Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

Josu Erkorekak eta Amaia del Campok "Memoriaren horma-irudia" ekimena aurkeztu dute

2018-06-20

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak eta Amaia del Campo Barakaldoko alkateak, gaur arratsaldean, “Memoriaren horma-irudia” aurkeztu dute; Barakaldoko Herriko Plazan geratuko da horma-irudia.

“Memoriaren horma-irudia” Barakaldoko Udalaren ekimena da, Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, memoria historikoa berreskuratzeko lan egiteko. Proiektuan, Barakaldoko herritarrek, kontzeptuaren diseinuan ez ezik, margotzen ere parte hartu dute.

Programa honen bidez talde bat sortu zen orain Herriko Plazako horman agertzen den irudia diseinatzeko. Hiriaren iragana islatzen du, Estatuko toki ezberdinetatik lan bila etorri ziren pertsonak, Labe Garaietako langileak, Barakaldo Gerrako haurren gutunak, frankismoaren ondorengo gerra soziala eta hiriaren kultur-mugimendua.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
  • Josu Erkoreka Gervasio
    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XI legealdia)