Eu

Artolazabal: “Gure helburua da kalitateko enplegua sustatzea eta, horretarako, betiere, egoera ahulenean daudenak eta gazteria gogoan hartzea eta enpleguko toki-planen bidez laneratzea sustatzea”

2018.eko ekainak 22
  • Datozen egunotan laguntzen beste deialdi bat egingo da, Gazte Bermearen Europako Programaren esparruan
  • Autonomia-erkidegoan langabezian dauden pertsonen profila sei kolektibotan zehazteko azterlana: hiru gizonentzat eta hiru emakumeentzat, adinaren arabera: gazteak (30 urtetik behera), erdi-mailako adinekoak (30-45) eta nagusiak (45-65).
  • Lehen Aukera programak hobekuntzak jaso ditu: eskabideak dagoeneko formalizatutako kontratuekin eta prestakuntza-eremutik lan-mundura igarotzeko trantsizioa sustatzeko eta errazteko hautagaien hautaketarako formula berriarekin aurkezten dira

VG 2018 VI 22

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur goizean, Eusko Legebiltzarrean, bere sailak enplegua sustatzeko garatzen eta prestatzen dituen zenbait neurri zehaztu ditu. Horien artean, honako hauek dira nabarmentzekoak: toki- eta eskualde-mailan enplegua sortu eta hobetzeko programa eta Lanbidek eta beste eragile batzuek estrategiak eta planak zehazteko eta planifikatzeko joeren eta enplegu-aukeren inguruan eginiko etorkizuneko lana.

 

“Lanbidek eginiko etorkizuneko lanaren barruan, enpresa-ekimen berriak, bai merkatukoak bai izaera sozialdunak, sortzeko aprobetxa daitezkeen aukerak identifikatu eta zabaltzearekin lotutako ildo berezia sartzen ari gara, eta biztanleria aktiboaren zahartzearen eraginak lan-merkatuan enplegu-saldo garbiei dagokienez zabalduko dira, eta, horrela, ordezkapeneko enplegu-osagaiak eta sortu den enpleguaren osagaiak bereiziko dira, jarduera-adar nagusi eta lanerako taldeetarako”, esan du Artolazabalek, Eusko Legebiltzarrean.

 

Artolazabal sailburuaren hitzen arabera, “martxan jartzen ari dira nagusiki langabezia handia duten eskualde eta udalerriei laguntza emateko programa berezia, tokiko eta eskualdeko mailan enplegua sortzeko eta hobetzeko proiektu pilotuak, eta erakundeen eta eragile ekonomiko esanguratsuen parte-hartzea eta adostasuna handia izaten ari da. Hori guztia, etorkizuneko lanean antzemandako aukerak aprobetxatzeko irtenbide berrietara bideratuta, ebaluatu ondoren erkidego osora zabaldu ahal izateko”.

 

“Hori horrela, aurtengo urterako enplegu arloan 22 milioi euroko deialdia onetsi dugu. Enplegu-plan horiek langabeziak gogor jipoitu dituen guneetako enplegua sustatzeko tresna dira, tokiko ikuspegitik eta sentsibilitatetik”, esan du Artolazabal sailburuak.

 

Aurtengo urterako onetsi den deialdiak nobedadeak ditu, “helburuak hobetu ahal izateko eta, horrela, aurkezten diren proiektuek nahitaez bete beharko dituzte kontratazio-konpromiso hauek: % 30 DSBEren onuraduna, % 40 emakumea eta % 15 55 urtetik gorakoa.

 

Artolazabalek azaldu du gaur egun "Lanbidetik abiarazten diren laguntza-deialdiak ebaluatzen eta aztertzen ari direla, eta horietan hobekuntzak sartzen ari direla. Esaterako: pasa den asteartean ere Lehen Aukera deialdia onetsi zen. Programa horri lau hobekuntza sartu zaizkio: dagoeneko formalizatuta dauden kontratuekin aurkezten diren eskabideak, prestakuntza-eremutik lan-mundura igarotzeko trantsizioa sustatu eta errazteko hautagaiak hautatzeko formula berria; trantsizio-prozesuetarako laguntza, kudeaketa eta segimendua egiteko, diruz laguntzeko kontzeptu berriak zehaztu dira; eta iraupen gehiagoko kontratuen diru-laguntzen zenbatekoak areagotu dira, kalitate eta egonkortasun gehiago sustatzeko”.

 

Lanbidek enplegu-zerbitzuen Europako sareko kideek eta EZNko enplegu-zerbitzuek garatutako jardunbide egokien eta programa pilotuen informazio-sistema zehaztu du, eta ebaluazio- eta gogobetetze-sistema eta segimendu-sistema aplikatuko die LANBIDEk garatutako politika aktiboetan kokatzen diren jarduketa guztiei.

 

Analisia

“Halaber, “zaintzen ekonomia”ri buruzko azterlana egingo dugu, lanbide-kualifikazioa eta -aintzatespena hobetzeko eta lan-baldintzak hobetzeko ekintza bereziak ezartzeko beharrezko abiapuntu gisa”, esan du Artolazabalek. Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak 2017-2020rako Enplegu Plan Estrategikoaren esparruan garatutako jarduketen eraginaren ebaluazio berezia jasoko du, dagoeneko gazteekin eta genero-berdintasunaren inguruan egiten dena bezalakoa, desgaitasunen bat duten pertsonen kolektiboei, DBSEren onuradunei eta 55 urtetik gorakoei dagokienez.

 

Era berean, Beatriz Artolazabalek esan du bere saila “Euskadin langabezian dauden pertsonen profilari eskainitako azterlan zehatza egiten ari dela”, Sara de la Rica, Luís Miller eta Lucía Gorjón-ekin batera. Lan horren helburua da 2017an Euskadin langabeen errealitatea zein den zehazten duen diagnostiko zehatza eskaintzea. Oinarri den kolektiboa Lanbiden erregistratutako langabeena da. Horretarako, lurralde bakoitzean langabezian dauden pertsona guztien banaketa egiten da, zenbait alderdiren arabera, besteak beste, sexua, adina, lortutako gehieneko hezkuntza-maila eta langabeziaren iraupena”.

 

Lanak “autonomia-erkidegoan langabezian dauden pertsona guztien profilaren ezarpen zorrotza egiten du. Horretarako, sei kolektibo aztertu dira, bereizita, hiru gizonentzat eta hiru emakumerentzat, adinaren arabera: gazteak (30 urtetik behera), erdi-mailako adinekoak (30-45) eta nagusiak (45-65).

 

Gazte Bermea

Datozen egunotan, laguntzen beste deialdi bat egingo da, Gazte Bermearen Europako Programaren esparruan. Ekimen horiek hurrengo Jardun Planean sartuko dira, 2019 ekitaldikoan.

 

Artolazabalek gogoratu du “2017-2020rako Enplegu Plan Estrategikoan, Enpleguaren eta Ekonomiaren Suspertzearen aldeko Esparru Programarekin eta 2020rako Euskal Enplegu Estrategiarekin koherentzian, lehenengo helburu gisa kalitateko enplegua sustatzea ezartzen dela, arreta berezia eskainiz pertsona ahulenei eta euskal gazteei”, eta “laneratzea sustatzea, tokiko eta eskualdeko enplegu-planen bidez”.

 

Enpleguaren eta Ekonomiaren Suspertzearen aldeko Esparru Programaren barruan, 2017ko abendura arte 15.500 enplegu sustatu ziren, 2017-2020rako aurreikusitako inpaktuaren ia % 30. Gazte-enplegua dela eta, 14 programa zehatz jarri dira martxan eta, horien inguruan, 6.820 kontratu sustatu dira, 2017-2020rako aurreikusitako inpaktuaren ia % 35. Horietatik, 1.868 postu 35 urtetik beherakoentzat izan dira, eta horiek erretiraturen bat ordezkatu dute sektore publikoan. Aurtengo urterako, 2018rako, 3.270 postu enplegu-plaza publikoen titularrak erretiratu ondoren bete ahal izatea aurreikusten da.  Gainera, 834 gazte kontratatu dira tokiko edo eskualdeko enplegu-planen ekintzen bitartez.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak