Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak: “hau da elkarrekin hartu nahi dugun norabidea, eta elkarrekin jarraituko dugu bultzatzen gure herrialdeko itsas-kultura”

2018.eko ekainak 15
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu Lehendakariaren ustez “Ontzi-eraikuntza nazioarteko merkataritzarekin eta industriarekin lotuta dago. Horiek dira, oraindik ere, euskal ekonomiaren ardatzak dira, sei mende geroago”. Lehendakariak Donostian ospatutako Itsas Foroaren XXI. Asanblada Orokorrean adierazi duenez, Euskal Itsas Foroak jarduera tradizionala eguneratu eta dimentsio berria eman dio. 

Euskal Itsas Foroaren XXI. Asanblada Orokorra, eta ADIMDE Euskadiko Itsas Industrien Elkartearen XXV. Urteurrenaren harira antolatutako ekitaldia, Donostiako Aquariumean ospatu da. Lehendakaria, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarekin batera, Donostiako Aquariumera bertaratu da eta, bertan, Jorge Zubiaga ADIMDE eta Euskal Itsas Foroko presidenteak eta Javier López de Lacalle ADIMDEko zuzendari gerenteak eman diote harrera.

“25 urte dira gure herriaren historiari lotuta eta etorkizunari begirako ikuspegia du”; hala deskribatu du ADIMDE Lehendakariak. Horrez gain, adierazi du ADIMDEk egonkor eusten diola I+G+b jarduerari eta “Itsas-sektorearen 4.0 Plan Nagusia” duela helburu, jarduera osoa eraldatzeko. “Ezagutzen ditugu zailtasunak, baina jarduera maila altua duten ontziola eta ekipamendu-fabrikatzaile askoren hobekuntzarako aurreikuspenak ere antzematen ditugu. Alboan gaituzue, eta hala izaten jarraituko du, sektorearen lehiakortasuna hobetzeko erronka horretan”, azpimarratu du Urkullu Lehendakariak.

Halaber, Lehendakariak nabarmendu duenez, La Navalen egoerak eragina du enpleguan eta familia askorengan, eta Eusko Jaurlaritzak industria-politika guztiak aktibatu ditu, eskualde mailakoak zein sektorekakoak, jakinaren gainean baitaude La Navalen egoerak kezka sortzen duela sektore osagarrian. “Ahalik eta urrats gehienak eman ditugu bankuekin, jabetzarekin, konkurtso-administrazioarekin eta baita batzordearekin ere, irtenbiderik onena lortzeko asmoz. Gertutik jarraituko dugu gaia, badakigulako jarduerari eta enpleguari jarraitasuna ematea garrantzitsua dela”, azpimarratu du.

Lehendakariak “elkarrekin ari gara arraunean” esamoldea erabili du, Eusko Jaurlaritzak ontzi-sektoreari babesa eskaintzeko. “Estrategia bera jarraitu dugu eta egun itsas-industriak badu etorkizuna Euskadin”, adierazi du. Ildo horretatik, Lehendakariak azaldu du itsas-jarduera alderdi guztietatik sustatzen jarraitu dutela: eraikuntza, zerbitzu osagarriak, ekipamenduen fabrikazioa, ingeniaritza eta garapena.

“Hau da elkarrekin hartu nahi dugun norabidea, eta elkarrekin jarraituko dugu bultzatzen gure herrialdeko itsas-kultura”, amaitu du Urkullu Lehendakariak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak