatibak Euskal Autonomia Erkidegoko 300 hornitzaile txikiren baino gehiagoren 2.000 produktu baino gehiago merkaturatzen ditu. Denera jota, EROSKI 1.900 hornitzailerekin ari da lanean Euskal Autonomia Erkidegoan, eta 602 milioi eurotik gorako erosketa egiten die urteko.

Topaketan, hor izan dira Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea, Eduardo Aguinaco, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritzako eta Abeltzaintzako diputatua, eta Jose Maria Fernandez, aditua ekonomia zirkularrean eta elikadura kate iraunkorren arloan. Horrez gain, Euskal Autonomia Erkidegoko hornitzaileen ordezkaritza batek parte hartu du, hala nola Karrantza Haraneko ENSko presidenteorde Jose Ramon Gutierrez Verdek, Ovo12 korporazioko gerente Celestino Ajak eta Altzola Ura merkaturatzen duenBalenzategui enpresako zuzendari nagusi Patxi Casalek. EROSKIri dagokionez, hitza hartu dute Mikel Larrea idazkari nagusiak, Beatriz Santos Zuzendari Komertzialak, Asun Bastida Tokiko Produktuetarako zuzendari komertzialak eta Alejandro Martinez Berriochoa EROSKIko Osasun eta Iraunkortasun arloko zuzendariak.

Bultzada EAEKo lehen sektoreari

EROSKIk jarraitzen du sendo eginez tokian tokiko elikagaien alde, Zurekin eredu komertzialarekin. Eredu horrek asko laguntzen du tokiko nekazaritzaren ekoizpen ehuna dibertsifikatzen, eta, hala, sektorea iraunarazten eta denda guztien ingurune hurbileko ekonomia, kultura eta paisaia indartzen.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak