Berriak Hezkuntza
Eu

800.000 euro irakasleak euskalduntzeko (Gobernu Bilera 2018-06-19)

2018.eko ekainak 19

Jaurlaritzaren Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, gaurko bilkuran onartu duen Aginduak deialdia zabaltzen du IRALE programako jardueretan, Hezkuntza Sailak zuzenean burutzen ez dituenetan, parte hartzeko.

Agindu honen helburua da irakasleak euskalduntzeko, alfabetatzeko eta hobetzeko programako (IRALE) jardueretan, Hezkuntza Sailak zuzenean burutzen ez dituenetan, parte hartzeko interesa duten erakundeei dei egitea. Jarduera horiek 2018ko udan eta 2018-2019 ikasturtean egingo direnak dira.

Jarduera horiek irakasleen hizkuntza gaitasuna lortzeko ikastaroak izango dira eta irakas-orduetatik kanpo emango dira. Deialdi honek 800.000 euroko diru kopurua du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko