Eu

Beatriz Artolazabal: “Adinekoen eskubideen babesa ezinbestekoa da gizarte-plangintza eta -politiketan”

2018.eko ekainak 15
  • Gaur, ekainaren 15a, Zahartzaroarenganako Abusuaren eta Tratu Txarren gaineko Kontzientzia Hartzeko Nazio Batuen Mundu Eguna
  • Adinekoenganako tratu txarrei uko egiteko eta tratu ona sustatzeko adierazpena
  • Euskadin ibilbide garrantzitsua dago adinekoenganako tratu txarrak sustatzeari dagokionez
  • Adinekoen eskubideak sustatzera eta defendatzera animatzen dute

VG 2018 06 15

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua, gaur goizean, Euskadiko Adinekoen Kontseilu Sektorialeko buru izan da; Kontseiluak “adinekoenganako tratu txarrei uko egiteko eta tratu ona sustatzeko” adierazpena onetsi du. “Adinekoen eskubideen babesa ezinbestekoa da gizarte-plangintza eta -politiketan”, esan du Artolazabalek.

 

Kontseilu Sektoriala Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, Lakuan, izan da; bertan, egoitza-zentroen dekretuari eta Nagusi agendari buruzko informazioa ere eman da, “Euskal gobernamendu-estrategia, adinekoen parte-hartze publiko-sozialaren eredua”, bai eta “Euskadi Lagunkoia” programaren zenbait konturen berri ere.

 

Hitzorduan, Artolazabalekin batera, Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak, Emilio Sola Gizarte Politiketako zuzendariak, gizarte-arloko foru-ordezkariek, Kultura, Osasun eta Etxebizitza sailetako ordezkariek eta erretiratuen elkarteetako arduradun gorenek parte hartu dute.

 

“Adinekoen eskubideen babesa gizarte-plangintza eta -politika gehienetan gai nagusi gisa tratatzen ari da, eta babes ekonomikoko, baliabide soziosanitario edo kulturaletara jotzeko, autonomia pertsonalaren errespeturako bermeekin lotzen da, baina ez da horren ohikoa pertsona horien eskubideak larriki hausten dituzten tratu txarren egoerei aurre egitea”, dio Euskadiko Adinekoen Kontseilu Sektorialaren akordioak.

 

“Eremu autonomikoko Adinekoen Kontseilu Sektoriala eratzen dugun instituzio publiko eta erakundeok adinekoen eskubideak eta duintasuna aitor eta defenda dadin sustatzeko lan egiteko borondate irmoa nabarmendu nahi dugu, bai eta berenganako tratu txarren egoerek dakarten errealitatearen gaineko kontzientzia hartzeko ere”, dio gaur goizean onetsitako testuak.

 

Autonomia

Akordioaren arabera, “adinekoenganako tratu onak merezi du sentsibilizazio-estrategiak eta -kanpainak diseinatzea, autonomiaren sustapenerako eta indibidualizaziorako arreta- eta zaintza-ereduak egokitzea, pertsona bakoitzean oinarritzen den arretaren paradigma sendotzea, horrek identitatea eta biografia dituela, eta, horrela, duintasuna eta parte-hartzea bermatzea”.

 

“Laguntzaren alderdiaz gainera, adinekoekiko harreman-eredua behar da, beren duintasunarekin errespetuzkoa dena, beraiek gogoan hartzen eta aitortzen dituena eta erabaki publikoak hartzen aktiboago parte hartzeko aukera emango dieten gobernamendu kidetza sustatuko duena”, dio adierazpenak.

 

Beatriz Artolazabalek akordiotik gobernamendu kidetzaren garrantzia nabarmendu du, “nazioarteko erakundeek, adinekoen erakundeek, osasun- eta gizarte-zerbitzuetako profesionalek eta zenbait herrialdetako gizarte-politiketako arduradunek sustatuta”.

 

Nazio Batuek, OMEren bidez, 2002tik, Zahartzaroari buruzko II. Mundu Batzordea dela eta, sentsibilizazioaren, hezkuntzaren eta legeriaren garrantzia garatu eta proposatzen du; era berean, detekziorako eta esku hartzeko programak garatzea proposatzen du.

 

Urte horretan bertan, INPEA sortu zen, Zahartzaroarenganako Abusuaren eta Tratu Txarren gaineko Prebentziorako Nazioarteko Sarea, eta, 2013an, Ban Ki-Moon Nazio Batuen idazkari nagusiak gobernu guztiei eskatu zien prebentzio-estrategia eraginkorragoak eta lege eta politika zorrotzagoak formulatu eta aplikatzeko, eta egun hori ezarri zen, ekainaren 15a, Zahartzaroarenganako Abusuaren eta Tratu Txarren gaineko Kontzientzia Hartzeko Mundu Egun gisa.

 

“Adinekoek, sarritan, tratu txarrak jasaten dituzte edo ez dute behar duten arreta jasotzen; hala ere, gizartea, sarritan, ez da kontziente, eta sarritan eremu pribatuko arazotzat jotzen du, eta gutxietsi egiten du eta ez dio arretarik eskaintzen. Egoera batzuk, zoritxarrez sarri gertatzen dira, eta beti ez dira tratu txartzat jotzen, edo, halakotzat jotzen badira, erraz justifikatzen dira. Ikusarazi egin behar dira eta egoera horiek eragiten duten kaltea erakutsi behar da. Nagusiki adinekoen kolektiboan gertatzen diren bi egoera nabarmenduko ditugu: irudi negatiboa eta autonomiarekiko errespeturik eza”, dio gaur goizean onetsi den Euskadiko Adinekoen Kontseilu Sektorialaren akordioak.

 

OMEk, 2017ko Zahartzaroarenganako Abusuaren eta Tratu Txarren gaineko Kontzientzia Hartzeko Mundu Eguna dela eta aurkeztu zuen azterlanean, zera nabarmendu zuen: “horrelako abusu-motak sarri gertatzen badira ere, gizarte-kategoria guztietan eta herrialde guztietan, adinekoen aurkako portaera horiek nazio-mailan gutxien ikertzen direnak dira, eta ia ez dira aipatzen indarkeria prebenitzeko plan nazionaletan”.

 

Edadismua

“Nahiz eta egia den edadismoak oro har adinekoengan duela eragina, emakume nagusiek jasaten dute urte gehiagoz eta gizonek baino intentsitate handiagoz, eta beren bizitza pertsonaleko, familiarreko eta sozialeko arlo askotan du eragina. Edadismo sexista gisa kalifika dezakegu. Ahalduntze gabetze bikoitza da, “zaharra” delako eta emakumea delako. Hori dela eta, nahitaez hurbildu behar dugu problematika horretara generoaren ikuspegitik edo ikuspegi feministatik”, esan du Kontseilu Sektorialak.

 

Egindako azterlanek oso tasa desberdinak erakusten dituzte, erkidegoaren eremuan tratu txarren % 0,8 eta % 52,6 bitartekoak. Azterlan gehienek % 4 eta % 12 bitarteko zifrak aipatzen dituzte, 70 urtetik gorako pertsonenganako tratu txarren egoeretan.

 

Euskadin, adinekoenganako tratu ona sustatzeko eta tratu txarrak ezabatzeko ibilbide handia egin da, 2010ean nazioarteko erakundeetatik gomendatutako ibilbidea geure gain hartzea planteatu zenetik, alegia, “esku hartzeko ezagutzea”.  Eusko Jaurlaritzarik eta foru-aldundi eta udaletatik prebentzioan eta detekzioan aurrera egiteko plan, proiektu eta neurri zehatz batzuk adinekoen eskubideak aitortzera eta “zahartze aktiboa” sustatzera bideratuta daude, beren gizarte-inklusioa berdintasun-baldintzetan bultzatzeko.

 

OMEren “Adinekoekin hiri lagunkoiak” proiektuaren garapena Euskadiko udalerri askotan eta Eusko Jaurlaritzaren 2015-2020rako zahartze aktiborako Euskal Estrategia, Euskadi Lagunkoia Sustraietatik sarea duena -dagoeneko, 54 euskal udalerri ditu- jardunbide egokien eredu dira.

 

Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak eremu soziosanitarioan “Adinekoenganako tratu txar fisiko eta ekonomikoak Prebenitzeko eta Antzemateko Prozedura” izenekoa ezarri du.  International OMS UN Info: http://www.who.int/violence_injury_prevention/violence/elder_abuse/en/

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2018.eko ekainak 19

    Eskerrik asko por el texto de la declaracion

  • Enplegua eta Gizarte Politikak
    2018.eko ekainak 19

    PERTSONA NAGUSIEN GAINEKO TRATU TXARRAK GAITZESTEKO ETA TRATU ONA SUSTATZEKO ADIERAZPENA

    Gaur, ekainaren 15a, Zahartzaroko Abusuei eta Tratu Txarrei Buruzko Kontzientzia Hartzeko Munduko Eguna da.
    Jardunaldi hau Nazio Batuen Batzar Nagusiak izendatu zuen, tabutzat hartzen den gai baten inguruko eztabaida soziala pizteko asmoz, bai eta adineko pertsonen eskubideen sustapenari eta babesari erantzuna eta ikusgarritasuna emateko asmoz ere, gai hori erabat premiazkoa eta lehentasunezkoa baita.
    Pertsona nagusien eskubideen babesa funtsezko gaia da plangintza eta politika sozial gehienetan.
    Sarri askotan, zenbait bermeri lotuta dago: babes ekonomikoko bermeei, baliabide soziosanitario edo kulturalak eskuratzeko bermeei, edota autonomia pertsonala errespetatzeko bermeei; baina ez da hain ohikoa pertsona horien eskubideak modu larrian urratzen dituzten tratu txarrei aurre egitea.
    Hala ere, gai konplexu hau, hainbat hamarkadaz ezkutuan egon dena, protagonismoa hartzen ari da azken urteotan, hartara bultzatu baitute nazioarteko erakundeek, adineko pertsonen elkarteek, osasun eta gizarte zerbitzuetako profesionalek, eta hainbat herrialdetako gizarte politiken arduradunek.
    Horren froga da Nazio Batuek, OMEren bitartez, 2002tik gai honi eman dioten bultzada, Zahartzaroari buruzko II. Mundu Batzarra dela-eta. Ekimen horren bidez, sentsibilizazioaren, heziketaren eta legediaren garrantzia proposatzen da, eta, era berean, gai honen inguruko arazoak antzemateko eta esku hartzeko programak garatzeko proposamena egiten da. Urte hartan bertan, INPEA sortu zen, Zahartzaroko Abusuak eta Tratu Txarrak Prebenitzeko Nazioarteko Sarea. Eta, 2013. urtean, Ban Ki-Moon Nazio Batuen idazkari nagusiak gobernu guztiei eskatu zien prebentzio-estrategia eraginkorragoak eta lege zein politika zorrotzagoak formulatzeko eta aplikatzeko, eta egun hau jarri zen, ekainaren 15a alegia, zahartzaroko abusuei eta tratu txarrei buruzko kontzientzia hartzeko munduko eguntzat.
    Adineko pertsonek, sarri askotan, tratu txarrak jasaten dituzte edo ez dute merezitako arretarik jasotzen. Hala ere, maiz, gai hau oharkabean geratzen da gizartearen aurrean, arlo pribatuko arazoa delakoan. Modu horretan, gaia gutxietsita geratzen da eta ez zaio kasurik egiten.
    Beste alde batetik, gertakari batzuk (tamalez, maiz gertatzen direnak) ez dira beti tratu txartzat hartzen, edo, bestela, erraz justifikatzen dira. Funtsezkoa da gertakari horiek ikusaraztea eta sorrarazten duten kaltea erakustea. Batez ere adineko pertsonen kolektiboan gertatzen diren bi egoera ditugu esku artean: irudi negatiboa eta autonomiarekiko errespetu falta.
    OMEk, Zahartzaroko Abusuei eta Tratu Txarrei Buruzko Kontzientzia Hartzeko Munduko Eguna dela-eta aurkeztutako 2017ko azterketan, adierazi zuen, abusu hauek kategoria sozial eta herrialde guztietan maiz gertatu arren, adineko pertsonen kontrako jarrera hauek direla gutxien ikertzen direnak estatu mailan, eta ia ez direla aipatu ere egiten indarkeria prebenitzeko estatu-planetan.
    Ez dakigu zein den arazo honek gure inguruan duen benetako neurria, baina esan dezakegu faktore askoko fenomeno konplexu, serio eta oso larria dugula aurrean.
    Adinagatiko bazterkeriak pertsona nagusiei eragiten die orokorrean, baina adineko emakumeek gizonezkoek baino denbora gehiagoz eta intentsitate handiagoz pairatzen dute, eta euren bizitza pertsonal, familiar eta sozialeko arlo askori eragiten die. Adinagatiko bazterkeria sexistaz ari gara. “Zaharra” eta emakumea izateagatiko desjabekuntza bikoitza. Hori dela eta, ezinbestekoa da arazo honi generoko ikuspegitik edota ikuspegi feministatik heltzea.
    Egindako ikerketek oso tasa desberdinak erakusten dituzte, erkidego mailan tratu txarren %0,8aren eta %52,6aren artean kokatzen direnak. Ikerketa gehienen arabera, 70 urtetik gorako pertsonen gaineko tratu txarren egoerak %4 eta %12 arteko kopuruetan daude.
    Gure testuinguruan, Euskadin, ibilbide garrantzitsua egin da adineko pertsonen gaineko tratu onaren sustapenari eta tratu txarrak desagerrarazteari dagokionez; izan ere, 2010ean, nazioarteko erakundeek gomendatutako ibilbidea onartzea planteatu zen, hau da, “ezagutzea, esku hartzeko”. Pertsona nagusien gaineko tratu txarren fenomenoaren nagusitasuna ezagutzeak horren inguruko sentsibilizazioa eta kontzientziazioa areagotzen ditu.

    Azken urteotan, aurrerapen handia egin da pertsona nagusien kontrako tratu txarren gaineko iritziari dagokionez, eta arazo sozial larritzat hartzen da. Gaiari garrantzi handiagoa emateaz gain, Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiek eta Udalek plan, proiektu eta neurri zehatzak hartu dituzte, arazoak prebenitu eta antzemateko orduan aurrera egin ahal izateko. Ekimen horiek adineko pertsonen eskubideak aintzat hartzeko daude pentsatuta, bai eta "zahartze aktiboa" sustatzeko ere, pertsona horiek berdintasunez gizarteratu daitezen.
    Garrantzitsuak dira, era berean, OMEren “Hiri adeitsuak adineko pertsonentzat” proiektua, udalerri askotan garatzen dena, eta Eusko Jaurlaritzaren 2015-2020ko zahartze aktiborako Euskal Estrategia, bere baitan duena Euskadi Lagunkoia Sustraietatik sarea, adeitasunaren ingurukoa, eta oraingoz Euskadiko 54 udalerri biltzen dituena.
    Ildo horretan, aipamen berezia merezi du Adineko Pertsonen Kontrako Tratu Txar Fisiko eta Ekonomikoak Prebenitu eta Antzemateko Prozeduraren prestaketak eta balioztapenak. Ekimen hori Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak sustatu du, eta testuinguru soziosanitarioan ari da inplementatzen gaur egun.
    Autonomia-esparruan Adineko Pertsonen Kontseilu Sektoriala osatzen dugun erakundeek eta instituzio publikoek ezin diogu entzungor egin arazo honi, eta adierazi nahi dugu borondate irmoa dugula pertsona nagusien eskubideak eta duintasuna aintzat hartzearen eta babestearen alde lan egiteko, bai eta beraien kontrako tratu txarrei buruzko kontzientzia hartzeko ere.
    Adineko pertsonei eman beharreko tratu onak sentsibilizazio-kanpainak eta estrategiak diseinatzea merezi du, eta arreta eta zainketa ereduak indibidualizaziora eta autonomiaren sustapenera egokitu behar dira. Gainera, sendotu egin behar da pertsona bakoitzean oinarritutako arreta osoaren paradigma; izan ere, pertsona bakoitzak identitate bat eta biografia bat dauzka, eta pertsona horren duintasuna eta parte-hartzea bermatu behar dira.
    Eta, laguntza-arlotik harago joanda ere, adineko pertsonekiko harreman-ereduak pertsona horien duintasuna errespetatu behar du, eta beraien gaineko begirunea eta aintzatespena nagusitu behar dira, berdintasunetik abiatuta. Era berean, gobernantza bateratua sustatu behar da, erabaki publikoetan modu aktiboagoan parte hartu ahal izan dezaten.

  • Enplegua eta Gizarte Politikak
    2018.eko ekainak 19

    estiamdo Poncio Pilato, aquí lo tiene:

    DECLARACIÓN DE RECHAZO A LOS MALOS TRATOS Y DE PROMOCIÓN DEL BUEN TRATO A LAS PERSONAS MAYORES

    Hoy, 15 de junio, es el Día Mundial de la Toma de Conciencia del Abuso y Maltrato en la Vejez.
    Esta jornada fue designada por la Asamblea General de las Naciones Unidas con el ánimo de generar un debate social en torno a un tema tabú, así como de dar respuesta y visibilidad a la promoción y defensa de los derechos de las personas de edad, cuestión urgente y prioritaria.
    La protección de los derechos de las personas mayores se está configurando como un tema central en el abordaje de la mayoría de las planificaciones y políticas sociales.
    Con frecuencia se asocia a garantías de protección económica, de acceso a recursos sociosanitarios o culturales, de respeto a la autonomía personal, pero es menos frecuente el afrontamiento de las situaciones de malos tratos que vulneran gravemente los derechos de estas personas.
    Sin embargo, este complejo tema, oculto durante décadas, está tomando protagonismo en los últimos años, propiciado por organismos internacionales, organizaciones de personas mayores, profesionales de los servicios sanitarios y sociales, y responsables de las políticas sociales de los diferentes países.
    Prueba de ello es el impulso que Naciones Unidas, a través de la OMS, viene desarrollando desde 2002, con motivo de la celebración de la II Asamblea Mundial sobre el Envejecimiento, y que propone la importancia de la sensibilización, educación y legislación; asimismo propone el desarrollo de programas de detección e intervención. Ese mismo año se creó INPEA, la Red Internacional de Prevención del Abuso y Maltrato en la Vejez. Y, en el año 2013, el secretario General de Naciones Unidas, Ban Ki-Moon, insta a todos los gobiernos a que se formulen y apliquen estrategias de prevención más eficaces y leyes y políticas más rigurosas y se establece esta fecha, la del 15 de junio, como día mundial de toma de conciencia del abuso y maltrato en la vejez.
    Las personas mayores a menudo son objeto de malos tratos o no reciben la atención que merecen, cuestión que, sin embargo, pasa con frecuencia inadvertida para la sociedad en general, quien con frecuencia lo asocia con un problema del ámbito privado, subestimándolo y desatendiéndolo.
    Por otro lado, hay situaciones, lamentablemente frecuentes, que no siempre son consideradas malos tratos, o si lo son se justifican fácilmente. Es fundamental visibilizarlas y mostrar el daño que dichas situaciones generan. Nos detenemos en dos situaciones que se dan mayoritariamente en el colectivo de personas mayores: la imagen negativa y la falta de respeto a la autonomía.
    La OMS, en su estudio presentado con motivo del el Día Mundial de la Toma de Conciencia del Abuso y Maltrato en la Vejez de 2017, subrayó que a pesar de la frecuencia con que se cometen este tipo de abusos, en todas las categorías sociales y en todos los países, esta clase de comportamientos contra las personas mayores son los que menos se investigan a nivel nacional y apenas son mencionados en los planes nacionales para prevenir la violencia.
    Se desconoce la dimensión real del problema en nuestro entorno, pero podemos afirmar que estamos ante un fenómeno complejo, multifactorial, serio y muy grave.
    Si bien es verdad que el edadismo afecta a las personas mayores en general, las mujeres mayores lo sufren durante más años y con mayor intensidad que los hombres, afectando en muchas áreas de su vida personal, familiar y social. Es lo que podríamos calificar de Edadismo sexista. Un doble desempoderamiento por ser "vieja" y por ser mujer. Es por ello que resulta imprescindible acercarnos a esta problemática desde la perspectiva de género y/o feminista.
    Los estudios realizados muestran tasas muy dispares que se encuentran comprendidas entre el 0,8 al 52,6% de malos tratos en el ámbito comunitario. La mayoría de los estudios hablan de unas cifras entre el 4% y el 12% de situaciones de malos tratos en personas mayores de 70 años.
    En nuestro contexto, en Euskadi, existe una trayectoria importante en relación al fomento del buen trato y la eliminación de los malos tratos a las personas mayores desde que, en 2010, se planteó asumir el itinerario recomendado desde los organismos internacionales, es decir “conocer para intervenir”. Conocer la prevalencia del fenómeno de los malos tratos a personas mayores aumenta la sensibilización y concienciación al respecto.

    Se ha realizado un avance importante en cuanto a la consideración de los malos tratos a las personas mayores como un grave problema social en los últimos años. La mayor relevancia ha sido acompañada de planes proyectos y medidas concretas para avanzar en la prevención y detección tanto desde el propio Gobierno Vasco, como desde las Diputaciones Forales y Ayuntamientos, dirigidas al reconocimiento de los derechos de las personas mayores y a la promoción del “envejecimiento activo” con la finalidad de favorecer su inclusión social en condiciones de igualdad.
    También tiene relevancia el desarrollo del proyecto de “Ciudades amigables para las personas mayores” de la OMS que se desarrolla en muchos municipios, y la Estrategia Vasca para el envejecimiento activo2015-2020, del Gobierno Vasco, que contiene la red Euskadi Lagunkoia Sustraietatik, de amigabilidad, que engloba de momento a 54 municipios vascos.
    En este sentido merece una mención especial la elaboración y validación del Procedimiento de Prevención y Detección de Malos tratos físicos y económicos a las personas mayores, impulsado desde el Departamento de Empleo y Políticas Sociales del Gobierno Vasco, y que se está implementando en la actualidad en el contexto sociosanitario.
    Las instituciones públicas y las organizaciones que conformamos el Consejo Sectorial de Personas Mayores de ámbito autonómico, no podemos permanecer ajenas a esta problemática y deseamos poner de manifiesto la voluntad firme de trabajar para promover el reconocimiento y defensa de los derechos y la dignidad de las personas mayores, así como para la toma de conciencia de la realidad que suponen las situaciones de malos tratos hacia ellas.
    El buen trato a las personas mayores merece que se diseñen estrategias y campañas de sensibilización; que se adapten los modelos de atención y cuidados hacia la individualización y fomento de la autonomía; que se consolide el paradigma de la atención integral centrada en cada persona, la cual tiene una identidad y una biografía, garantizando su dignidad y su participación.
    Y más allá de la faceta asistencial, apostar asimismo por un modelo de relación con las personas mayores que sea respetuoso con su dignidad, se guie por la consideración y el reconocimiento a ellas desde la igualdad, y fomente la cogobernanza que les permita participar más activamente en la toma de decisiones públicas.

  • 2018.eko ekainak 16

    Quiero leer el texto de la Declaracion contra el maltrato aprobada y quienes lo han firnado y NO lo encuentro

Ekitaldiko kargudunak