Eu

Emilio Sola: "Erakundeok edadismoari aurre egiten diogu eta, Aubixa Fundazioak bezala, Alzheimerraren gaixotasunaren eta beste dementzia batzuen gaineko estigmekin amaitzen lagundu nahi dugu”

2018.eko ekainak 22
  • MemoriAZ web-plataformaren aurkezpena

  • Aubixa Fundazioaren ekimena da, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailarekin lankidetzan

Donostia-San Sebastian, 2018 06 22


Emilio Sola Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako zuzendariak gaur zera esan du: “erakundeok edadismoaren aurka esku hartu behar dugu, eta, Aubixa Fundazioak bezala, Alzheimerraren gaixotasunaren eta beste dementzia batzuen gaineko estigmekin amaitzen lagundu behar dugu”.


Ana Belén Juaristi Aubixa fundazioko presidenteordearekin eta Aïnhoa Becerra erakunde horretako proiektu eta programen zuzendariarekin batera, Solak, gaur goizean, prentsaurrekoan, MemoriAZ (http://www.memoriaz.org) aurkeztu du, zahartzearen, Alzheimerraren eta beste dementzia batzuen inguruko ezagutza eta informazioa trukatzeko sortutako web-plataforma. Aubixa fundazioaren ekimena da, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailarekin lankidetzan.


MemoriAZ eraginpean dauden pertsonen, familien, elkarteen, erakundeen, espezialisten eta enpresen arteko lankidetzara zabalik dagoen proiektua da, egunero dokumentazio eta baliabide baliagarriak batzeko, adin aurreratuari aurre egiteko, etxe barruan zaintzak antolatzeko, eta zerbitzuak hobetzeko esperientzien kontrastearekin. MemoriAZen arkitektura bera dela eta, informazioa ematen dutenak erabiltzaile ohikoenak izan daitezke eta alderantziz; horrela, mugarik gabeko erkidegoa sortzen du eta, horrela, belaunaldien artean oztopo teknologikoak gainditzeko bide ematen du.


Solak gogorarazi du Eusko Jaurlaritzak “konpromisoa duela dementzien gaineko estigmekin amaitzeko”, eta adibide gisa jarri du eraginpean dauden pertsonekiko jarrera lagunkoia izateko gida. Gida Euskadiko eraginpeko elkarteekin lankidetzan sortu zen, eta “oraintsu berriro argitaratu eta banatu dugu, Euskadiko 800 botiken bitartez”.


Ana Belén Juaristi Aubixa fundazioko presidenteordeak esan du MemoriAZek batu nahi duen informazioa “gaur egun sakabanatuta dagoela, hainbat formatutan, erakundetan eta entitate publiko eta pribatutan”.  MemoriAZen helburua da ahalik eta zuzeneko informazio eta lotura posible gehien integratzea eta, horrela, erabiltzaileak datu eta harremanen bolumen handira jotzeko baldintzetan egotea”. Aubixako presidenteordeak zera esan du, gainera: “informazio hori guztia ahalik eta zorroztasun zientifiko handienaz tratatu behar da, egiaztagarria izan behar du eta. Jakinarazten diren baliabide eta zerbitzuek baliagarritasunari eta bideragarritasunari dagokienez gutxieneko fidagarritasuna erakutsi beharko duten bezala".


Aïnhoa Becerra MemoriAZeko zuzeneko arduradunak eta Aubixa fundazioko proiektu eta programen zuzendariak esan du ekimen horrek “boluntariotza aditua aktibatzeko” konpromisoari erantzuten diola, eta hori fundazioaren oinarrian dagoela.


Hirurek gonbidatu dituzte erakunde publikoak, entitate pribatu eta gizarte-erakundeak, ikerketa-zentroak, espezialistak, eraginpean dauden pertsonak eta familiartekoak informazio-iturri bilakatzera eta MemoriAZen erabiltzaile-zerrendarekin bat egitera. Azkenik dei egin die "erakunde publiko eta komunikabideetan lan egiten duten dokumentalista eta datuen kudeatzaileei, MemoriAZen boluntario aditu gisa agertzeko”.


Aubixa fundazioa


Aubixa fundazioa 2016an sortu zen, AFAGI Alzheimerra eta beste dementzia batzuk dituzten pertsonen, familiartekoen eta lagunen Gipuzkoako elkartearen ekimenez; EAEko hiru lurraldeetan dihardu eta hiru helburu nagusi ditu: eraginpean dagoen kolektibo batek gizarte-ikerketaren, adinekoen eskubideen eta adinari lotutako dementzien eraginpean dauden pertsonen eskubideen eremuan dituen berezko eginkizunak gainditzea; profesionalen eta profesional ez direnen prestakuntzan sakontzea; eta boluntariotza adituaren ezagutza, informazioa eta aktibazioa areagotuko dituzten edonolako programak garatzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Ana Belen Juaristi, Vicepresidenta de la Fundación Aubixa; y Ainhoa Becerra, directora de proyectos y programas de la misma Fundación.