Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Bihar hasiko da aurrematrikula Euskadiko 800 inguru ikastetxetan

2011.eko urtarrilak 31

Hezkuntza sailak honen berri ematen eta euskal eskola publikoan matrikulatzera gonbidapena luzatzen du

Bete-betean murgilduta dago modernizazio teknologikoan euskal hezkuntza. Eskola 2.0. da adibide begi-bistakoena baina ez bakarra. Hor dago hizkuntza eskola ofizialetan egin daitekeen online matrikula edo bihartik aurrera Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (hau da, 2 urtetik 16 urtera artekoak) martxan jarriko dena. Gaur gaueko hamabietan hain zuzen ere, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak duen www.hezkuntza.net webgunean aktibatuko da eskaera online egiteko aukera ematen duen esteka.

Familiak horrela egitea erabakitzen badu www.hezkuntza.net orrira sartu eta izena eman beharko du. E-mail-en bidez klabe bat berehala jasoko du eta horrekin aukeratu dituen hiru ikastetxerekin eta bere semearentzat/alabarentzat nahi duen/dituen hizkuntz ereduarekin/hizkuntz ereduekin bete ahal du galdekizuna. Otsailaren 10a da horretarako azken eguna. Ondoren, lehen aukera gisa hautatu duen ikastetxean dokumentazio osagarria entregatzea da falta zaion bakarra. Otsailaren 11 da horretarako azken eguna.

Prozedura berri hau ezagutarazteko, aurten on line hasi ahal izateko (dokumentazio osagarria betiere eraman beharko da ikastetxera) berrikuntza duenari buruzko informazio zehatza eman nahi du Isabel Celaa sailburuak zuzendutako sailak.

Beraz, Hezkuntza sailak egindako kanpaina hau azalpenak emateko izan da eta aurre matrikulari hasiera baino lehenago hasi da. Funtsean, honetan datza: informazio pertsonalizatua bidali zaie 2099an jaiotako 21.000 inguruko umeen familiei. Gainera, publizitate-iragarkiak eman dira argitara, prentsa idatzian eta bitarteko digitaletan batez ere, prozedura berriaren hobekuntzak ezagutarazteko.

Beste kanpaina bat, euskal eskola publikoko ikastetxeetan matrikulatzeko prozesua sustatzeko normalean egiten dena, gaur bertan hasi da. Hala ere, aurten eta lehen aldiz, euskal gizartearen gehiengoak bere eskola publikoan konfiantza adierazi duenean burutzen ari da.

Uste baino hurbilago, nahi bezain urrun hel daitezen

Euskal eskola publikoan matrikulatzeko Isabel Celaak zuzendutako sailaren kanpainak ikastetxe publikoen sarea gertutasuna eta kalitatea (familiei gehien inportatzen zaizkien faktoreak) bat datozela azpimarratzen du. Izan ere, Eusko Jaurlaritzaren kanpaina honen leloa (‘uste baino hurbilago, nahi bezain urrun hel daitezen’) gertu dagoen eskolak, hau da, eskola publikoak duen balore hauetan jartzen du oinarria. Hurbiltasuna eta kalitatea bat egiten duen eskaintza eta gizarte zein banakako garapena bultzatzen duena, lanean eta esfortzuan soilik mugak dituena.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailaren kanpainan euskal ikastetxe publikoen sareak eskaintzen duena azaltzen du: zientifiko, hirueledun, garaikidea eta balore sendoetan oinarritutako hezkuntza.

Gainera, euskal ikastetxeen sareak bere ezaugarri bereziak ere badituela adierazten du: euskaran edo ingelesean murgiltzeko baliabideak adibidez, eta egun, gainontzeko guztian lehen mailan hartzen du parte: Eskola 2.0.n, ikasleentzako kanpamendu zientifikoetan edo Bigarren Hezkuntzan ikerketara hurbiltzeko programetan, hezkuntza hirueledunaren esparru berrian… Gainera, gero eta egonkorragoak dira klaustro eta zuzendaritza-taldeak eta horrek ikastetxe publikoen irudia indartzen du, bere arrakasta areagotuz.

Praktikan, paperean, finkoetan, irrati, telebista eta digital hedabidetan garatuko da kanpaina hau. Gaur eman zaio intentsitate handiagoz hasiera eta mailaka jarraituko du otsailaren 10era arte.Euskal ume gehienak urte birekin sartzen dira eskolara. Horregatik Hezkuntza sailak honako eskaintza egiten du adin horretarako: seiehun eta berrogeitamar (650) gela sare publikoan eta bostehun (500) itunpekoan. Horrez gain sor litezkeen edozein eredutako unitate berriak, espazioaren, zonako egoeraren eta ume kopuruaren arabera irekiko dira. Iaz, esate baterako, familien nahien arabera, hamabost/hamazortiz ikasleekin ireki ziren unitate berri horiek.

Egindako ikerketen arabera, ikastetxe aukeratzeko faktoreen artean, bizilekura ikastetxearen gertutasuna (%22,2) eta aukeratutako ikastetxearen hezkuntza kalitate-maila (%20) dira esanguratsuenak euskal familientzat.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan