Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Osakidetzaren Bilboko Eskualdeak Forética-ren SGE 21 ziurtagiria lortu du

2011.eko urtarrilak 28

Bilboko Eskualdea da bere kudeaketa etiko eta gizartearekiko arduratsuagatik ziurtagiri hori jaso duen Euskadiko lehen enpresa publikoa 

Osakidetzaren Bilboko Eskualdeak Forética-ren SGE 21 Arauarekin bat egiten duen Kudeaketa Etikoa eta Gizartearekiko Arduratsuaren Ziurtagiria jaso du gaur. Aitorpen hori lortzeko, 25 zentrok osatzen duten erakundea ikuskatu du IAC enpresa ziurtatzaileak, eta horrek bermatu du erakundeak erantzukizun sozialari dagozkion arazoak kontrolatzeko eta horien jarraipena egiteko aukera ematen duen kudeaketa-sistema ezarri eta egiaztatu duela, eta erantzukizun sozialeko alderdi horien etengabeko hobekuntza garatu duela.

SGE 21 Kudeaketa Etikoa eta Gizartearekiko Arduratsuaren Sistema bederatzi kudeaketa-eremutan banatzen da: goi-zuzendaritza, bezeroekiko harremana, hornitzaileak eta azpikontratistak, giza baliabideak, inguru sozialarekiko eta ingurumenarekiko harremanak, inbertitzaileak, eta lehia eta administrazioa. Horietan aplika daitezkeen adierazleak edo balio etikoak ezartzen ditu sistemak, eta horien ezarpena objektiboki ebaluatu eta ikuskatu daiteke.

Ziurtagiri horren helburua da erakundeetan kudeaketa etiko eta gizartearekiko arduratsuaren sistema bat ezartzea eta ebaluatzea. Horren bidez, erakunde bakoitzak era boluntarioan hartzen du bere funtzionamenduan balio etikoak aplikatzeko konpromisoa.

Bilboko Eskualdea

Bilboko Eskualdea da Osakidetza barruan dauden 28 Zerbitzu Erakundeetako bat eta Lehen Mailako Arretako 7 eskualdeetako bat. 25 lan-zentro ditu, eta 883 profesional. Erakunde publiko gisa, etika- eta jasangarritasun-printzipioetan oinarritutako kudeaketa-sistema baten garapenean erreferentzia izateko helburuarekin lan egiten du Bilboko eskualdeak. Gehien balioetsi diren ekimenen artean, hauek daude: elkarteen ordezkariekin eta bestelako osasun-erakundeekin eta osasunekoak ez direnekin garatutako proiektuak; lan-arriskuen kudeaketarako sistemaren garapena; eta, gardentasunaren alorrari dagokionez, erantzukizun sozialaren memorien baliozkotzea. Horregatik guztiagatik, Bilboko Eskualdea da SGE 21 Ziurtagiria lortu duen Euskadiko lehen enpresa publikoa.

Forética

Forética EESen enpresa eta profesionalen elkartea da, liderra Espainian, eta kudeaketa-kultura etikoa eta erantzukizun soziala sustatzea du helburu. Ezagutza-erakundeei negozio-eredu lehiakorra eta jasangarria era arrakastatsuan garatzeko ezagutza eta tresna erabilgarriak eskaintzen dizkie, eta 240 bazkide baino gehiago ditu hirugarren sektoreko enpresen, profesionalen eta erakundeen artean.

SGE 21 Enpresa Araua enpresako erantzukizun soziala kudeatzeko Europako lehen sistema da. Horren bidez, erakundea era boluntarioan ebaluatu daiteke, eta Kudeaketa Etikoaren eta Erantzukizun Sozialaren Ziurtagiria lortu.

Bilboko Eskualdeak lortu duen ziurtagiriarekin, dagoeneko 83 erakundek onartu dute Foréticak proposatutako estandarra, konpainiaren operazio-estrategietan EESak txertatzeko konpromiso boluntarioa egiaztatzeko helburuarekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan