Eu

Lide Amilibiak eta Izaskun Landaidak emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei arreta emateko kalitateko nazioarteko estandarrei buruzko jardunaldi batean parte hartu dute

2018.eko ekainak 21
Indarkeriaren biktima diren emakumeei arreta emateko telefono-zerbitzu espezializatuak, 900 840 111 zenbakiak, 2.845 dei jaso zituen 2017an
Gizarte-zerbitzuei buruzko saio monografikoa Donostia- San Sebastianen

Donostia-San Sebastian, 2018 06 21

Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak eta Izaskun Landaida Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariak, gaur goizean, gizarte-zerbitzuen eremuaren inguruan eginiko jardunaldi monografikoan parte hartu dute; jardunaldia Euskadik Emakunderen bidez indarkeriaren biktima diren emakumeei arreta emateko gutxieneko estandarren inguruko nazioarteko programan parte hartzen duelako antolatu da. Elbira Zipitria zentroan izan da, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campusean.

Jardunaldiaren aurkezpenean, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak indarkeriaren biktima diren emakumeentzat gaitzen dituen prestazio eta zerbitzuakgogorarazi ditu. Bai eta etxeko edo sexu indarkeriaren biktima diren emakumeei informazioa eta arreta emateko zerbitzua ere, 900 840 111 telefono-zenbakiaren bidez; genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako ordainketa bakarreko prestazio ekonomikoa; emakumeen aurkako indarkeriarekin amaitzeko borrokatzen diren proiektuentzako zuzeneko diru-laguntzak; diru-sarrerak bermatzeko errentarendisponibilitatea; edo diskriminazio positiborako neurriak emakume horiek gizarteratzeko eta laneratzeko, besteak beste.

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak esan du nazioarteko programan sortutako taldeek eginiko lana “benetan erabilgarria izaten ari dela; izan ere, horren bidez, Euskadiko arreta-sistematik emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei ematen ari zaien erantzunaren inguruan hausnartzeko aukera ematen ari da; eta, zalantzarik gabe, lagunduko digu gure erkidegoan indarkeriaren biktima diren emakumeei arreta hobetzen”.

Amilibiak zehaztu du telefono-zerbitzu espezializatuak, 900 840 111 telefono-zenbakiak, “guztira, 2.845 dei jaso zituela, eta horietatik 2.511 egokitzat jo ziren eta 334 ez-egokitzat, hainbat arrazoirengatik. 2017an arreta jaso zuten pertsonen % 66,3 indarkeria jasaten zuten emakumeak beraiek izan ziren, eta arreten % 72,8 izan ziren, esan duenaren arabera.

Telefono horretan “emakumeen aurkako indarkeriaren biktima guztiei ematen die arreta, zentzurik zabalenean: ez du bakarrik arreta ematen bikotearen edo bikote ohiaren aldetik emakumeek jasaten duten indarkeria-kasuetan, baita bere familia-inguruneko bikotekideaz bestelako gizonen baten aldetik jasandako kasuan ere (aita, neba, semea…), abusuaren, erasoaren eta sexu-jazarpenaren kasuan, salerosketaren, derrigorrezko prostituzioaren, lan-eremuko jazarpenaren eta beste hainbaten kasuan”. Eta EAEko emakume guztiei dago zuzenduta, gogorarazi duen bezala, “administrazio-egoera edozein dela ere, erregularra ala irregularra, errolda izan ala ez, edo erasotzailearekin harremana izan ala ez”.

900 840 111 zenbakia “doako telefonoa da, konfidentziala; profesionalek ematen dute bertan arreta, eta urteko 365 egunetan ematen du arreta, eguneko 24 orduetan, 51 hizkuntzatan, eta entzuteko eta/edo hitz egiteko desgaitasuna duten pertsonei arreta emateko ere prestatuta dago”.

Jardunaldia

Jardunaldian, halaber, Ana Aldekoa izan da, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzako ordezkaria; proiektuko beste parte-hartzaile batzuekin batera, gizarte-zerbitzuen sistemak genero-indarkeriaren biktimei arreta emateko dituen erronkanagusiak azaldu ditu: Euskadiko NBEren baterako programako gizarte-zerbitzuen taldearen ondorioak.Zehazki, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak zenbait ordezkari izan ditu lantalde horretan.

Eusko Jaurlaritzaz gainera, beste euskal erakundebatzuek ere parte hartu dute gaurko monografikoan, besteak beste, hiru foru-aldundiek: Miren SaratxagaArabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuetako Saileko zuzendariak, Óscar Seco Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarteratzeko zuzendari nagusiak eta Belén LarriónGipuzkoako Foru Aldundiko Haurren Babeserako eta Gizarteratzeko zuzendari nagusiak beren erakundeek aldaketarako sustatzen dituzten proiektuak aurkeztu dituzte.

Nazioarteko programa

Emakundek Nazio Batuen Erakundeko zenbait agentziarekin parte hartzen du, besteak beste, Nazio Batuen Populazio Funtsarekin (UNFPA) eta NBE Emakumeekin, nazioarteko programa batean (Joint global programme on essential services for women and girlssubject to violence); programa horrek helburu du munduan indarkeriaren biktima diren emakumeei arreta emateko gutxieneko estandarrek zein izan behar duten adostea.

“Indarkeria jasaten duten Emakume eta Neskatoentzako Funtsezko Zerbitzuei buruzko Baterako Programa Globala”ren esparruan, azken hileotan, Emakundek EAEn lan-prozesua sustatu du, estandar horiek testatzeko eta arreta-sistema osoak bat egiteko esku hartzeko oinarrizko printzipio eta prozedura batzuen inguruan.

Lan-prozesuak hiru fase eta informazioa biltzeko zenbait estrategia izan ditu, eta horiek arretan inplikatuta dauden erakunde publikoetako 155 pertsona inguru batu ditu, erantzukizun publikoko zerbitzuen erakunde pribatu hornitzaileak, sozietate zibileko erakundeak eta sei jarduera-eremutako beste eragile batzuk (osasuna, justizia, polizia, gizarte-zerbitzuak eta koordinazioa eta gobernamendua).

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak