Berriak Lehendakaritza
Eu

Urkullu Lehendakariak Once Euskadiri: “Desgaituen kolektiboentzat erreferentziazko eredu bat da zuen erakundea Europa osoan”

2018.eko ekainak 16
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

ONCE Euskadiren egunean, gizarte-erakundearen 80. urteurrena ospatzeko ekitaldia Gasteizen

“Lagundu egiten duzue gure gizartearen kohesioan”

ONCE Gizarte Taldeak, 3.500 afiliaturekin Euskadin, mila inguru jarduera eta proiektu garatzen ditu:

Iñigo Urkullu Lehendakariak adierazi die Euskadin ONCE osatzen dutenei, “Desgaituen kolektiboarentzat erreferentziazko eredu bat da zuen erakundea Europa osoan, lagundu egiten baituzue gure gizartearen kohesioan”. Gasteizko Europa jauregian egin da Once-ren 80. urteurrena ospatzeko ekitaldia, eta bertan zoriondu ditu Urkulluk Javier Domínguez, Lurralde Kontseiluko Lehendakaria, Juan Carlos Andueza, ONCE-Euskadiren Lurralde Ordezkaria eta Alejandro Oñoro, ONCEko gizarte-enpresen Ilunion-Grupo taldearen eta bere Fundazioaren Aholkulari Ordezkaria, eta baita Arabako 550 afiliatuak eta kupoi saltzaileak ere.

Elkarraldian izan dira parte hartzen Arabako Diputatu Nagusi Ramiro González, Batzar Nagusietako Lehendakari Pedro Elosegi, Vitoria-Gasteizko Alkate Gorka Urtaran eta Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburu Beatriz Artolazabal. Urkullu buru izan den elkarraldi hori informala izan da. Bertan bildu da ONCE Gizarte Taldeko langileekin, Taldean 25 eta 35 urte arteko antzinatasuna dutenekin, eta haiei egin zaien aintzatespenaren ondoren Ankorai-k kanta bat a capela abestu du eta arrantzale baten eta neskatila baten arteko “Isla Lucía” soinuzko kontakizunaren antzezpena egin da.

“Zureki batera ospatzen ditugu gizartearen eboluzioaren 80 urte” da proposatu diguzuen lema, eta horregatik ospatzen ari gara zuekin lanerako borondatea, dedikazioa, antolatzeko gaitasuna eta gure gizartea eraldatzeko erakusten duzuen ilusioa. Gainditzearen, borondatearen eta iraunkortasunaren adibide zarete, hazten eta gure ingurunean ongizatea sortzen jarraitzeko” adierazi die Lehendakariak bertaratuei.

Iñigo Urkulluk azaldu duenez, “Gasteizen bilduta gauden egun honetan jarduerez betetako aste bat amaitzen duzue, kontuan izanik askoz ere gehiago izango direla 80. urteurren hau dela-eta. ONCE Gizarte Taldeak mila inguru jarduera eta proiektu garatzen ditu: munduko itsu-txakur onenekin laguntzen duzue; pertsonen bizitza hobetzen duzue eta baita haien ingurunea ere; fisioterapia irakasten duzue; kirol-praktika, kultura, musika eta interpretazioa sustatzen dituzue; gaur ziurtatu dugu hori”.

“Zuen erakundeak lagundu egiten du gizartearen kohesioan eta desgaituen kolektiboentzat erreferentziazko eredu bat da Europa osoan. Gaur sakonagotik ezagutu ditugu zuen proiektuak eta, transmititzen diguzuen ilusioa ikusita, zuen ideiak gauzatzeko gai izaten jarraituko duzuela sentiarazten digu horrek: arrakastarik handiena opa dizuegu ospakizun honetan, zuen arrakastarekin laguntzen ari baitzarete ongizatea hobetzen eta gizarte osoa kohesionatzen” azpimarratu du Lehendakariak.

Lehendakariak azaldu duenez, “ONCE osatzen duzuenak erakusten ari zarete borondateak eta ahaleginak kontzientziak aldatu eta pertsona guztiak integratzea lortzen dutela, gizarte bidezkoago eta hobeago batean”.

10 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @neretor
    2018.eko ekainak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @ONCE_oficial: Urkullu en la #SemanaONCEenEuskadi: 'Contribuís a la cohesión de nuestra sociedad' https://t.co/qyzuABKBhG
    #80AñosDeEv…

  • @pintorperez1965
    2018.eko ekainak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @ONCE_oficial: Urkullu en la #SemanaONCEenEuskadi: 'Contribuís a la cohesión de nuestra sociedad' https://t.co/qyzuABKBhG
    #80AñosDeEv…

  • @ONCEuskadi
    2018.eko ekainak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @ONCE_oficial: Urkullu en la #SemanaONCEenEuskadi: 'Contribuís a la cohesión de nuestra sociedad' https://t.co/qyzuABKBhG
    #80AñosDeEv…

  • @GlaciarBlue
    2018.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🔵 Conmemoración en Vitoria-Gasteiz del 80 aniversario de @onceuskadi ➡︎ https://t.co/FIATqw8y7p

    @iurkullu: "Constituís un ej…

  • @nmelg
    2018.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🔵 Conmemoración en Vitoria-Gasteiz del 80 aniversario de @onceuskadi ➡︎ https://t.co/FIATqw8y7p

    @iurkullu: "Constituís un ej…

  • @eajpnvbizkaia
    2018.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🔵 Conmemoración en Vitoria-Gasteiz del 80 aniversario de @onceuskadi ➡︎ https://t.co/FIATqw8y7p

    @iurkullu: "Constituís un ej…

  • @eajpnvindautxu
    2018.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🔵 Conmemoración en Vitoria-Gasteiz del 80 aniversario de @onceuskadi ➡︎ https://t.co/FIATqw8y7p

    @iurkullu: "Constituís un ej…

  • @MariBuenfilera
    2018.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🔵 Conmemoración en Vitoria-Gasteiz del 80 aniversario de @onceuskadi ➡︎ https://t.co/FIATqw8y7p

    @iurkullu: "Constituís un ej…

  • @ONCEuskadi
    2018.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🔵 Conmemoración en Vitoria-Gasteiz del 80 aniversario de @onceuskadi ➡︎ https://t.co/FIATqw8y7p

    @iurkullu: "Constituís un ej…

  • @Gob_eus
    2018.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    🔵 Conmemoración en Vitoria-Gasteiz del 80 aniversario de @onceuskadi ➡︎ https://t.co/FIATqw8y7p

    @iurkullu: "Const… https://t.co/wdoMjmShvC

Ekitaldiko kargudunak