Eu

Eusko Jaurlaitzak bi diru-laguntza onartu ditu Errota Fundazioa eta Kontseilua entitateen bitartez euskara lan-munduan sustatzeko (Gobernu Bilera 2018-06-19)

2018.eko ekainak 19

Bi proiektu sustatuko dira; lehenengoa, Arratia bailarako enpresetan euskararen erabilera bultzatzeko; bigarrena, Euskaragileak ekimena sustatzeko

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak bi diru-laguntza zuzen onartu ditu Errota Fundazioarentzat eta Kontseiluarentzat, euskara lan-munduan sustatzea helburu duten proiektuak laguntzeko. Lehendabiziko proiektuari dagokienez, 29.640 euro onartu dira Arratia bailarako enpresetan euskara garatzeko. Bigarrenaren kasuan, Kontseiluak 24.580 euro jasoko ditu Euskaragileak programaren bitartez euskararen aldeko apustua egin duten enpresen eredua hedatzeko.

Lehenengo diru-laguntzari lotuta, Errota Fundazioak ‘Arratian euskararen garapena lan-munduan’ izeneko programa sustatuko du 2018-2019an. Fundazioaren interes orokorreko helburuetako bat da Arratiako ingurune sozio-ekonomikoa dinamizatzea, “ingurumenaren jasangarritasuna, lankidetza, kultura edota hizkuntza funtsezko balore bezala hartuta”.

Egitasmo hau Errota Arratiako garapen sozio-ekonomikorako Fundazioak bideratuko du eskualdeko udalekin (Arantzazu, Areatza, Artea, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa eta Zeanuri), Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin. Programak, guztira, 72 enpresari eta 3.871 langileri eragingo die. Arratiako enpresa ertain-handiekin lan egiteko hizkuntza-aholkularitza zerbitzu batek garatuko du proiektua. Zerbitzu hori bi urte naturalerako izango da, 2018-2019. 

Bigarren diru-laguntzaren bitartez Kontseiluak Euskaragileak programa garatuko du 2018an. Egitasmoan parte hartuko dute Euskaragileak Enpresen Batzordea osatzen duten enpresek eta euskararen kudeaketan maila aurreratuan dauden beste hainbat enpresek. Ekimen honetan bi enpresa mota izango dira. Batetik, euskararen alde egin duten apustuagatik eredu izango diren enpresak daude; bestetik, eredu hori ezagutzera joango diren enpresak daude (bi multzotan banatuta: euskara-planak dituztenak eta planik ez dutenak).

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko