Eu

Energiaren Euskal Erakundeak ematen dituen energia instalazio berriztagarriak sustatzeko diru laguntzak indarrean daude

2018.eko ekainak 14

Diru laguntzetan 2.000.000€ bideratuko dira 360 instalazio berri bultzatzera

Energia iturri berriztagarriez baliatzeko instalazioak sustatzeari begirako diru laguntzak indarrean sartu dira gaur,  atzo EHAAn argitaratu ondoren.  Hala,  2 M€ bideratuko dira Euskadin honako instalazio hauek bultzatzera: biomasa, geotermia, ekoizpen elektriko berriztagarriak eta goraka ari diren itsas teknologien ingurukoak.

Gaur indarrean sartuko diren diru laguntza programa hauei gehitu behar zaizkie apirilean abiatutakoak, zenbait sektoretan energia eraginkortasuna eta aurrezpena sustatzeari begirako programak, hain zuzen ere. Energia iturri konbentzionalak aurrezteko potentzial handia duten instalazio berriztagarrien ezarpena bultzatzea da egungo programen  helburu nagusia. Horretarako, beste bi milioi euro gehiago inbertituko dira energia egoera hobetzeko eta erregai konbentzionalen erabilera gutxitzeko, betiere Energia Trantsiziorako Euskadiko Energia Estrategia 2030ean ezarritako helburuekin bat etorriz.

Gaur abian jarritako diru laguntzen programetan honako instalazio hauei lagunduko zaie: 70 kW-etik gorako potentzia duten biomasa eta geotermia alorrekoak, ekoizpen elektriko berriztagarria arlokoak, 250 kW-eraino (saretik isolatuak) eta 1 MW-eraino sare elektrikoari konektatutakoak –fotovoltaikoak, eolikoak edo minizentral hidroelektrikoak-. Guztira, ia 360 instalazio berriztagarri berriri emango zaiela diru laguntza espero da. Hartara,  10 MW inguru areagotuko da potentzia termikoa instalatua eta 360 kW-etan potentzia elektriko berriztagarri instalatua Euskal Autonomia Erkidegoan. Gainera, aurtengo ekitaldian ere goraka ari diren itsas energien alorreko teknologiak ikertzen eta probatzen segituko da.

Diru laguntzen programak

Aurrekontua / €

BERRIZTAGARRIEN PROGRAMA

2.000.000

Biomasa-instalazioetan laguntzak

450.000

Geotermia-instalazioetan laguntzak

450.000

Ekoizpen elektriko berriztagarri- instalazioetan laguntzak

600.000

Goraka ari diren itsas teknologietan  laguntzak

500.000

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak