Eu

Artolazabalek Gipuzkoako gazte ijitoak “ikasten eta enpleguaren erronkei aurre egiteko eta erabateko integrazioa lortzeko prestakuntza jasotzen jarraitzera” animatu ditu

2018.eko ekainak 20
  • Kale dor kayikó´2018 sariak Donostia-San Sebastingo unibertsitateko campusean
  • “Enplegu bakoitzak prestakuntza jakina behar du eta, are gehiago, lan horiek prestakuntza etengabea behar dute”

DSS 20o8 06 18

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak zorionak eman dizkie gaur Donostiako campuseko Hezkuntza Fakultatean Kale Dor Kayikó erakundearen hamalaugarren sariak jaso dituzten ume ijitoei. Artolazabalek Gipuzkoako gazte ijitoak “ikasten eta enpleguaren erronkei aurre egiteko eta erabateko integrazioa lortzeko prestakuntza etengabe jasotzen jarraitzera” animatu ditu

 

Artolazabalek gazte ikasleen taldea aintzatetsi du, "urrats handia eman baitute beren bizitzetan, prestakuntza bikainari esker, eta horrek, ziurrenik, zuon ikasketetan jarraipena ekarriko du. Zorionak ematen dizkizuet ongi egindako lanagatik, orain aintzatesten diren hezkuntza-helburuak lortu izanagatik; maila eta beste eskola-etapa bat gainditu duzuelako”.

 

Ekitaldia Donostia-San Sebastiango Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean izan da, eta Beatriz Artolazabalek, Ernesto Sainz-Lanchares Eusko Jaurlaritzako Familia eta Aniztasuneko zuzendariarekin batera, eskerrak eman dizkio Kalé Dor Kayikóri sariak emateko ekimenagatik; ekimenaren 14. edizioa da, Gipuzkoan, eta 19. edizioa, Bizkaian.

 

“Azken hileotan, zenbait foro eta topaketatan parte hartzen ari naiz; horietan, gazteenek -neska-mutilak- lan batera jotzeko orduan bizi dituzten egoerak, eskakizunak edo komentarioak azaltzen dizkidate. Enplegu bakoitzak prestakuntza jakin bat behar du, eta, gero eta gehiago, lan horiek prestakuntza eguneratua beharko dute”, esan die Artolazabalek gazte ijitoei.

 

Prestakuntza

“Guztiok jardun behar dugu etengabe birziklatzen eta prestakuntza jasotzen, teknologia berriekin, digitalizazioekin eta lan bakoitzaren eskakizunekin bizitzeko, erraza iruditzen bazaigu ere. Animatzen zaituztet hemen ez uztera, sari horiek dituzue eta, orain, ikasten eta prestakuntza jasotzen jarraitzeko aukera paregabea irekitzen ari zaizue”, esan du Artolazabal sailburuak.

 

Beatriz Artolazabalek gazte sarituei zera esan die: “oso denbora gutxi barru, helduaroan sartuko zarete, eta ezagutza hori oso baliagarria izango zaizue enplegu eta lan batean. Gipuzkoako ijitoen erkidego osoak zuotaz harro eta pozik egoteko motiboa du, batik bat zuon familiek, lagunek eta irakasleek. Egunen batean, unibertsitateko gradua ikasten duen Gipuzkoako ijito neska edo mutilen bati saria ematera etorri beharko genuke. Gogoa dut entzuteko nola defendatzen dituzten beren gradu-amaierako lanak; hori dela eta, gaurko aitorpenarekin konformatu ez eta urrats berriak ematen jarraitzera animatzen zaituztet”.

 

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Enplegua eta Gizarte Politikak
    2018.eko ekainak 27

    Estimados representantes de Kale Dor Kayiko
    El agradecimiento lo entonamos nosotros en nombre de la sociedad vasca. Las entidades del Tercer Sector Social realizáis una labor impagable.
    Seguiremos colaborando en futuras actuaciones.
    Un saludo

  • 2018.eko ekainak 22

    Agradecer a la Consejera y demás personalidades asistentes a l aentrega de Premios Kale Dor Kayiko 2018 su presencia en este acto tan importante que saca a la luz "la otra cara del nuestro Puablo": la que nadie, o casi nadie conoce: la del éxito académico y la participación social.

    Agradecer a las demas asociaciones gitanas su presencia y su apoyo que, en un día como el de la entrega de premios, lo es a nuestros hermanos, hijos, sobrinos y nietos, en definitiva a nuestras familias que es lo que mas amamos en este mundo.

    Opre Roma / Eutsi Goiari Ijito / Animo Gitano

  • @kaledorkayiko
    2018.eko ekainak 22
  • @kaledorkayiko
    2018.eko ekainak 22
  • 2018.eko ekainak 21

    Son motivo de orgullo para la Asociación Camelamos Adiquerar que contribuye a apoyar a nuestros compañeros /as de kaledor kayiko y que desde nuestra asociación contribuimos a educar y formar junto a las familias a estos jovenes que despues obtienen los Premios de Kaledor kayiko al alumnado gitano .
    Camelamos Adiquerar ha colaborado con las insitituciones en un pasado a la escolarización del alumnado gitano de Gipuzkoa y ahora en la actualidad sigue apoyando a las familias para que la formación sea lo más importante en Gipuzkoa

Ekitaldiko kargudunak