Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

Josu Erkoreka eta María Jesús San José “Deusto Law Alumniren XXV. urteurrene”an izan dira

2018-06-21

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea, Josu Erkoreka, eta Lan eta Justiziako sailburua, María Jesús Carmen San José Deusto Law Alumniren XXV. urteurrene”an izan dira; Deusto Law Alumni Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko ikasle ohien elkartea da.

Deusto Law Alumni-k 25 urte egin ditu, eta oraingo honetan promozio guztietako ikasle eta ikasle-ohiak elkartu dira Deustuko Unibertsitateko Auditorioan. Carlos Sobera-k zuzendutako ekitaldian, hainbat irakaslek omendu dituzte, besteak beste zuzenbidean lizentziatutako lehen bi emakumeak, Inmaculada Boneta eta Soledad Pineda, intsignia bana emanez.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
  • Josu Erkoreka Gervasio
    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XI legealdia)