Berriak Hezkuntza
Eu

Hezkuntzako 2018ko EPEren hasiera, Lanbide Heziketako irakasle teknikoentzako lehen probarekin

2018.eko ekainak 21
  • 345 izangaik egin dute Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartzeko lehen proba gaur goizez
  • 2018ko EPE honek guztira Lanbide Heziketarekin lotura duten 406 plaza eskaintzen ditu, deialdia egiten den bi kidegoetako espezialitateak aintzat hartuta
  • Hurrengo hitzordua ekainaren 23an, larunbatez, BECen: Bigarren Hezkuntzarako eta Lanbide Heziketarako 1.337 plaza

Bilbao Exhibition Centrek Hezkuntza Sailaren 2018ko Enplegu Publikorako Eskaintzaren lehen proba hartu du gaur goizean. Zehazki, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikarien Kidegoan sartzeko lehen proba burutu da bertan.

Kalitatezko enplegu publikoa sustatu eta euskal hezkuntza-sistemako irakasleei egonkor­tasun handiagoa emateko helburuz, Hezkuntza Sailak 1.511 plaza eskaintzen ditu orotara 2018ko EPE honetan. Horien artean daude gaur oposizio fasea hasi duten Lanbide Heziketako Irakasle Teknikarien 174 plazak. Plaza hauek honako zazpi espezialitate hauetan banatzen dira:

 

Espezialitatea

Plaza kop.

 

Instalazio elektroteknikoak / Instalaciones electrotécnicas

20

 

Ibilgailuen mantentze-lanak / Mantenimiento de vehículos

8

 

Mekanizazioa eta makinen mantentzea / Mecanizado y mantenimiento de máquinas

108

 

Osasun eta laguntzako prozedurak / Procedimientos sanitarios y asistenciales

9

 

Merkataritza-prozesuak / Procesos comerciales

8

 

Administrazio-kudeaketako prozesuak / Procesos de gestión administrativa

9

 

Informatika-sistemak eta aplikazioak / Sistemas y aplicaciones informáticas

12

 

GUZTIRA / TOTAL

174

 

 

 

 

406 plaza Lanbide Heziketari lotuak

Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoentzako 174 plaza hauez gain, badira Bigarren Hezkuntzako Irakasleen kidegoan ere Lanbide Heziketarekin lotura estua duten zenbait espezialitate. Horrela bada, EPE honetan Lanbide Heziketarekin lotura duten plazen kopurua 406raino iristen da: 174 plaza Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan, eta beste 232 plaza gorago aipaturiko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan.

Hain zuzen ere, EPE honen hurrengo hitzordu nagusia Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidego horretarako lehen proba egiteko eguna izango da, datorren larunbatean, ekainaren 23an, BECen bertan. 1.337 plaza Bigarren Hezkuntza zein Lanbide Heziketarako.

Orotara, 2018ko EPE honek 1.511 plaza eskaintzen ditu, bi kidegoetarako deituriko plazak batuz gero (Bigarren Hezkuntzako Irakasleak eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoak).

Lehen proba

Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegorako lehen proba 8:30etan hasi da. Izangaiek lehenik gai bat idatziz garatu behar izan dute, espezialitate bakoitzeko gai-zerrendatik ausaz hautatutako gaien artetik aukeran. Proba honek, aukeratutako irakaskuntza-espezialitateari buruzko berariazko jakintzak frogatzea du helburu.

Ondoren, 12:00etan, hautagaiei kasu praktiko bat aurkeztuko zaie, espezialitatearekin lotura zuzena duena. Hau ere idatziz egin beharko dute. Dena den, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen zenbait espezialitatetan proba praktiko hau tailerrean burutuko da, ondorengo egunetan. Hala gertatuko da honako espezialitate hauetan: Ibilgailuen mantentze-lanak, Instalazio elektroteknikoak eta Mekanizazioa eta makinen mantentzea.

Lehen proba hau gainditzen dutenak –baztertzailea izango baita- bigarren probara pasatuko dira. Bigarren proba horretan nork bere programazio didaktikoa aurkeztu eta defendatu beharko dute lehenik, eta unitate didaktiko bat aurkeztu eta prestatu, ondoren.

Zazpi espezialitate hauetako hautaketa prozesua burutu eta ebaluatzeko 8 epaimahai osatu dira, 40 espezialistarekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak