Berriak Osasuna

Euskal Osasun Sistemak eta enpresa sektoreak Bilbon bilduko dira I+G+b arloko irtenbideak bultzatzeko

2018.eko ekainak 15

Gaur, ostirala, ekainak 15, Radical Salud Euskadi, Euskadiko Biozientziak-Osasuna aukera gainerakorren jardunaldia burutuko da Bilbon. Bertan hartuko dute parte osasun sektoreko hainbat eragilek (osasun sistema, ikerketa biomedikoko zentroak eta osasun sektoreko enpresa-sarea), zeinak euren ezagutza sustatu eta partekatuko duten, eta osasun arloko I+G+b inguruko aukerak, erronkak eta irtenbideak identifikatu eta aztertuko dituzten osasun sistema eta enpresen lehiakortasuna hobetze aldera.

Osasun ikerketa eta Berrikuntza zuzendaria den María Aguirreren eskutik inauguratutako jardunaldian osasun sistemako eta berrikuntzako euskal ekosistemako eragile eta enpresetako ehun bat parte-hartzaile bildu dira. Topaketa RIS3 Euskadi Espezializazio adimentsuaren estrategian sartzen da, zeinaren helburua Osasun sektoreko agente desberdinen arteko elkarreragina den, elkar ezagutuz, erronka eta irtenbideak aztertuz, eta osasun eta enpresa sektoreen arteko lankidetza-aukerak identifikatu eta ekintzak edo ekimenak elkarrekin diseinatzeko aukerak hautematen. Hori guztia osasun emaitzak hobetu eta balioa sortze aldera.

Biozientziak-Osasuna arloa hazteko, lehentasun estrategikoetako bat, laguntzarako mekanismo espezifikoak garatu dira, Innosasun programa esaterako, zeinak euskal osasun sistema publikoaren eta industria eta harekin lotutako beste eragile batzuen arteko elkarlana errazten duen.

Innosasunek, besteak beste, osasun sistema proba-banku edo benetako ingurunean living lab gisa funtzionatzeko aukera ematen digu, demostrazioko azterketak, baliozkotzeak eta produktu berrien eraginkortasun kostuaren azterketak egiteko.

Testuinguru horretan, jardunaldian zehar, Medtech ekimena aurkeztuko da, Lehendakaritzak eta Osasun Sailak Berrikuntzarako Funtsaren bitartez bultzatua. Ekimen horren xedea gailu medikoak eta osasun teknologiak dira, Euskadi mailan gero eta garrantzia handiagoa duen arloa, Basque Medical Devices Capacities Directory gailu medikuen enpresa-direktorioan ikus daitekeen bezala, eta biozientzien sektorearen fakturazioan agerian geratu den bezala, non 2017an mila milioiko fakturazioa gainditu zen.

 

Bilbo, 2018ko ekainaren 15a

Iruzkin bat
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @maria_meijide
    2018.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    El Sistema Sanitario Vasco y el sector empresarial se reúnen en Bilbao para impulsar soluciones en I+D+i https://t.co/CSY6Go0m4z

Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)