Berriak Segurtasuna
Eu

“Sexuagatik izaten diren diskriminazio eta ezberdintasun egoerak gainditzeko borondatea gero eta unibertsalagoa eta eraikigarriagoa da, eta gero eta jende gehiagok egiten du bat borondate horrekin”

2018.eko ekainak 21

Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak eman dio amaiera UPV/EHUko “Demokrazia eta sexua bateragarri? / ¿Le interesa el sexo a la democracia?” uda ikastaroari

Donostia, 2018ko ekainak 21.

Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak gaur eman dio amaiera Donostiako Miramar Jauregian Segurtasun Sailak antolatutako “Demokrazia eta sexua bateragarri?” uda ikastaroari. Bi egunetan hausnarketarako gaia “emakumeak subjektu politiko gisa eta eskubidedun gisa” izan da, eta subjektu politiko estatusa lortzeko emakumeek dituzten zailtasunak planteatu dira.

 

Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak esan duenez, “berdintasuna eta sexuagatik izaten diren diskriminazio-egoerak eztabaidagai dira politikaren esparruan. Sustraiak sakonak dira, eta bilakaera, aldaketa positiboak eta atzera bueltarik ez dutenak sendotuko dituen bilakaera, positiboa bakarrik izan daiteke”.

 

Sailburuak 2005eko Berdintasunaren Legea eta horrek Eusko Legebiltzarraren osaketan ekarri zituen aldaketak aipatu ditu, eta politika publikoetan pixkana sartzen ari diren genero-ikuspegiez ere hitz egin du.

 

Testuinguru horretan, Segurtasuneko sailburuak azpimarratu du diskriminazio positiboko politikak ezartzeko legeek ematen duten aukera. Horrela, gogora ekarri du Segurtasun Sailak ez duela amore emango Ertzaintzan emakumeen presentzia handitzeko ahaleginean. Berez, Ertzaintzaren azken promozioari dagokionez, datorren astean diplomak jasoko dituztenen % 25 emakumeak dira, eta gaur egun % 12 dira.

 

“Euskal Poliziaren Legea aldatzeko proiektuari esker beste erreminta bat izango dugu bide horretan, eta hautaketa-prozeduretan eta barruko beste prozesu batzuetan ezberdintasun-egoerak zuzentzen lagunduko diguten diskriminazio positiboko politikak ezarri ahal izango ditugu”, adierazi du Beltrán de Heredia sailburuak.

Segurtasuneko sailburuak “Prest gaude demokrazia paritarioa eraikitzeko? / ¿Los parlamentos también son nuestros?” mahai inguruaren ondoren egin ditu adierazpen horiek. Mahai inguru horretan parte hartu dute UPV/EHUko doktorea eta Berdintasun Masterraren zuzendaria den Arantza Camposek, Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria den Eugenio Artetxek, Coruñako Unibertsitateko irakaslea den Rosa Cobok eta Jaume I Unibertsitateko irakasle den Asun Venturak.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Arantza del Campo, Rosa Cobo, Asun Ventura