
Cristina Uriartek 2018ko EuskoSkills sariak banatu dizkie Lanbide Heziketako ikasleei
- Lanbide Heziketako 46 ikastetxetako 177 ikaslek hartu dute parte aurten txapelketan, 24 modalitatetan lehiatuz
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, Jorge Arevalo Lanbide Heziketako sailburuordea lagun zuela, aurtengo EuskoSkills Txapelketan parte hartu duten Lanbide Heziketako ikasleei sariak banatu dizkie gaur goizez, Donostian. Ekitaldiak 250 lagunetik gora elkartu ditu Eureka! Zientzia Museoan, ikasle sarituak, haien senitarteko nahiz irakasleak, Lanbide Heziketako ikastetxeetako arduradunak eta enpresa laguntzaileetako ordezkariak tarteko.
2018ko EuskoSkills Txapelketan 24 txapelketa antolatu dira (arlo bakoitzeko bat) Lanbide Heziketako 20 ikastetxetan, eta 23 enpresa laguntzailerekin lankidetzan. Apirilaren amaieran hasi eta ekainaren hasiera arte, Euskadiko 46 ikastetxetako 177 ikaslek hartu dute parte norgehiagoketan.
Euskoskills Txapelketa Lanbide Heziketako Sailburuordetzak antolatzen du, edozein heziketa-ziklotan matrikulatuta dauden ikasleei zuzenduta, betiere ziklo hori txapelketako familia batekin lotuta badago. Derrigorrezko baldintza da, parte-hartzaileek 2019an abenduaren 31an 22 urte baino gehiago ez izatea. Modalitate bakoitzerako Lanbide Heziketako ikastetxe erreferente bat aukeratzen da, eta bertako irakasle bat arduratzen da antolaketaz.
Ekimen honen helburu nagusia da, txapelketen bidez, honako honen inguruko kontzientziazioa sustatzea: trebetasun eta gaitasun maila handiek zein ekarpen funtsezkoa egiten dioten bai arrakasta profesionalari, bai norberaren garapen pertsonalari. Era berean, EuskoSkills Txapelketa Lanbide Heziketa eta beronen arlo aniztasuna euskal gizarteari ezagutarazteko tresna egokia ere bada, horretarako norgehiagokak antolatuz.
2018ko EuskoSkills Txapelketan arloetako bakoitzean lehen postua eskuratu duten ikasleek aukera izango dute SpainSkills Txapelketan lehiatzeko, 2019ko martxoan, Madrilen.
EuskoSkills 2018
Arloak eta sarituak
- MEKATRONIKA (bikoteka)
Erreferentziazko ikastetxe antolatzailea: Miguel Altuna LHII, Bergara
1.- Edurne Badillo-Daniel Martins Miguel Altuna LHII (Bergara)
2.- Ibon Egaña-Nicolas Saravia Armeria Eskola LHII (Eibar)
3.- Iñaki Calderón-Asier Pérez Nicolas Larburu LHII (Barakaldo)
- CAD diseinu industriala
Erreferentziazko ikastetxe antolatzailea: Bidasoa LHII, Irun
1.-Unai Alkorta Lasalle Berrozpe BHIP (Andoain)
2.- Ekain Bellanco Lasalle Berrozpe BHIP (Andoain)
3.- Mikel Arrate Lasalle Berrozpe BHIP (Andoain)
- CNC Fresatzea
Erreferentziazko ikastetxe antolatzailea: IMH – Makina Erremintaren Institutua LHII, Elgoibar
1.-Jon Peña IMH LHII, Elgoibar
2.-Unai Villegas Easo Politeknikoa LHII, Donostia
3.-Mikel Santos Egibide BHIP, Gasteiz
- CNC Torneatzea
Erreferentziazko ikastetxe antolatzailea: IMH – Makina Erremintaren Institutua LHII, Elgoibar
1.-Jon Ander Cespedes Easo Politeknikoa LHII, Donostia
2.-Asier Altuna Tolosaldea LHII, Tolosa
3.-Sergio Miguel Miguel Altuna LHII, Bergara
- SOLDADURA
Erreferentziazko ikastetxe antolatzailea: Aretxabaleta Lanbide Eskola LHII
1.-Yeray Alvarez Aretxabaleta Lanbide Eskola LHII
2.-Odei Ruiz Zornotza LHII
3.-David Martinez Elorrieta-Errekamari LHII, Bilbo
- ROBOTIKA
Erreferentziazko ikastetxe antolatzailea: Nicolas Larburu LHII, Barakaldo
1.-Diego Pereda Nicolas Larburu LHII, Barakaldo
2.-Iker Santos Nicolas Larburu LHII, Barakaldo
3.-Luciano Esjang Zornotza LHII
- KONTROL INDUSTRIALA
Erreferentziazko ikastetxe antolatzailea: Armeria Eskola LHII, Eibar
1.-Julen Urreta Miguel Altuna LHII, Bergara
2.-Andoni Intxausti Armeria Eskola LHII, Eibar
3.-Anes Astigarraga Armeria Eskola LHII, Eibar
- ELEKTRONIKA
Erreferentziazko ikastetxe antolatzailea: Don Bosco LHII, Errenteria
1.-Asier De la Torre Don Bosco LHII, Errenteria
2.-Asier Jarais Don Bosco LHII, Errenteria
3.-Manuel Gutierrez Lasalle Berrozpe BHIP, Andoain
- ITURGINTZA ETA BEROKUNTZA
Erreferentziazko ikastetxe antolatzailea: Eraiken Construcción LHII, Gasteiz
1.-Unai Waliño Usurbil LHII
2.-Asier Blanco D.Bosco LHII, Errenteria
3.-Eric Mate Usurbil LHII
- INSTALAZIO ELEKTRIKOAK
Erreferentziazko ikastetxe antolatzailea: Usurbil LHII
1.-Hodei Aguilar Gizarte Berrikuntzako LHII, Hernani
2.-Imanol Elizondo Bidasoa LHII, Irun
3.-Unai Porta Usurbil LHII
- EBANISTERIA
Erreferentziazko ikastetxe antolatzailea: Easo Politeknikoa LHII, Donostia
1.-Asier Galindo Easo Politeknikoa LHII , Donostia
2.-Jon Carrera Easo Politeknikoa LHII, Donostia
3.-Xabier Mujika Bidasoa LHII, Irun
- AROTZERIA
Erreferentziazko ikastetxe antolatzailea: Easo Politeknikoa LHII, Donostia
1.-Markel Goizmendiourrutia Eraiken Construcción LHII, Gasteiz
2.-Iban Etxabe Izarraitz Lanbide Eskola BHI, Azpeitia
3.-Diego Altunez Easo Politeknikoa LHII, Donostia
- HOZTE-AIRE GIROTUA
Erreferentziazko ikastetxe antolatzailea: Tolosaldea LHII, Tolosa
1.-Maialen Rodriguez Don Bosco LHII, Errenteria
2.-Xabat Irastorza Tolosaldea LHII, Tolosa
3.-Ugaitz Gastañares Repelega LHII, Portugalete
- SAREKO SISTEMEN ADMINISTRAZIOA
Erreferentziazko ikastetxe antolatzailea: Ciudad Jardin LHII, Gasteiz
1.-Mikel Urrutikoetxea Txurdinaga LHII, Bilbo
2.-Asier Salicio Elorrieta-Errekamari LHII, Bilbo
3.-Iker Martinez Ciudad Jardin LHII, Gasteiz
- MARGOKETA ETA DEKORAZIOA
Erreferentziazko ikastetxe antolatzailea: Eraiken Construcción LHII, Gasteiz
1.-Alva Da Silva Eraiken Construcción LHII
2.-Andrea Da Silva Eraiken Construcción LHII
3.-Nicole Garzon EAGI LHII, Lasarte-Oria
- AUTOMOBILAREN TEKNOLOGIA
Erreferentziazko ikastetxe antolatzailea: Meka LHII, Elgoibar
1.-Mikel Abascal Egibide BHIP, Gasteiz
2.-Asier Markuerkiaga Meka LHII, Elgoibar
3.-Unai Anguiano Don Bosco LHII, Errenteria
- AUTOMOBILAREN MARGOKETA
Erreferentziazko ikastetxe antolatzailea: Don Bosco LHII, Errenteria
1.-Kimetz Juaristi Meka LHII, Elgoibar
2.-Aitor Mujika Don Bosco LHII, Errenteria
3.-Andoni Beristain Meka LHII, Elgoibar
- WEB GARAPENA
Erreferentziazko ikastetxe antolatzailea: Elorrieta-Errekamari LHII, Bilbo
1.-David Matilla Elorrieta-Errekamari LHII, Bilbo
2.-David Izcara Txurdinaga LHII, Bilbo
3.-Cristina Siroca Zornotza LHII
- 3D ANIMAZIOA ETA JOKOAK
Erreferentziazko ikastetxe antolatzailea: Targanga LHII, Erandio
1.-Asier Vila Tartanga LHII, Erandio
2.-Mairiñe Del Real Harrobi BHIP, Bilbo
3.-Janire Andres Ceinpro BHIP, Donostia
- ILE APAINKETA
Erreferentziazko ikastetxe antolatzailea: Mendizabala LHII, Gasteiz
1.-Koldo Aranburu Monte Albertia LHII, Zarautz
2.-Sarai Erro Monte Albertia LHII, Zarautz
3.-Patricia Allende Monte Albertia LHII, Zarautz
- ESTETIKA
Erreferentziazko ikastetxe antolatzailea: Monte Albertia LHII, Zarautz
1.-Leire Caballero Monte Albertia LHII, Zarautz
2.-Erica Royo Monte Albertia LHII, Zarautz
3.-Ohiana Besterra Monte Albertia LHII, Zarautz
- SUKALDARITZA
Erreferentziazko ikastetxe antolatzailea: Gamarra Ostalaritza LHII, Gasteiz
1.-Ireder Prieta Aiala Ostalaritza Eskola BHIP, Zarautz
2.-Jon Salguero Galdakao Ostalaritza Eskola LHII
3.-Xenia Gonzalez Leioa Ostalaritza Eskola LHII
- JATETXE ETA TABERNAKO ZERBITZUA
Erreferentziazko ikastetxe antolatzailea: Gamarra Ostalaritza Eskola LHII, Gasteiz
1.-Pilar Edeso Leioa Ostalaritza Eskola LHII
2.-Vania Alejandra Ribera Galdakao Ostalaritza Eskola LHII
3.-Beatriz Herrera Gamarra Ostalaritza Eskola LHII, Gasteiz
- ERIZAINTZAKO ZAINTZA OSAGARRIAK ETA GIZARTE OSASUN ARRETA
Erreferentziazko ikastetxe antolatzailea: Fadura LHII, Getxo
1.-Iratxe Elorduy Fadura LHII, Getxo
2.-Asier Ruiz de la Cuesta Meka LHII, Elgoibar
3.-Ismene Fernandez Aretxabaleta Lanbide Eskola LHII
-
2018-06-17
Comentario de Twitter:
RT @Gob_eus: 🔵 @C_UriarteToledo sailburuak 2018ko EuskoSkills sariak banatu dizkie Lanbide Heziketako ikasleei ➡︎ https://t.co/pQJSYFFjEK h… -
2018-06-16
Comentario de Twitter:
RT @Gob_eus: 🔵 @C_UriarteToledo sailburuak 2018ko EuskoSkills sariak banatu dizkie Lanbide Heziketako ikasleei ➡︎ https://t.co/pQJSYFFjEK h… -
2018-06-16
Comentario de Twitter:
RT @Gob_eus: 🔵 @C_UriarteToledo sailburuak 2018ko EuskoSkills sariak banatu dizkie Lanbide Heziketako ikasleei ➡︎ https://t.co/pQJSYFFjEK h… -
2018-06-16
Comentario de Twitter:
RT @Gob_eus: 🔵 @C_UriarteToledo sailburuak 2018ko EuskoSkills sariak banatu dizkie Lanbide Heziketako ikasleei ➡︎ https://t.co/pQJSYFFjEK h… -
2018-06-16
Comentario de Twitter:
RT @Gob_eus: 🔵 @C_UriarteToledo sailburuak 2018ko EuskoSkills sariak banatu dizkie Lanbide Heziketako ikasleei ➡︎ https://t.co/pQJSYFFjEK h…