Berriak Lehendakaritza
Eu

Umetoki-lepoko minbiziaren baheketarako programa Euskadi osora zabalduko da 2019an

2018.eko ekainak 18

Programa pilotua Debarrenako ESIn hasiko da, eta aurtengo azken hiruhilekoan Arabako ESIra ere zabalduko da, harik eta, 2019an, Euskadi osora zabaldu arte

Iñigo Urkullu Lehendakaria, Jon Darpón Osasun sailburuarekin batera, programa aurkezteko arduraduna izan da, eta detekzio goiztiarra zein garrantzitsua den nabarmendu du, Euskadin minbizitik bizirik irteten direnen kopurua areagotzen jarraitzeko

 

Osakidetzak, dagoeneko, Umetoki-lepoko Minbiziaren Baheketarako Programa pilotua hasi du eta, horretarako, lehen gutunak bidali dizkie Debabarrena eskualdeko 25 eta 29 urte bitarteko emakumeei. Osasun-zentroko emaginarenena proba erraza egitera joateko hitzordua duten gonbidapenak joan den astean bidali ziren, eta lehen probak ekainaren 28tik aurrera egiten hasiko dira. Horrela, 2018ko azken hiruhilekoan, Arabako ESIra ere zabalduko da eta baheketaren ezarpena 2019an adin-tarteetan eta Euskadi osora zabaltzen joango da. Programa horren bidez, umetoki-lepoko minbiziaren kasuak murriztu nahi dira; programa 2023rako erabat ezarrita egongo da, hiru lurraldeetan, eta 25 eta 65 urte bitarteko emakume guztiak parte hartzera gonbidatuko dira. Programa horrez gainera, Osakidetzak martxan ditu, dagoeneko, detekzio goiztiarreko beste bi programa eta parte-hartze tasa handia dute: Kolon eta Ondesteko Minbiziaren Baheketa eta Bularreko Minbiziaren Bakeheta.

Iñigo Urkullu Lehendakariak programa hau Debako Osasun Zentroan aurkeztu du, Jon Darpón Osasun sailburuarekin batera; mezu positiboa eman nahi izan dio euskal gizarteari, izan ere, detekzio goiztiarrari eta asistentzia-kalitateari esker, Euskadin lortzen ari da minbizitik bizirik irauten dutenen kopuruak oro har gora egitea, Estatuaren batez bestekoaren gainetik, bai eta Europako batez bestekoaren gainetik ere.

Lehendakariak, programaren lehen fase pilotu hau hasiko duten Eusko Jaurlaritzako Osakidetzako profesionalen taldearekin bilera egin ondoren, zera esan du: “Osakidetzak eta Osasun Sailak jarraituko dute prebentzio eta diagnostiko goiztiarraren aldeko apustu egiten, eta programa horietara berdintasun-baldintzetan jotzeko aukeraren apustu egiten eta, horretarako, dauden desberdintasunak ezabatzen, bizirik irauten dutenen tasak areagotzeko”.

Dagoeneko Euskadin abian jarri den Umetoki-lepoko Minbiziaren Baheketarako Programak programa poblazionalaren eredu bati erantzuten dio, eta, horrela, baheketa hori modu antolatuan eta 25 eta 65 urte bitarteko emakume guztientzat sustatzea erabakitzen duen lehen autonomia-erkidegoa bilakatu da. Sustapen hori sistematikoa izango da eta, horretarako, gonbidapena bidaliko zaio emakume bakoitzari, proba egitera joateko.

Horrela, datozen bost urteotan, honako ezarpen-fase hauek ezarriko dira:

  • Lehen urtea: 25 eta 29 urte bitarteko emakumeak
  • Bigarren urtea: 30 eta 34 urte bitarteko emakumeak
  • Hirugarren urtea: 35 eta 44 urte bitarteko emakumeak
  • Laugarren urtea: 45 eta 54 urte bitarteko emakumeak
  • Bosgarren urtea: 55 eta 65 urte bitarteko emakumeak

Lehen fase pilotu horretan, gonbidapena Debabarrenako ESIren babesean dauden emakumeei egingo zaie, eta, 2019an, baheketa Euskadi osoan ezartzen hasiko da, deskribatutako faseetan. Eredu poblazional horrekin batera, gaur egun Osakidetzan indarrean dauden programa oportunistetan parte hartzen duten emakumeak izango dira; horiek, pixkanaka, programa poblazionaletan sartzen joango dira, eta gutunez gonbidatuak izango dira.

Emaitzak normaltasunaren barruan badaude, proba egiteko berriro deituko da hiru urtean behin, 25 eta 34 urte bitarteko emakumeen artean, eta bost urtean behin, 35 eta 65 urte bitartekoetan.

 

BIZTANLE GUZTIENTZAKO PROBAK

Gaur egun, autonomia-erkidego gehienetan bezala, umetoki-lepoko baheketa Euskadin eredu oportunistaren arabera egiten da, alegia, pazientea kontsultara proba egitera doala aprobetxatzen da. Formula horrek, hala ere, ez du babes egokia, eta kontsultara bertaratzen ez diren emakumeak zigortzen ditu, batik bat nagusienak edo ikasketa-maila baxuagoak eta, beraz, informazio-kalitate baxuagoa dituztenak. 50 eta 64 urte bitarteko emakumeen % 16k proba hori sekula egin ez duela kalkulatzen da.

Aurrerantzean, umetoki-lepoko baheketa prozesu antolatua eta integratua izango da Euskal Osasun Zerbitzuan, eta, horren bidez, helburu den biztanleria osora heldu ahalko da: hiru lurralde historikoetako 25 eta 65 urte bitarteko emakumeak. Eredu horren bidez, gainera, proben kalitatearen kontrola ziurtatu, zelula anormalak edo GPBren presentzia detektatzen den kasuetan bideratzeko eta segimendua egiteko berezko zirkuituak ezarri, birdeia egiteko sistemak erabili eta proba aplikatzeko tartea errespetatu ahalko da.

Programaren funtsezko oinarri dira honako alderdi hauek:

  • Lehenengo eta behin, laborategi zentrala, kalitateko eta automatizazioko estandar altuekin, Donostiako ESIko Anatomia Patologikoaren Zerbitzuan dagoena; bertara bidaliko dira lagin guztiak.
  • Lehen mailako arretarako emaginak izango dira laginak hartzeko, emaitzen berri emateko eta horiek ESIren ginekologiako kontsulta berezietara bideratzeko arduradunak, baldin eta azterlana osatu behar bada, arreta ingratuko eredua izanik.
  • ESIen ginekologiako zerbitzuek sarean lan egingo dute, koordinatuta, eta umetoki-lepoko patologiako unitate bereziei bideratuko dizkiete kasu konplexuak.
  • Planarekin batera, pazientearen historia klinikoan erabat integratuta dagoen sistema informatikoa dago; horren bidez, prozesu osoaren segimendua egin ahalko da, lehen mailako arretan sartzen denetik, alde espezializatura doan artekoa.
  • EAE mailan, eginiko baheketa-probak egin dituzten emakumeen kontrola egingo da, bai eta tratamenduena eta emaitzena ere, programaren segimendua eta ebaluazioa egiteko.

 

ZERTAN DATZA PROBAK?

Azken bi hamarkadetan, azterlan ugarik giza papilomaren birusa (GPB) umetoki-lepoko minbiziaren ia kasu guztien eta zelula lokaletan (zitologia) aldaketak zehazten dituzten lesio aitzindariak eragiten dituen agentea dela egiaztatzen duen ebidentzia sendoa erakutsi dute. 2015eko Europako eta Espainiako gidetan adostasun orokorra dago 35 urtetik gorako GPB birusa zehazteko proba eta 25 eta 34 urte bitartekoen artean zitologia baheketa-programetan erabil daitezkeela. GPBa nagusia da 35 urtetik beherakoetan; beraz, emakume horietan zitologia egitea balioesten da, adin horretatik gorakoetan GPBa balioesten da eta, beharrezkoa izanez gero, zitologia ere bai. 2016ko apirilean, Europako eta Espainiako gidekin bat etorriz, Osasun Zerbitzu Nazionalak dokumentu bat prestatu zuen eta, horren bidez, autonomia-erkidegoetan populazio-oinarriko baheketa-programak ezartzea gomendatzen zen, kalitateko bermeekin, eta 25 eta 65 urte bitarteko emakumeei zuzenduak.

Umetoki-lepoko minbiziaren baheketa bitarteko likido batean uzten den lagina batzea da. Daukagun laborategi berritzaileari esker, bi zehaztapen egin ditzakegu: zelulen analisia (zitologia) eta arrisku-maila altuko GPBren birusaren presentziaren analisia.

 

 

Deba, 2018ko ekainaren 18a

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mikel_franco
    2018.eko ekainak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: El programa piloto de cribado poblacional de cáncer de cérvix se extenderá a toda Euskadi en el 2019. https://t.co/SDJ9Kf22E7

  • @mariluzjaugsr
    2018.eko ekainak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Umetoki-lepoko minbiziaren baheketarako programa Euskadi osora zabalduko da 2019an ➡︎ https://t.co/ebDvHVxuaJ

    👉🏻 @IUrkullu L…

  • @vldani
    2018.eko ekainak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: El programa piloto de cribado poblacional de cáncer de cérvix se extenderá a toda Euskadi en el 2019. https://t.co/SDJ9Kf22E7

  • @OSIArabaESI
    2018.eko ekainak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Umetoki-lepoko minbiziaren baheketarako programa Euskadi osora zabalduko da 2019an ➡︎ https://t.co/ebDvHVxuaJ

    👉🏻 @IUrkullu L…

  • @jdarpon
    2018.eko ekainak 18

    Comentario de Twitter:
    Umetoki-lepoko minbiziaren baheketarako programa Euskadi osora zabalduko da 2019an. https://t.co/nOocIVFL8c

Ekitaldiko kargudunak