
0
Begira batzordearen inguruan sortutako komunikabide eta publizitate agentzien sareak landutako bideoak aurkeztu dira
Emakunderen Komunikazio eta Publizitate ez sexistarako Begira Batzordearen bultzadaz sorturiko komunikabide eta agentzien sareak bost bideo landu ditu komunikabide eta agentzien artean komunikazio eta publizitate ez sexista egiteko gomendioekin. Bideo hauek sareak urtean zehar egindako lanaren fruitua dira. Publizitate eta komunikazio ez sexistarako dekalogoa, umeentzako iragarkiak egiteko gomendioak, eta hauteskunde kanpainen trataera sexistak antzemateko gomendioak ematen dira bertan. Honako hauek dira bideoak:
- Publizitate ex sexistarako dekalogoa (youtube)
- Umeentzako iragarkiak egiteko gomendioak (youtube)
- Komunikazio ez sexistarako dekalogoa (youtube)
- Publizitate eta komunikazio ez sexistarako autoerregulaziorako kode deontologikoa Euskadin (youtube)
- Hauteskunde-kanpainen informazio-trataeraren erabilera sexistak antzemateko gomendioak (youtube)
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan