Berriak Osasuna
Eu

Asteburu honetan Osakidetza EPEko postu bat lortzeko aurkeztu direnen % 73,4k gainditu dute etsamina

2018.eko ekainak 18

Asteburu honetan, Osakidetzaren Enplegu Publikorako Eskaintzan deitutako probetako batera aurkeztu diren hautagaien % 73,4k gainditu egin dute etsamina. Guztira 42.192k gainditu dute.

Ostiraleko 17:00etatik igandeko 17:00etara, 57.486 pertsona pasa dira Barakaldoko Bilbao Exhibition Centerretik (BEC). 2.024 postutarako deialdia egin zen, EPE 2016-2017ko guztizkoaren % 60, zortzi kategoriatan. Horien artean zeuden deialdi honetan eskari handiena izanda postu batzuk: zeladorea (17.194 onartu), erizaintza (13.694 onartu), erizaintzako laguntzailea (13.262 onartu), administrari laguntzailea (12.429 onartu) eta zerbitzuetako langilea (7.996 onartu).

Asteburu honetan, gainera, ondorengoen etsaminak egin dira: fisioterapeuta (1.866 onartu), administraria (4.686 onartu), eta laborategiko teknikari espezialista (2.170 onartu). EPE honetara aurkezten diren pertsonen ia % 80k ostiral, larunbat eta igande honetan egin dituzte probak. Gainditutakoen kopurua kategoriaka honela banatzen da:

 

 

ETSAMINAREN DATA

PLAZAK

AURKEZTUTAKOAK

GAINDITUAK

BATEZ BESTEKO NOTA

ADMINISTRARIA

Ekainaren 15a

73

3.256

2.723

65,3

FISIOTERAPEUTA

Ekainaren 15a

36

1.524

1.489

64,6

ZELADOREA

Ekainaren 16a

142

12.117

6.181

52,1

ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEA

Ekainaren 16a

572

11.482

9.699

59,9

ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA

Ekainaren 16a

245

9.634

7.740

65,9

ERIZAINTZA

Ekainaren 17a

682

11.640

10.955

64

ZERBITZUETAKO LANGILEA

Ekainaren 17a

180

6.064

2.553

49,8

LABORATEGIKO TEKNIKARIA

Ekainaren 17a

94

1.769

852

50,3

 

Guztira 96.235 pertsonak eman dute izena 3.335 postutarako, Osakidetzaren historiako deialdi handienetakoa den honetan. Etsaminen aurreikusitako egutegiak bere horretan jarraitzen du aldaketarik gabe. Hurrengo asteburuan, probak Vitoria-Gasteizko Elurreta Ikasgelategira itzuliko dira. Izan ere, larunbatean, ekainak 23, ondorengoetarako hautagaiek izango dute etsamina: Goi Mailako Informatikaria, Goi Mailako Ingeniaria, Juridikoko Goi Teknikaria, Euskararen Normalkuntzako Goi Teknikaria, Ekonomiako Goi Teknikaria, Segurtasun eta Higienearen Prebentziorako Goi-Teknikaria, Antolakuntzako Goi Teknikaria.  Igandean, ekainak 24, ondorengoen probak egingo dira: Administrazio eta Kudeaketako Goi Teknikaria, Goi Mailako Tituludun Liburuzaina, Gizarte Langilea eta Ingeniari Teknikoa.  

EPEak SATSE, SME eta UGT sindikatuen babesa du, kalitatezko enplegua bermatzeko apustu garbia da eta, deialdi honen bitartez, Osakidetzako plantillaren % 95i egonkortasuna eman nahi zaio. EPEn izena emandako pertsona gehien-gehienak, lautik hiru, emakumeak dira. Hautagai guztietatik, % 19 gutxi gorabehera Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpokoak dira: guztira 18.116 pertsona. Lurraldeka, 17.078 eskaera hartu dira Araban, 17.567 Gipuzkoan, eta 43.474 Bizkaian.

 

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 18a

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau