Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Eusko Jaurlaritzak txoke abaletarako 200 milioi euro jartzea onartu du

2011.eko urtarrilak 28

 Neurri horrek 1.000 milioi euroko inbertsioak mugiarazi ditu, euskal enpresen 22 trakzio-proiekturi dagozkienak.

 Jaurlaritzak eta aldundiak bat etorri dira tresna hau 2011. urtean luzatzeko eta Europako araudi berriari egokitzeko.

 Eusko Jaurlaritzak 400 milioi euroko partida dauka jasota aurrekontuetan txoke-abalak emateko.

 

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak, 200 milioi euro jarri ditu guztira txoke-abalen berariazko programan euskal enpresen trakzio-proiektuak finantzatzen laguntzeko. Neurri horrek, orain arte, 1.000 milioi euroko inbertsioak mugiarazteaz gain, enplegua sortzen eta hornitzaile askoren lan-karga handiagotzen lagundu du.

 Ekimen hau 2009ko bigarren seihilekoan jarri zen abian eta horrez gero 22 proiektu izan dira laguntzen onuradun. 2009. urtean, 5 proiektu izan ziren lagungarri eta 39 milioi euro eman zitzaien. Lehen proiektua, Batz, Matrici eta Troquenor enpresek burututako "Jaguard-Land Rover" izenekoa izan zen; horren ostean, Gorostidi, Papelera de Amaroz, Fagor (Encastre proiektua) eta Ramón Vizcaínoren txanda izan zen, "Almacén Frigorífico Agrofino" proiektuarekin. Abal horiek 191 milioi euro mugiarazi zituzten inbertsiotan.

 Abalen programak Europar Batasunaren oniritzia jaso zuen eta 2010eko otsailean onartutako dekretu baten bitartez arautu zen. Iaz beste 17 proiektu onartu ziren, 161 milioi euro eman ziren abaletan eta 882 milioi euro mugiarazi ziren inbertsiotan.

 Laguntzen onuradunak honako enpresa hauek izan ziren: GHI Labe Industrialak, Lagun Artea Industriak, Danobat Railway Systems, CIE Korporazioa, Clean Energy Euskadi, Global Dominion Acces, Brunnschweiler, Goratu Makina-Lanabesa, Mendiguren eta Zarraua, SAPA, Muruetako ontziolak, Lointek, Construcciones Navales del Norte (baldin eta Jan de Nul armadorearentzako ontzia berresten bada), Loire SAFE, Fagor Arrasate, Gorosabel Elektrizitatea eta Ramón Vizcaíno, Afrika Proiekturako, baldin eta enpresak jarraitzen badu.

  

Oso emaitza positiboa

 Txoke-abalen politika hiru foru-aldundiekin adostu da. Gaur bertan elkartu dira Eusko Jaurlaritzako osatutako Abal Publikoen Programaren Jarraipen Batzordea eta foru erakundeak, eta oso positiboki baloratu dituzte emaitzak.

 Bestetik ere, bileran akordio batera heltzeko lehen urratsa hitzartu da 2011. urtean ere txoke-abalen programa bat onartzeko, Europako araudi berriari egokituta. Erakundearteko tresna-izaerari eutsiko zaio, Jaurlaritza eta hiru aldundien artekoa.

 2011. urteko aurrekontuetan Eusko Jaurlaritzak 400 milioi euroko partida jaso du abal-programa horretarako.

  

Vitoria-Gasteiz, 2011. urteko urtarrilaren 28a

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan