Euskal erakundeek Berdintasunean izango duten ibilbide orri berria onartu du Jaurlaritzak (Gobernu Bilera 2018-06-19)
Planak ekonomiak eta gizarte antolakuntza eraldatzeko ardatz bat jasotzen du, emakumeentzako enplegu hobea eta zaintza sozialki baloratzearen aldekoa
Jaurlaritzako sailek, diputazioek eta udalek Berdintasun alorrean izan beharreko helburuak zehazten ditu planak
Gobernu Kontseiluak Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VII Plana onartu du gaur. VII. Planaren helburua, funtsean, esku hartzeko ildo eta jarraibideak zehaztea da, euskal herri-aginteek emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan izango duten jarduera zuzentzeko. VII. Berdintasun Plana Eusko Jaurlaritzaren XI Legegintzaldiko 15 Plan Estrategikoetako bat da eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak ezarritako lege-agindu bati erantzuten dio, zeinetan zehazten den Legegintzaldi bakoitzaren hasieran Berdintasun Plan bat onartuko den.
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VII. Planaren xedea botere publikoak gidatzea da, bizitzaren eremu guztietan emakumeen eta femeninotasunaren mendekotasuna sostengatzen eta justifikatzen duten balioak. Balio aldaketa hori nahitaezkoa da giza garapen jasangarrirako, eta beste balio batzuk sortzea eta finkatzea eskatzen du, androzentrismoak, sexismoak eta matxismoak zeharkatu gabeak.
Planak lau esku-hartze eremu ditu, eta hauen barnean 13 programa, 37 helburu estrategiko eta 150 helburu operatibo. Lau esku-hartze eremu dira: Gobernu ona (berdintasunaren aldeko gobernantza indartzeko), Emakumeen ahalduntzea (ahalduntze pertsonala, kolektiboa eta parte hartze politiko eta sozialak indartzeko), Ekonomiak eta gizarte-antolakuntza eraldatzea (emakumeentzako lanpostu hobeak eta zaintzaren onarpen soziala jasotzen dituena), eta Emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitzak (prebenztioa, atentzioa eta emakumeen arreta eta berronartzeari buruzko programekin).
GOBERNU ONA
15 helburu ditu bost programetan antolatuta. Konpromiso politikoa non berdintasunaren aldeko borondate politikoa zehaztu eta bideragarri egiten den araudi espezifikoa, aurrekontuak, plangintza eta berdintasunerako organo eta unitate administratiboak sortuz eta indartuz; Berdintasunerako trebakuntza, administrazio publikoetako langile guztiek, baita politikariek ere, behar besteko ezagutza izan dezaten beren esku-hartzeetan genero-ikuspegia txertatzeko; Genero-ikuspegia lan-prozeduretan, prozesu eta prozedura administratiboak tresna erabilgarriak izan daitezen berdintasuna lortzeko; Koordinazioa eta elkarlana, berdintasunari zeharka hel dakion administrazioaren arlo eta maila guztietan; eta Parte-hartzea eta eragina, herritarren ahotsa, batez ere emakumeena, presente egon dadin politika publikoen diseinuan.
EMAKUMEEN AHALDUNTZEA
VI planaren ildotik, VII planak emakumeen ahalduntzea bultzatzeko helburua du bi programen bitartez: Emakumeen ahalduntze pertsonalari eta kolektiboari laguntzea, feminismoak duten garrantzia azpimarratuz, emakumeen autonomia, autoestimua, genero-kontzientzia, osasuna eta auto-zaintza sustatuz, baliabideak hobetuz; eta Emakumeen ahalduntze sozialari eta politikoari laguntzea, emakumeen parte-hartze soziala sustatuz, eremu eta gune guztietan, eta erabaki guneetan emakumeen presentzia handituz.
EKONOMIAK ETA GIZARTE ANTOLAKUNTZA ERALDATZEA, ESKUBIDEAK BERMATZEKO
Ardatz honetan azpimarratzen da ekonomiak eraldatzeko eta eskubide ekonomikoak eta sozialak gauzatzeko, beharrezkoa dela hiru lehentasun-arlotan jardutea: lan duina emakumeentzat, genero-ikuspegidun politika sozialak eta eskubideetan oinarritutako politika makroekonomikoak. Hiru programa ditu: Berdintasuna gizartea eta ekonomia eraldatzeko beharrezko balioa dela aitortzea; Emakumeentzako autonomia ekonomikoa, besteak beste, enplegu hobea sortuz eta soldata arrakala murriztuz; eta Zaintzaren ekonomia feminista, zaintza lanak bizitzaren jasangarritasunerako beharrezkoak direla sozialki onartzeko.
EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIARIK GABEKO BIZITZAK
VII. Planaren bidez, politika eraginkorragoak ezarri nahi dira, eta horrekin, erdigunean jarri nahi dira bizirik atera diren biktimak (emakumeak, seme alabak) eta indarkeriak haien bizitzetan dituen ondorioak. Ardatz honek hiru programa barne hartzen ditu: Sentsibilizazioa eta prebentzioa; Erakundeen arteko koordinazioa; eta Detekzioa, arreta eta berroneratzea, emakumeen aurkako indarkeriaren detekzio goiztiarra areagotzeko, biktimei arreta integrala bermatzeko, ahalduntzearen ikuspegitik
Plana egiteko prozesua
VII. Plana egiteko, partaidetzazko prozesu ireki eta arautu bati jarraitu zaio 2017an zehar: hausnarketarako eta eztabaida politiko, tekniko eta sozialerako bideak eta uneak zabaldu dira. Prozesu horretan, garrantzi berezia izan du EAEko emakume-elkarteen mugimenduaren parte-hartzeak.
Beste programa esparru batzuekin parekatzea
VII. Planaren egitura helburuak erreferentziako esparru programatiko batzuekin parekatzeko nahiaren emaitza da: Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda (NBE), Europar Batasunaren Konpromiso Estrategikoa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako (2016-2019) eta Eusko Jaurlaritzaren XI. Legegintzaldiko Gobernu-programaren konpromisoak.
VII PLANA
http://www.emakunde.euskadi.eus/contenidos/informacion/emakunde7plana/eu_def/adjuntos/vii_plana.pdf
VII PLANAREN LABURPENA
-
2018-06-19
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: 🔵 Euskal erakundeek Berdintasunean izango duten ibilbide orri berria onartu du Jaurlaritzak ➡︎ https://t.co/PLD71M3sFB https://…