Elkarlan Sariak
Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
qrcode

Gobernu Kontseiluak 2018-2022rako Familiei Laguntza emateko Erakundeen arteko IV. Plana onetsi du (Gobernu Bilera 2018-06-19)

2018-06-19

VG 2018 06 19

Gobernu Kontseiluak gaur goizean 2018-2022rako Familiei Laguntza emateko Erakundeen arteko IV. Plana onetsi du. Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak honela kalifikatu du: “Familia eta Haurren aldeko Euskal Ituna zabaltzeko eta gauzatzeko plangintza-tresna nagusia, pertsonek beren familia-proiektua hasi eta nahi beste seme-alaba izatea zailtzen duten oztopoak pixkanaka ezabatu edo murrizteko.

2018-2022rako Familiei Laguntza emateko Erakundeen arteko IV. Planak Europako erakundeek babestuta haurretan inbertitzeko ikuspegia gauzatzen du, eta, horretarako, ume eta nerabe guztien aukera-berdintasuna bermatzen duten neurriak antolatzen dira eta desberdintasunaren belaunaldien arteko transmisioa prebenitzen du eta, horrela, seme-alabak dituzten familien pobrezia-egoera murriztu.

Beatriz Artolazabalen hitzen arabera, Planak “% 20 murriztuko du haurren pobrezia-tasa, 25 eta 44 urte bitarteko biztanleen okupazio-tasa areagotuko du, % 80ra arte, EAEko emakumeen ugalkortasunaren egoeraren adierazlea 1,50era areagotuko du, % 25 igoko ditu 1 urteko umeen arteko eskolatze-tasa garbiak, gutxienez % 50 murriztuko du etxeko zaintzen arraila, eta 25 eta 29 urte bitarteko gazteen emantzipazio-tasa areagotuko du”.

Planaren garapenak ia 460 milioiko gastua aurreikusten du, 2018aren eta 2022aren artean, Gizarte Politiketako Sailburuordetzaren neurrietan, bereziki kontziliazioaren eremuan (286 milioi). Halaber, 785 milioi euro seme-alabak dituzten familientzako errentak bermatzeko politiketan eta gazteen enplegurako programetan. 220 milioi Haurreskolak Partzuergora, 250 milioi beketara, 50 milioi gazteentzako etxebizitza-politiketara, 1.575 zerga-kenkarietan ondorengoengatik eta 415 milioi gizarte-zerbitzuetara.

Konpromisoak

Artolazabal sailburuak zehaztu duen bezala, “2018-2022rako Familiei Laguntza emateko Erakundeen arteko IV. Planak gutxieneko baliabide ekonomikoak bermatzen dizkie seme-alabak dituzten familia guztiei, eta haur-pobrezia prebenituko du, eta horretarako familia-aniztasuna errespetatuko du eta erraztasunak emango ditu amek eta aitek beren seme-alabei beharrezko denbora eskaintzeko; horretarako, gizarte-denboraren antolaketa egokiagoa sustatuko du, familien beharrizanak kontuan hartuta eta gizarte-antolaketa erantzunkidea bultzatuz”.

"Halaber, gazteen emantzipazioari ematen dio bide eta bizitza-proiektu autonomoei, nahi badute ondorengoak izan nahi duten familia-unitate berriak eratzeko bide emateko; gurasotasun positiboko programak sendotzen ditu, haurren osasunekoak, gatazken prebentziokoak eta familia-bitartekaritzakoak, aita eta amen guraso- eta hezkuntza-gaitasunak sendotzeko; ohitura osasungarriak sustatuko ditu eta familietan egon daitezkeen gatazkak ebazteko bide emango du, eta ume guztiek haurrei arreta emateko zerbitzu eskuragarriak eta kalitatekoak jaso ahal izatea sustatuko du”, esan du Artolazabal sailburuak.

Sailburuak aipatu dituen beste konpromiso batzuen bidez, “berbideratu egiten dira hezkuntza-politikak eta eskola-sistema inklusiboa eta baterako hezkuntzakoa eraikitzen sakontzen da, ekitatea bermatzeko eta desabantaila sozialean eta ekonomikoan dauden ikasleen zailtasunak konpentsatzeko gai dena, eta ume eta gazte guztiek baliabide eta gizarte eta hezkuntzako, kiroleko, kulturako eta aisiako ekipamenduen eskaintza zabalagora jotzeko duten aukera hobetzen du, baldintza-berdintasunean”.

“Era berean –esan du Artolazabalek–, hobetu egiten du familia- eta haur-politiken gobernamendua, eta gizarte eta hezkuntzako espazio erreala garatzen du; erakundeen artean eta diziplina anitzetik lankidetzan jarduteko konpromisoa hartzen du, politika publikoen hainbat arlotan eragina duten gai horien dimentsio anitzaren izaera kontuan hartuta: genero-ikuspegia, hezkuntza, berdintasuna, osasuna, etxebizitza, gizarte-zerbitzuak, kultura, enplegua eta abar, eta sentsibilizatu egiten ditu gai horiekin lotuta dauden eragile pribatuak, bereziki lan-harremanetan zuzenean inplikatuta daudenak, besteak beste, sindikatuak eta elkarte patronalak, eragile publiko eta pribatuen arteko derrigorrezko lotura aintzat hartuta”.

Hura prestatzeko, prozesu parte-hartzailea ezarri zen euskal erakunde publikoekin (Eusko Jaurlaritza, foru-aldundiak eta EUDEL) eta gizarte-erakunde eta -entitateekin, parte-hartze irekiaren bidez eta Familiaren Euskal Kontseiluan dituzten ordezkarien bidez.

Plana prestatzeko prozesua 2018ko otsailaren 9an hasi zen, Bilbon; horretarako, jardunaldi bat antolatu zen eta, bertan, adituek familia- eta haur-politikak aztertu zituzten. Jardunaldian eremu horietan lan egiten duten 200 pertsona baino gehiago izan ziren. Martxoan eta apirilean, alde biko bilerei ekin zitzaien berriro, Eusko Jaurlaritzan familiaren eta haurren arloan eskumen sektorialak dituzten sailekin, eta zenbait lan-bilera egin ziren foru-aldundi eta udalekin (EUDELen bitartez). 2018ko maiatzaren 15ean, Familien Nazioarteko Egunean, amaierako dokumentua aurkeztu zen Familiaren Euskal Kontseiluaren osoko bilkuran, eta onetsi egin zuen.

Egitura

Plana bost ardatz nagusitan banatzen da, eta horiek bat datoz Familia eta Haurren aldeko Euskal Itunarekin: gazteen emantzipazioa eta familia berrien eraketa, berez helburutzat hartzen diren neurrian, baina baita sine qua non baldintza Euskadin jaiotza-tasak areagotzeko; kontziliazio erantzunkidea; orain arte familia-planak zirenen nukleo zentrala eratzen zuten familientzako laguntza-politikak; haur eta nerabeen ongizatea, haur eta nerabeen bizi-baldintzetan eragina duten eremu oso anitzetan helburu bereziak jasotzen dituena; eta familia- eta haur-politiken lidergoa eta gobernamendua, edozein zeharkako politikatan lehen mailako erronka eta beharrizan direnak.

Bost ardatzak 18 helbururen bidez garatzen dira; guztira, 116 neurri dira eta, horietako bakoitzarentzat, enuntziatua zehazten da, edukia eta helburuak labur deskribatzen dira, eta gauzatzeko ardura izango duen administrazioaren maila adierazten da.

Planak planteatutako neurrien eragin-adierazle batzuk jaso ditu, eta jarraipen- eta ebaluazio-sistema bat, bi une aurreikusten dituena: tarteko ebaluazioa, 2020an, familia, haur eta nerabeek Euskadin dituzten premia nagusiak diagnostikatzeko aukera ematen duten datuak eguneratzeko; Planean aurreikusitako jarduketen betetze-maila eta haren eragina ebaluatzeko; eta jarduketak formulatzean aldaketak eta egokitzapenak proposatzeko (egindako ebaluazioak hala eskatzen badu); eta amaierako ebaluazioa, indarraldia amaituta, 2022an. Bertan, Planean aurreikusitako jarduketen betetze-maila ebaluatuko da, bai eta eragina ere, eta Familiei Laguntza emateko Erakundeen arteko V. Planak aurreikusi beharko dituen jarduketarako oinarrizko printzipio eta ildoak proposatuko dira.

9 iruzkin
  • Argazkia Natxo
    2019-06-19

    Egun on,

    Si voy a ser padre de un segundo niño, el 31 de Octubre, además de las 8 semanas de permiso de paternidad estatal, puedo acogerme a las 12 semanas de excedencia retribuida al 100% del Gobierno Vasco? Es decir 8+12?

    Gracias

  • Argazkia Autokanporatutako erabiltzailea
    Autokanporatutako erabiltzailea
    2018-06-20

    Egunon,
    Donde se puede consultar el Plan Interinstitucional de Apoyo a las Familias en la Comunidad Autónoma de Euskadi 2018-2022.

    Eskerrik asko

  • Argazkia Tantaz itsasoa
    2018-10-05

    Aupa,
    Cuando se supone que empezaría la segunda fase del plan? en el 2020? Sobre todo me interesa saber sobre la posibilidad de remuneración en excedencias para el progenitor no gestante del primer bebe. Por lo que he leído, no tienen interés en ampliar la excedencia a la madre gestante, cosa que en mi opinión debería ser prioritario.
    También me gustaría saber si no tienen intención de dejar de discriminar a las mujeres lesbianas y dejar de exigir que estén casadas para que puedan registrar al bebe, cosa que en las parejas heterosexuales no exigen.

  • Argazkia Ondarru
    2018-06-28

    Egun on,
    Dekretuari buruz lanean ari zaretela diozue eta 2019an zehar onartuko dela baina noiz gutxi gorabehera jakiterik bai? Hau da, noiz espero duzue onarpena, urtarrila inguruan ala abendu inguruan?
    Mila esker aurretiaz

  • Argazkia Itziar
    2018-06-22

    Me queda claro.
    Eskerrik asko erantzuteagatik.

  • Enplegua eta Gizarte Politikak
    2018-06-22

    Kaixo Itziar.
    La medida será desarrollada a través de un decreto en cuya elaboración ya estamos trabajando. Los decretos tienen una tramitación interna que, por norma general, se alarga al menos 12 meses, de ahí que la medida no será aprobada hasta 2019.
    En cuanto a tu preguta concreta, el decreto será el que determine ese tipo de cuestiones, esto es, si tendrá caracter retroactivo o solo se concederán las ayudas a aquellas familias cuyo nacimiento del segundo o posterior descendiente sea posterior.
    Así que por ahora no podemos contestarte exactamente.
    ¡Un abrazo!

  • Argazkia Itziar
    2018-06-21

    Gabon,

    En relación a la medida que garantiza una cobertura económica de 12 semanas de excedencia por paternidad y para su aplicación en la primera fase ( a partir de 2019), ¿es requisito indispensable que el bebé haya nacido en el 2019? O, por el contrario, ¿puede aplicarse en el caso de padres cuyos bebés hayan nacido en el 2018 (siendo segundo hijo) y todavía en el 2019 cumplan con el requisito de ser menores de 12 meses?

    Eskerrik asko

  • Enplegua eta Gizarte Politikak
    2018-06-20

    Egun on Unai,
    Puedes encontrar el plan en el siguiente enlace:
    http://www.euskadi.eus/informacion/politica-familiar/web01-a2famil/es/
    Pinchando en el apartado: IV Plan Interinstitucional de Apoyo a las Familias de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el periodo 2018-2022, se puede descargar en PDF.
    Un saludo

  • Argazkia SN Robot
    @OTSBizkaia
    2018-06-20

    Comentario de Twitter:
    Gobernu Kontseiluak 2018-2022rako Familiei Laguntza emateko Erakundeen arteko IV. Plana onetsi du... https://t.co/Bi9YPse0aB

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan