Eu

Kontsulta publikoa, altzairua arku elektrikoko labean fabrikatzeak sorrarazten duen zeparen balorizazioa eta gerora agregakin siderurgiko gisa erabiltzea edota zepa zuriak fabrikazio-prozesuetan lehengai gisa erabiltzea erregulatzen duen Dekretua egin aurrekoa. Ondorioak

2018.eko ekainak 14

Egin nahi den dekretuaren bidez, ekonomia zirkularrari lagunduko zaio altzairuaren fabrikazioaren sektorean, produkzio-zikloan balorizatutako zepak edo agregakin siderurgikoak txertatzea bultzatuko du-eta. Halaber, agregakin naturalen ordez agregakin siderurgikoei eraikuntzako erabilera emango zaienez, horrek berotegi-efektuko gasen isuriak murrizten lagunduko du. Bestalde, materialen gaineko kontrolerako prozesuetan beharrezkoa den lixibiazio-metodologia homogeneizatzea ekarriko du eta, azkenik, zera bermatuko du: balorizatutako zepak edo agregakin siderurgikoak erabiltzea ez izatea neurriz kanpoko arrisku bat gizakien osasunerako edo ekosistemetarako.

Urriaren 1eko 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean, 133.1. artikuluan ezartzen denaz bat araudia egin aurretik, kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren euskadi.eus eta Irekia web-atarien bidez, eta egitekoa den arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia bildu da.

Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.

==========================

Informazio gehiago:

Altzairutegietako zepa balorizatu eta beste jarduera batzuetarako erabiltzea sustatzeko dekretua onartu da (Gobernu Bilera 2019-04-09)

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau