Berriak Lehendakaritza
Eu

EHUko ikasleek Auschwitz-Birkenauko sarraski esparrua bisitatuko dute giza eskubideen muturreko urraketei buruz gogoeta egiteko

2018.eko ekainak 22
  • Zuzenbide, kriminologia eta psikologiako bederatzi ikaslek formakuntza ikastaro bat egingo dute Giza Eskubideei buruz Polonian, ekainaren 29tik uztailaren 2ra bitarte.
  • Taldean ere izango dira Monika Hernando Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria, eta  Gipuzkoako Foru Aldundiko, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko, EHUko eta SOS Arrazakeriako ordezkariak
  • Bidaiara doazen ikasleek aurretik Holokaustoari buruzko lana egin dute 2017-2018 ikasturtean, eta aukeratuak izan dira SOS Arrazakeriak Holokaustoari buruz antolatu zuen idazki lehiaketan arrazakeriari buruz egindako ekarpen kritikoengatik

Auschwitz-Birkenau-rako bidaia SOS Arrazakeriak bultzatu du, Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzaren babesean. Bisitaldi hori izango da amaiera emango diona 2017-2018 ikasturtean egindako erantzukizun indibidualen eta kolektiboen inguruko ikasleen prestakuntza-prozesu bati segregazioaren eta diskriminazioaren gaiei buruz, eta iraungo dituen lau egun horietan hausnartzeko eta enpatizatzeko aukera izango dute giza eskubideen muturreko urraketaren eta pertsonen deshumanizazioaren aurrean.

Esperientzia ebaluatuko du UPV/EHUko Gizarte-Psikologiako Sailak, ikusteko zer  nolako eragina izan duen gazte hauen sinesmenengan, erantzukizun sozialean eta gizartearekiko balio positiboetan.  Bere testigantza jaso eta ekintza kolektiboak antolatuz, jakin nahi da ze inplikazio maila duten giza eskubideen defentsan eta pertsonen duintasunaren alde  Memorial eta museoa bisitatu ondotik.

Sarraski eta kontzentrazio esparruparadigmatikoari  buruzko jarduera hau parte bat da SOS Arrazakeriak Holokaustoaren inguruan egiten dituenen artean. Haietariko batzuek erakundeen laguntza jaso dute 2010 urtetik, besteak beste  Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako udalarena. Zehazki, Holokaustoari buruzko ‘Pentsa ezazue hori benetan gertatu dela’ hezkuntza egitasmoa: irakaskuntza ertain eta unibertsitarioko ikasleei zuzendua, haien espiritu kritikoa sustatzeko eta gaur egungo joera diskriminatzaile eta arrazistak antzeman eta haiei aurre egiteko gure ingurune hurbilean.

Auschwitz-Birkenau-rako bidaia SOS Arrazakeriak bultzatu du, Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzaren babesean. Bisitaldi hori izango da amaiera emango diona 2017-2018 ikasturtean egindako erantzukizun indibidualen eta kolektiboen inguruko ikasleen prestakuntza-prozesu bati segregazioaren eta diskriminazioaren gaiei buruz, eta iraungo dituen lau egun horietan hausnartzeko eta enpatizatzeko aukera izango dute giza eskubideen muturreko urraketaren eta pertsonen deshumanizazioaren aurrean.

Bisitaldiaren aurkezpenean Monika Hernandok adierazi duenez, ekimen hori bat dator Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiko legealdi honetako erronka estrategikoetako batekin: giza eskubideetako hezkuntza-proiektu bat irmotzea, giza duintasunaren oinarri pedagogikoa euskarri duena, eta bakearekin, dibertsitatearekin eta solidaritatearekin hartutako konpromisora bideratua, enpatiaren aldeko aukeratik abiatuta.

"Bizipen honekin, gogoratu egingo dute ikasteko, lehenaldira begiratuko dute etorkizuna eraikitzeko. Ekiteko ikasiko dute, gaur egun ere gure kontzientziak astintzen dituzten, edo astindu beharko lituzketen, giza eskubideen urraketen aurrean axolagabe egon gabe, ikusminetik ekintzara igaroz”, esanez amaitu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak