Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak “La Bilbao refugio” errefuxiatuen aldeko lasterketa solidarioan hartu dute parte

2018-06-23

Errefuxiatuen Munduko Eguna izan zen ekainaren 20an eta, horren harira, Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak CEAR Euskadik antolatutako "LA BILBAO REFUGIO" herri lasterketa solidarioa sustatu dute. Lasterketa gaur izan da Bilboko kaleetan.

Josu Erkoreka Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu eta bozeramaileak eta Monika Hernando Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendariak parte hartu dute lasterketan. Bilboko Udaletik, Itziar Urtasun Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Saileko Zinegotzia eta  Iñigo Pombo Gizarte Ekintza Saileko Zinegotzia izan dira. Instituzio ordezkariek ekimen honekin bat egin dute  errefuxiatuen aldeko konpromisoa eta elkartasuna erakutsiz.

Bilboko erdigunetik 5 kilometro igaro dituen lasterketa solidarioaren bigarren edizio honetan, izen-emateetan bildu den dirua errefuxiatuei laguntza emateko proiektuetan erabiliko da, CEAR-EUSKADI erakundearen barruan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)