Berriak Lehendakaritza
Eu

Berdintasunaren aldeko enpresen Bai Sarearen biltzarrean entitateen egiturak aldatzearen beharra azpimarratu dute

2018.eko ekainak 14

Gaur goizean Berdintasunerako erakundeen Bai Sarearen Lehen Biltzarra ospatu da Orona enpresaren egoitzan, Hernanin, Orona sarea osatzen duten 63 entitateetako bat baita. Biltzar honetan sarean lan egiteko modua eta hurrengo hilabeteetarako plangintza zehaztu dituzte, besteak beste. 

Bai Sarea osatzen duten entitateek Berdintasunerako Erakunde Laguntzaile bereizgarria dute eta sarearen helburua da lankidetzarako espazio bat izatea, berdintasun-planek antolakundeetan lan-merkatuaren genero-ezberdintasunak murrizteko duten eragina biderkatzeko. 2016an abiarazi zen enpresa-sarearen helburua da beste entitateekin esperientziak partekatzea, eta berdintasunaren aldeko politikak antolakundeetan indartu eta gure gizartean eragin handiagoa izatea. Berdintasunaren aldeko planak eta ekintzak enpresetan duten eragina biderkatzea du xede.

BAI SAREAren parte diren entitateek honako konpromiso hauek hartzen dituzte: emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna entitateko zuzendaritzatik sustatzea, emakumeak eta gizonak lanean modu parekidean kontuan hartzea, giza eskubideak eta ez diskriminazioa errespetatu eta defendatzea, langile guztien osasun, segurtasun eta ongizatea zaintzea, emakumeen garapen profesionala bultzatzea, berdintasunaren aldeko enpresa-garapenerako, erosketako eta marketing-eko praktikak sustatzea, ingurune soziolaboralean berdintasuna bultzatzea, eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde egindako aurrerapenak ebaluatua eta hedatzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak