Berriak Lehendakaritza
Eu

Giza eskubideen defendatzaileak babesteko euskal programa Europan aztertuko da

2018.eko ekainak 15

OHARRA: ARAZO LOGISTIKOAK DIRELA ETA MONIKA HERNANDOK EZ DU BIDAIA EGINGO ITALIARA ETA AURKEZPENEA MODU TELEMATIKOAN EGINGO DU. 

Eusko Jaurlaritza 2011z geroztik ari da garatzen Giza Eskubideen Defendatzaileak Babesteko Euskal Programa eta 16 pertsona babestu ditu harrezkero

Trentoko Gobernuak antolatuta, ekainaren 16an izango den jardunaldi batean azalduko ditu Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendari Monika Hernandok Giza Eskubideen Defendatzaileak Babesteko Euskal Programaren gakoak eta jarduna, eta bertan parte hartuko dute tokiko instituzioek eta gizarte-erakundeek. Herbehereekin batera, Euskadi gonbidatu dute giza eskubideen inguruko bere programa azaltzera, eredutzat hartu eta bere jardun egokiagatik hautatu baitute.

Eusko Jaurlaritzak zazpi urte daramatza ekimen hau garatzen eta bere helburu nagusia da pertsonen bizitza eta integritate fisikoa babestea eta, beraz, giza eskubideen defentsa-prozesuei sorburuan heltzea, harrerako herrialdeetako erakundeekin, mugimenduekin eta instituzioekin lana egituratuz. 2011n abian jarri zenetik, 5 herrialdetako 16 pertsonak (9 emakume eta 7 gizon) aurkitu dute babesa programan.

GIZA ESKUBIDEEN DEFENDATZAILEEN PROGRAMA

Munduko eskualde eta herrialde ugaritan, giza eskubideen defendatzaileek mehatxuak eta jazarpenak jasaten dituzte, eta horrek arriskuan jartzen ditu haien bizitza eta integritate fisikoa eta psikologikoa, eta baita haien familienak ere. Euren lurraldeetatik edo kokalekuetatik ziurrenik lekualdatzera behartuta egongo den kolektibo batez ari gara. Pertsona horietatik askok ez dute inolako babesik eta horrek larriki oztopatzen die halako egoerak aldatzeko egiten duten lan legitimoa, giza eskubideen alde. Hala, pertsona horiei nazioartean babesa emateko eta solidaritatea erakusteko tresna bat da Giza Eskubideen Defendatzaileen Euskal Programa.

Programak, urtero, 3 pertsona hartzen ditu Euskadin 6 hilabeteko aldirako, euskal erakunde edo mugimendu sozialek aurkeztutako kandidaturen hautaketa-prozesu baten ondoren.

Harreran, ondoko ekintzak planteatzen dira:

  • Laguntza psikosoziala: babesaren ikuspegi integral batetik garatzen da programa, alderdi pertsonalak, antolamenduari lotutakoak eta politikoak kontuan hartuta.
  • Agenda politikoa: Euskadiko egonaldian egindako lanaren helburua da pertsona horien eta beren erakundeen babes instituzional eta politikoaren nazioarteko sareak zabaltzea eta sendotzea.
  • Prestakuntza-agenda: prestakuntza espezializatu bat dago aurreikusita, hain zuzen ere giza eskubideen babesari eta sustapenari lotutako alderdietan.

Itzulera da Programaren garrantzizko uneetako bat, harrera egin zaien pertsonen segurtasunari dagokionez batez ere. Beharrezkoa da arrisku-diagnostiko bat lantzea, Programan zehar etengabe egindako jarraipenaren ondoriozkoa, eta baita ekintza-planak diseinatzea ere, lurraldeetara itzultzera begira.

Azkenik, haien egoeraren eta haien erakundeenaren edo mugimenduenaren jarraipen bat egitea dago aurreikusita euskal erakundeen aldetik, haiek baitira giza eskubideen defentsa-prozesuak babesten eta horietan laguntzen jarraitzen dutenak sorburuan. Xede horrekin, Programak babesten dituen defendatzaileen sorburuko herrialdea bisitatzen du euskal ordezkaritza batek. Azkeneko bisita aurtengo urtarrilean egin zen Kolonbiara, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendari Monika Hernando buru zela. Bertan parte hartu zuten Legebiltzarreko talde guztietako ordezkariek.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @OTSBizkaia
    2018.eko ekainak 20

    Comentario de Twitter:
    El programa de Euskadi de protección de personas defensoras de derechos humanos será analizado en Europa
    https://t.co/WVk2t6Qmp0

Ekitaldiko kargudunak