Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Tolosa-Hernialde: Euskal Y-aren Gipuzkoako adarraren obratan dagoen zortzigarren zatia

2011.eko urtarrilak 31

Beasain Mendebaldea zatiko Loinatzeko tunelaren kalea edo bat egitea burutu da

Tolosa-Hernialde zatian egin beharreko lanen hasierarekin, zortzi dira lanetan dauden zatiak eta aste gutxi barru, hamahiru izango dira lanetan dauden zatiak, hau da, adarraren %56,53.

Ernesto Gascok, Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailburuordeak, eta Pedro Luis Riosek, Gobernu Zentralak Euskadin duen Delegatuordeak, hasiera eman die Euskal "Y"-aren, Trenbide Sare Berriaren, zortzigarren zatiko lanei. Zortzigarren zatia Tolosa-Hernialde da, 3,8 kilometro da luze, burutzapenerako epea 26 hilabetekoa da eta aurrekontua 104,7 milioi eurokoa izango da.

Tolosako San Esteban auzoan burutu den ekitaldian parte hartu dute, baita ere, zinegotziek, Euskal Trenbide Sareko zuzendaritza taldeko kideek eta baita zati horretako lanen esleipena duten eraikuntza eta ingeniaritza enpresetako ordezkariek ere.

Ondoren, erakundeetako ordezkariak eta gonbidatuetako batzuk Beasainen dagoen Loinatz auzora joan dira, 2009tik burutzen ari den Beasain Mendebaldea zatiko (1,8 km) Loinatzeko tunelaren (370 metro) kale edo bat egite ekitaldian parte hartzeko.

Tolosa-Hernialde zatian egin beharreko lanen hasierarekin, zortzi dira lanetan dauden zatiak: Bergara-Antzuola, Ezkio-Beasain, Beasain Mendebaldea, Beasain Ekialdea, Ordizia-Itsasondo, Legorreta, Tolosa eta Tolosa-Hernialde. Guztira, 24,8 kilometro, adarra osatzen duten ia 80 kilometroetatik.

Hurrengo egunetan hasiera emango zaie Antzuola-Ezkio Mendebaldea, Andoain-Urnieta eta Urnieta-Hernani zatietako lanei, eta lizitazio prozesuan daude Bergara-Bergara eta Antzuola-Ezkio ekialdea zatiak. Horrela, aste gutxi barru, hamahiru izango dira lanetan dauden zatiak, hau da, adarraren %56,53.

Beste alde batetik, lanek aurreikusitako erritmoan jarraitu ahal izan dezaten, Eusko Jaurlaritzak, 2011ko aurrekontuetan, 275 milioi euroko partida bideratuko du, 2010ean baino 50 milioi gehiago. Horrela, aurreikuspenen arabera, aurten, gutxienez, bi zati berri lizitatuko direla aurreikusten da: Hernialde-Zizurkil (5,8 km.) eta Zizurkil-Andoain (5,08 km.).

Euskal "Y"-a Tolosan

Tolosako udalerritik Euskal Y-aren 7,9 kilometro doaz, hiru zatitan banaturik: Tolosa-Hernialde 3,8 km; Tolosa 3,8 km eta gainerakoa Legorreta zatian. Azken bietan lanak ari dira burutzen 2009ko abendutik. Trazatu osoaren ehuneko 81 tunel barruan doa, ehuneko 10 aire zabalean eta ehuneko 9 bide-zubian.T

olosa-Hernialde zatian, Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailaren esku dagoen ETS erakunde publikoko teknikariek zenbait hobekuntza burutu dituzte, oinarrizko proiektuarekin alderatuz. Hobekuntza horiek oso mesedegarriak izango dira Tolosarentzat eta bertako biztanleentzat.

Beste lorpen batzuen artean, ikusmen eta zarata eragina murriztea lortu da, hiru tunel faltsu eraikiz Auzoa Txikin, Olarrainen eta Aranen. Hori dela eta, trazatuaren 700 metro lur azpitik joango dira, aire zabalean joan beharrean.

Halaber, proiektuak hobetu egiten du bide-zubien integrazioa paisaian, sestrak (altuera) murriztuz, eta soluzio berezia ematen da San Esteban auzorako, metalezko bide-zubi berdea eraikiz.

Eusko Jaurlaritzarentzat lehentasunezko proiektua da euskal Y-a ingurune naturala ahalik eta gehien errespetatuz eraikitzea. Garraio Sailak, ETS-ren bitartez, proposatu dituen ingurumen alorreko hobekuntzak jasotzen dituzten proiektuen artean, trazatua paisaian hobeto integratzeko neurriak daude, hondeaketa lanetatik datozen soberakinen berrerabilera, sestren jaitsiera, tunelen ahoak mendian hobeto integratzea, trenbideak lur azpian gehiago sartzea, tunel faltsuak edo nekazaritzako eta abeltzantzako ustiapenetarako egokiak diren gune berriak sortzea.

Tolosa-Hernialde zatiaren deskribapena

Trazatuak 3.811 metroko luzera du, eta horren zati nagusia tunel barrutik doa. Zatiak bi tunel faltsu ditu. Lehenbizikoak, Olarrain izenekoak, 176 metro ditu eta bigarrenak, Arane izenekoak, 358 metro, eta haren ondoren 200 metroko trintxera bat dago. Horrez gain, mean hondeaturiko 3 tunel daude: Aldaba Txiki, 687 metrokoa, Auzo Txikia, 210 metrokoa eta Montezkue, 1.544 metrokoa. Azken horrek, 463 metro luze den Larrialdietarako galeria bat du.

Azkenik, lau bide-zubi egingo dira: Salubita, 141 metrokoa, Oaska, 93 metrokoa, San Esteban, 246 metrokoa eta Luzuriaga 90 metrokoa. 1.496 metro trenbide berri burutu dira, sortzapenak berrezartzeko, eta, horrez gain, 575 metro telefono linea eta 3.749 metro linea elektriko, ukituriko zerbitzuak berrezartzeko lanetan.

Kalea edo bat egitea Beasain Mendebaldea zatian

Sektore hori Beasaingo udalerritik doa. Trazatuak 1.872 metroko luzera du, eta hiru tunel ditu, Arriaran, 479 metrokoa, Itola 219 metrokoa, eta Loinatz 370 metrokoa. Horrez gain, bi bide-zubi ere badaude, Zabalondo errekaren eta GI-2635 eta GI-3192 errepideen gainekoa, 224 metrokoa, eta Itolako Ibarraren gainekoa, 382 metrokoa. Trazatuaren gainerakoa aire zabalean dago.

Kalea edo bat egitea Loinatzeko tunelean gertatu da, Beasain Ekialdetik hurbilago dagoen ahokaduran. Obra horrek 44,4 milioi euroko aurrekontua du eta burutzapenerako epea 32 hilabetekoa izango da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Ernesto Gascok, Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailburuordeak, eta Pedro Luis Riosek, Gobernu Zentralak Euskadin duen Delegatuordeak