Eu

Lide Amilibia´k “Gobernamendu-eredu berria zahartzen ari diren pertsonekin” azalduko du

2018.eko ekainak 18
  • Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordea, Donostiako Miramar Jauregian, asteazkenean, hilaren 20an, 09:00etan
  • Adinekoen ahalduntzea partaidetzarako eta gizarte-eraldaketarako autonomia-erkidegoan

 

VG 2018 06 18

Datorren asteazkenean, hilaren 20an, EHU-UPVko Udako Ikastaroen barruan, Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak “Gobernamendu-eredu berria zahartzen ari diren pertsonekin” azalduko du. “Con Júbilo" adinekoen abesbatzaren entzunaldiaren ondoren, Amilibiak Euskadiko eta Europako administrazioek garatutako programa, plan eta estrategiak zehaztuko ditu eta, horretarako, zahartze aktiboa deritzona sustatuko du.

 

Ondoren, Juan Manuel Barandiaran GOIEKI Garapen Agentziako zuzendariak hitz egingo du: “Zahartze aktiborako politikak EAEko tokiko erakundeetan”; Félix Arrieta Deustuko Unibertsitateko irakasleak “Elkarteen ahalduntze-prozesua; diagnostiko partekatuaren bilaketa eta baterako ekintza-lehentasunak” aurkeztuko du. Aitor Urrutia Deustuko Unibertsitateko irakasleak “Hurbilketa teorikoa zahartze aktiboaren gobernamendura” hitzaldia emango du.

 

EHU-UPVren udako ikastaroetako arduradunek zehazten duten bezala, “adinekoen dinamika kolektiboak dakarren etengabeko aldaketaren harira, kontzientzia hartu behar da, gizartearen premia bereziei hobeto erantzuteko”.

 

Gaur egun, EAEn, biztanleen % 21 inguru 65 urtetik gorakoa da. Aurreikuspenen arabera, 2030ean ehuneko hori % 28ra igoko da, Eustatek emandako datuen arabera, eta, 2030 inguruan, Euskadiko bizi-itxaropena 82,6 urtekoa izan daiteke gizonetan eta 88,4koa emakumeetan. Aldaketa horiek beste batzuk ere badituzte mendekotasun-mailetan.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak