
Lide Amilibia: “Euskal erakundeok gazte guztiek aukera berak eduki ahal izateko ildo eta ekintzetan lan egiten dugu”
- Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroa Euroeskualdearen “Gaztejeunes” proiektuaren aurkezpena
Hernani, 2018/06/13
Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak zera esan du gaur: “euskal erakundeok gazte guztiek aukera berak eduki ahal izateko ildo eta ekintzetan lan egiten dugu”. Hala esan du gizarte-desabantailan dauden gazteei arreta emateko eredu berritzaileak lantzen dituen ‘Gaztejeunes’ programaren amaierako ondorioen aurkezpenean. Proiektua Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroa Euroeskualdeak sustatzen du.
Programaren helburua da Euroeskualdeko herritarretan aurrera egitea, gazteriaren eremuan. “Beste hainbat gauzaren artean, Euroeskualdeak ezagutza trukatzeko atea zabaltzen digu. Eta, ezagutza horri esker, dagoeneko beste eskualde batzuetan, kasu honetan Akitanian edo Nafarroan, finkatuta dauden jardunbide egokiak egokitzeko atea zabaltzen da”, esan du Amilibiak. “Gizarte-politiken arloan, ziur gaude harreman horren bidez guztiontzako ongizate-kota handiagoak lortzeko aurrera egiteko aukera izango dugula”
“Gaztejeunes, mugaz gaindiko ekosistema baterantz gazteria-arloko gizarte-zerbitzuetan” proiektuaren buru Agintzari gizarte-ekimeneko kooperatiba da, eta bazkide gisa Innovación Social Gaïdo LAB estudioa (Akitania) eta KAMIRA gizarte-ekimeneko kooperatiba (Nafarroa) ditu. Gaur ondorioak aurkeztu dira Orona Fundazioan eginiko ekitaldian, hiru gobernuetako eta Euroeskualdeko ordezkariekin. Gainera, Gaztejeunesek hiru lurraldeetako araudi-garapenen konparazio-azterlana du.
-
-
2018.eko ekainak 13
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: Presentación del proyecto #Gaztejeunes de la Euroregión Nueva-Aquitania, Euskadi y Navarra ➡︎ https://t.co/C61EQQHqCx https://t…