Berriak Hezkuntza
Eu

Bihar hasiko da Hezkuntzako 2018ko Enplegu Publikorako Eskaintza

2018.eko ekainak 20
  • 345 izangaik egingo dute bihar Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartzeko lehen proba
  • 2018ko EPE honek guztira Lanbide Heziketarekin lotura duten 406 plaza eskaintzen ditu, deialdia egiten den bi kidegoetako espezialitateak aintzat hartuta
  • Orotara 1.511 plaza eskaintzen dira Irakasleen bi kidegotan: Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan, eta Bigarren Hezkuntzako Irakasleenean

Bilbao Exhibition Centrek Hezkuntza Sailaren 2018ko Enplegu Publikorako Eskaintzaren lehen proba hartuko du bihar goizean. Zehazki, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikarien Kidegoan sartzeko lehen proba burutuko da bihar. BEC-eko 5. Pabilioiaren ateak goizeko 8:00etan irekiko dira izangaientzat, eta proba 8:30etan hasiko da.

Kalitatezko enplegu publikoa sustatu eta euskal hezkuntza-sistemako irakasleei egonkor­tasun handiagoa emateko helburuz Hezkuntza Sailak 1.511 plaza eskaintzen ditu orotara 2018ko EPE honetan. Horien artean, 174 plaza Lanbide Heziketako Irakasle Teknikarien Kidegoan eskaintzen dira honako zazpi espezialitate hauetan banatuta:

 

Espezialitatea

Plaza kop.

 

Instalazio elektroteknikoak / Instalaciones electrotécnicas

20

 

Ibilgailuen mantentze-lanak / Mantenimiento de vehículos

8

 

Mekanizazioa eta makinen mantentzea / Mecanizado y mantenimiento de máquinas

108

 

Osasun eta laguntzako prozedurak / Procedimientos sanitarios y asistenciales

9

 

Merkataritza-prozesuak / Procesos comerciales

8

 

Administrazio-kudeaketako prozesuak / Procesos de gestión administrativa

9

 

Informatika-sistemak eta aplikazioak / Sistemas y aplicaciones informáticas

12

 

GUZTIRA / TOTAL

174

 

 

 

 

406 plaza Lanbide Heziketarekin lotura dutenak

Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoentzako 174 plaza horiez gain, badira Bigarren Hezkuntzako Irakasleen kidegoan ere Lanbide Heziketan irakasten diren ikasgaiekin lotura duten zenbait espezialitate. Horrela bada, EPE honetan Lanbide Heziketarekin lotura duten plazen kopurua 406raino iristen da: 174 plaza Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan, eta beste 232 plaza gorago aipaturiko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan. Beste kidego honi dagokion lehen proba ekainaren 23an burutuko da, larunbatez, BECen.

Orotara, bihar oposizio-faseari ekingo dion 2018ko EPE honek 1.511 plaza eskaintzen ditu, bi kidegoetarako deituriko plazak batuz gero (Bigarren Hezkuntzako Irakasleak eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoak).

Lehen proba

Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen kidegorako biharko proban, izangaiek lehenik gai bat idatziz garatu beharko dute, espezialitate bakoitzeko gai-zerrendatik ausaz hautatutako gaien artetik aukeran. Bi orduko tartea izango dute gehienez lan horretarako. Proba honek, aukeratutako irakaskuntza-espezialitateari buruzko berariazko jakintzak frogatzea izango du helburu.

Ondoren, lehen zati hori amaitu ondoren, hautagaiei kasu praktiko bat aurkeztuko zaie, espezialitatearekin lotura zuzena duena. Hau ere idatziz egin beharko dute. Hautagaiek aukeratutako espezialitateari dagokion prestakuntza zientifikoa eta trebetasun teknikoak menderatzen dituztela frogatzeko helburua du proba honek.

Dena den, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen zenbait espezialitatetan proba praktikoa tailerrean burutuko da, ekainaren 21etik aurrerako egunen batean. Hala gertatuko da honako espezialitate hauetan: Ibilgailuen mantentze-lanak, Instalazio elektroteknikoak eta Mekanizazioa eta makinen mantentzea.

Biharko lehen proba hau (gaia garatzea eta alde praktikoa), baztertzailea izango da. Gainditzen duten izangaiak bigarren probara pasatuko dira. Bigarren proba horretan nork bere programazio didaktikoa aurkeztu eta defendatu beharko dute lehenik, eta unitate didaktiko bat aurkeztu eta prestatu, ondoren.

Zazpi espezialitate hauetako hautaketa prozesua burutu eta ebaluatzeko 8 epaimahai osatu dira, 40 espezialistak osatutakoak.

 

345 izangai

Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen kidegoan sartzeko ekainaren 21ean burutuko den lehen probara 345 izangai aurkeztuko dira: gizonak emakumeak baino gehiago, batez ere 35 eta 45 urte bitartekoak, eta bizkaitarrak. Hona hemen onartutakoen inguruko daturik esanguratsuenak:

 

  • 345 izangai:

            %73 gizonezkoak

            %27 emakumezkoak

           

  • Adin tarteen arabera

25 - 35 urte

56

%16

35 - 45 urte

193

%57

≥ 45 urte

96

%27

GUZTIRA

345

 

 

 

  • Lurralde Historikoen arabera

Bizkaia

187

%54

Gipuzkoa

122

%35

Araba/Álava

18

%6

Otros*

18*

5%

GUZTIRA

345

 

 

*hauen artean 17 izangai nafarrak dira

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak