Berriak Osasuna
Eu

Medikuen Sindikatuari erantzuna

2018.eko ekainak 13

Medikuen Sindikatuak gaur jakitera eman duen informazioari dagokionez, Traumatologia, Kirurgia Orokorra, Toraxeko Kirurgia eta Neurokirurgia kategorietako ustezko irregulartasun aztarnak direla-eta, non Osakidetzari eskatzen zaion hautaketa-prozesu horiek ikertzeko, Osasun Sailak eta Osakidetzak ondoko informazio publikoa eskaintzen dute:

-Joan den ekainaren 7an egin zen “LEPren Jarraipen Batzordearen” bilera, eta bertan, Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzak ondoko informazioa eman zien Medikuen Sindikatuari, SATSEri eta UGTri: “Bigarren ariketaren eraketari eta zuzenketa-irizpideei buruzko informazio zehatza eskatu die Osakidetzak ospitale-eremuko mediku espezialisten kategorietako 51 epaimahaiei”.

Hau da, Medikuen Sindikatuak jakin badaki orain eskatzen ari den ikerketa abian zela jadanik orain dela zazpi egun. Izan ere, “LEPren Jarraipen Batzordea” izan zen adierazi zuena Osakidetzak hartutako konpromisoa egoera hori ahalik eta azkarren argitzeko. Medikuen Sindikatuak ondo dakienez, lau kategoria horiek ez ezik, dagoeneko amaituta dauden kategoriak ere aztertzen ari dira.

Gainera, Medikuen Sindikatuak badaki, barne-analisiak behin amaitu eta gero, lortutako informazioa Jarraipen Batzordeko kideei zein Epaimahaiei igorriko zaiela beharrezko neurri egokiak hartzeko.

-Osakidetzak eta Osasun Sailak gogo onez hartzen dute ekar daitekeen informazio guztia. Ordea, Medikuen Sindikatuaren salaketa Sindikatuak berak landutako analisi estatistiko batean oinarritzen da, eta akatsak ditu. Garrantzizkoa da gogora ekartzea Osakidetzak aditu independente bati eskatu diola analisi hori sakonetik egiteko, lau espezialitate horiek barnean hartuta. Inork ere, ezta Medikuen Sindikatuak ere, ez du zalantzan jarri aditu horren profesionaltasuna. Beraz, zuhurtzia eta zorroztasuna eskatzen ditugu emaitzak ezagutu artean, laster Jarraipen Batzordeak eta Arartekoak eskueran izango dituztenak erabateko gardentasunaz.

-Amaitzeko, Osakidetzak erantzukizuna eskatzen du, oso bereziki joan den 2017ko ekainaren 23an LEP hau sinatu eta babestu zuen Sindikatuari, kontuan izanik bozeramaile bat duela Epaimahaietako bakoitzean eta lehenengo egunetik parte hartzen duela Jarraipen Batzordean, zuzenetik ezagutuz zorroztasun, seriotasun, independentzia eta gardentasun handienaz hartzen ari diren neurri guztiak.

 

                                                                       Vitoria-Gasteizen, 2018ko ekainaren 13an

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • AAS
    2018.eko ekainak 15

    Ánimo a todos los opositores, que como yo, llevamos muchísimas horas invertidas apostando por esta OPE. Confío en que todo se solucione con la transparencia debida y nuestro esfuerzo se vea recompensado. Merecemos un respeto.