Berriak Herrizaingoa
Eu

Ertzaintzaren mila agentek baino gehiagok bere lantokia aldatuko dute bihar

2011.eko otsailak 01

Bihartik (asteazkena) aurrera, Ertzaintzaren 1173 agentek orain arte zuten lantokia aldatuko dute eta beste toki batean lanean hasiko dira. Horri esker, ertzain askok bere etxetik hurbilago izango dute bere lantokia. Hain zuzen ere, biharko aldaketekin, lehen hamazazpi promozioetako agenteek beren bizilekuetatik hurbil lan egiteko aukera izango dute.

Joan den abenduan Ertzaintzaren XXII. promozioa atera zen, eta 290 agente berri Ertzain-etxeetan herritarren segurtasunerako lanetan hasi ziren. Errefortzu horrekin, langile kopurua 8000 agenteko zifra ofizialera gerturatu da eta, gainera, langileak birbanatzeko beharra egon da. Horrela, zerbitzuan urte gehien daramatzaten ertzainek beren etxetik hurbilago dauden lanpostuak lortzeko aukera izan dute.

Guztira, 1173 agentek lortuko dute bihar lanpostu berria; kate-mugimendu batekin, ertzain gehienak beren bizilekuetatik hurbilago gerturatuko dira. Hedapen horrekin, lehen hamazazpi promozioetako agente bizkaitarrek Bizkaian edo Gipuzkoako edo Arabako mugetan dauden Ertzain-etxeetan lan egiteko aukera izango dute. Batez ere, azken sei promozioetako ertzainek egingo dituzte aldaketa gehienak.

Halere, 2012an egitea aurreikusten denak baino aldaketa gutxiago izango ditu hedapen horrek. Gainera, promozio berriak etengabe trebatzeko politika berriarekin, langile kopurua beti ahalik eta handiena izango da, eta lantoki aldaketak maizago egiteko aukera izango da. Beraz, epe laburragoz egongo dira agente berriak beren bizilekuetatik urrun dauden lanpostuetan.

Agente bizkaitarrak Gipuzkoan

1982tik, Ertzaintzaren ibilbidea abiatu zenetik, agenteen jatorri geografikoaren araberako banaketa ez dator bat EAEko herritar guztien banaketa geografikoarekin. Horrela, Bizkaian jaiotako ertzainen proportzioa handiagoa da gipuzkoarrenaren eta, hein txikiagoan bada ere, arabarrenaren aldean.

Gaur egun, ertzainen % 62 bizkaitarrak dira, % 15 gipuzkoarrak, eta % 12 arabarrak eta beste lurralde batzuetakoak. Banaketa hori, logikoki, ez dator bat lurralde bakoitzean herritarren segurtasuna bermatzeko beharrezko agenteekin. Beraz, beti egon izan dira agente bizkaitar asko gainontzeko lurraldeetan, batez ere Gipuzkoan.

Horren ondorioz, agenteak egunero ibili behar dira bidaiatzen; ibilbide luzeak egin behar dituzte beren lanpostuetara heltzeko, atsedenerako orduen eta familiako harremanen kalterako. Beraz, ohikoa da hedapenen bat dagoenean agente bizkaitarrak era progresiboan beren jatorrizko lurraldera gerturatzea.

Iruzkin bat
  • @SUnzurrunzaga
    2011.eko otsailak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Más de mil agentes de la Ertzaintza cambiarán mañana su destino geográfico. http://bit.ly/idhvN2

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko