Berriak Osasuna
Eu

70.000 hautagaitik gora aurkeztuko dira asteburu honetan BECen Osakidetza EPE 2016-2017ko 3.335 postuen % 60ra

2018.eko ekainak 16

Jon Darpon Euskal Jaurlaritzako Osasuneko sailburuak lasaitasun- eta konfiantza-mezua helarazi die hautagaiei: EPEak gardentasun- eta zuzentasun-berme guztiak izaten jarraituko du

 

Osakidetzaren EPE 2016-2017an, Enplegu Publikorako Eskaintza osoan aurreikusitako 3.350 postuen % 60 betetzeko etsaminak egingo dira asteburu honetan.

Atzodanik eta bihar arte, guztira 73.297 pertsonak eskari handiena duen kategoriako probak egingo dituzte Barakaldoko Bilbao Exhibition Centerren (BEC), besteak beste: zeladorea (17.194 onartu), erizaintza (13.694 onartu), erizaintzako laguntzailea (13.262 onartu), administrari laguntzailea (12.429 onartu) eta zerbitzuetako langilea (7.996 onartu). Asteburu honetan, gainera, ondorengoen etsaminak egiten ari dira: fisioterapeutak (1.866 onartu), administrariak (4.686 onartu), eta laborategiko teknikari espezialista  (2.710 onartu). EPE honetara aurkezten diren pertsonen ia % 80k asteburu honetan egingo dituzte probak.

Probak atzo, ostiralean, hasi ziren 17:00etan, eta bihar, igandea, 17:00 arte iraungo dute. Gauzak normaltasunez joateko, 450 zaintzaile inguru ibiliko dira bertan. Aurkezten diren pertsonei proba bakoitza hasi baino ordu erdi lehenago bertaratzea gomendatzen die antolakuntzak; baita gogorazi ere ezin daitekeela mugikor, erloju edota janaririk sartu.

Guztira, 96.235 pertsonak eman dute izena Enplegu Publikorako Eskaintza honetan, eta SATSE, SME eta UGT sindikatuen babesa du, eta ezin besteko oinarri bat da plantilla zaharberritzeko, eta Eusko Jaurlaritzak kalitatezko enplegua bermatzeko egiten duen apustu garbia. Izan ere, azken urteotan sortu diren plaza hutsak betetzeko balioko du eta, era horretan, Osakidetzako plantillaren % 95 egonkortu egingo da.

EPEn izena emandako pertsona gehien gehienak, lautik hiru, emakumeak dira. Hautagai guztietatik, %19 gutxi gorabehera Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpokoak dira: guztira 18.116 pertsona. Lurraldeka, 17.078 eskaera Araban jaso dira, 17.567 Gipuzkoan, eta 43.474 Bizkaian.

Osasun Sailaren eta Osakidetzaren iritziz, probak egingo dituzten oposiziogileen kopuru handia da Osakidetzaren EPE honek sortu duen interesaren adierazle onena, era horretan agerian utziz lan egiteko enpresa erakargarria dela, Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrentzat zein kanpotik etorritakoentzat.

 

EPEa AURRERA DOA BERME GUZTIEKIN

Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburua Barakaldoko BECen egon da gaur goizean, eta konfiantza- eta lasaitasun-mezua helarazi nahi izan die parte-hartzaile guztiei. “Osakidetza eta EPE hau babesten duten sindikatuak bat gatoz esatean aurrera egin behar dutela 2.000 postu hauetarako etsaminek eta, beraz, EPEak jarraitu egingo duela, gardentasun- eta zuzentasun-berme osoaz.

Gogoan izan behar da geldiarazitako lau kategoriak lehiaketako postu guztien % 2,5 direla, 86 kategoria desberdinen artetik. Edonola ere, sailburuak iragarri duenez, ekaineko azken egunotan edota uztaileko lehendabiziko asterako eskueran izango dira Osakidetzako Zuzendaritzak informazio-espedientea irekitako 4 kategoria horietako emaitzen koherentziari buruzko azterketa estatistikoaren emaitzak baita irekitako espedienteak itxitak ere. Emaitza horiek, aurreratu duenez, EPEaren Jarraipen Batzordera, epaimahaietara bidaliko dira, beharrezkoak diren neurriak har ditzaten; aldi berean, lankidetza estuan arituko gara Fiskaltzarekin zein Arartekoarekin.

 

Barakaldo, 2018ko ekainaren 16a

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau