Eu

TMS programak 717.000 euro bideratu ditu turismoa merkaturatu eta sustatzeko laguntzetara (Gobernu Bilera 2018-06-19)

2018.eko ekainak 19

Turismoa Merkaturatu eta Sustatzeko TMS programaren helburua da produktu turistiko berriak eta turismoaren alorrean proiekzio handia duten gertakariak diseinatu, abiarazi, sustatu eta merkaturatzea. Euskal Autonomia Erkidegoaren posizionatze turistikoa finkatzea du xede.

Ekitaldi honetan, TMS programara bideratutako aurrekontua 717.000 EURO da. Zenbateko hori zenbait laguntza-lerrotan banatuko da.

Programaren erakunde onuradunek ezarri beharreko helburuen artean dago ostatu-gauak eta gastu turistikoa areagotzeko bidea emango duten produktuak sortzea. Diruz lagundu ahal izango diren gertakaritzat baloratuko dira, era berean, enpleguaren sustapena, espiritu ekintzailea eta berrikuntzaren kultura, enpresa berriei zuzendutako ekintza positiboaren bitartez. 

Proiektuen balorazioan lehentasuna emango zaie Sailaren esperientzia-programen ildoekin bat datozen produktu turistikoei; bereziki, enogastronomiarekin, irtenaldiekin, ibilbideekin, bilerekin, euskal itsasertzarekin, naturarekin eta kulturarekin lotutakoei.

Erakunde onuradunak izango dira mikroenpresak, ETEak edo horien elkarteak, zerbitzu turistikoak eskaintzen dituztenak edo sektore turistikoan eragina dutenak; elkarte sektorialak, enpresa-erakunde publikoak eta irabazi-asmorik gabeko fundazio eta erakunde pribatuak, xede sozialaren barruan sustapen turistikoa dutenak; edota Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren Estatu barruko eta nazioarteko proiekzio turistikoko gertakari kulturalak, gastronomikoak eta kiroletakoak antolatzen dituzten enpresak.

EHAAn iragarkia argitaratzeko epea 2018ko ekainaren 20a da, eta eskabideak hura argitaratu eta hurrengo hilabetean aurkeztu ahal izango dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko