Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
qrcode

Bimepek ur gaineko aerosorgailuen ikerkuntza hartu ahal izango du

2018-06-13

Ingurumen baimena jaso du Ingurumen Ministerioaren aldetik, Estatuko Boletin Ofizialean argitaratua, gaur

Biscay Marine Energy Platform-ek (BiMEP), Euskadiko itsas energiak ikertzeko plataformak, Ingurumen Ministerioak emandako baimena jaso du, gaur buletinean argitaratu ondoren. Hartara, ur gaineko aerosorgailuen prototipoak hartu ahal izango ditu, bertan probatu eta ikerketa lanak egiteko.

Emandako pauso hori ezinbestekoa da teknologia eoliko berrien inguruan itsas ikerkuntza garatu eta handitzeko. Baimen horren eskariaren hasiera 2014ko amaieran abiatu zen, eta ohiko tramitazioaren bidez burutu da.

Ingurumen Ministerioak emandako oniritziak ekarriko du, besteak beste,  BiMEPek hartu ahal izatea aldi berean bi ur gaineko aerosorgailuren prototipo, gehienez, probatze eta ikertze aldera. Gainera, proba horiek ez dira aerosorgailuen funtzionamendu mekanikoei, ezta elektrizitatea ekoizteko eraginkortasunean hobetzeari begira soil-soilik egingo; izan ere, ikerketen ingurumen aspektuari eragingo diote bete-betean proba horiek. Zehazki, gailu horiek diharduten habitatean zer-nolako portaera duten neurtuko da, batez ere hegaztiei dagokienez.       

Beraz, probatuko diren aerosorgailu horiei esker, ur gaineko teknologia eolikoa hobetzeko aukera emateaz gain,  hegaztietan izan dezaketen eragina ere. Horretarako, ingurumen aldetik babes neurri aitzindariak edo bide urratzaileak erabiliko dira, hala nola hegaztien gertutasuna detektatu ahal izateko sistemak eta aldi berean, uxatzeko neurriak abiaraziko dituztenak, norabidea aldaraziz; baita aerosorgailuak geldiarazteko gai direnak ere, hegaztiek haien kontra jo ez dezaten. 

Itsas energien ikerkuntza

Biscay Marine Energy Platform (BiMEP) itsaso zabalean probak egiteko eremu bat da, urpeko kableen bitartez lehorrera konektatuta. Horien bidez, bertan, olatuen energia hartzeko gai diren ur gaineko gailuak probatzeko aukera dago, eta aurrerantzean, gainera, ur gaineko itsas aerosorgailu mota berri bat ikertzeko modua izango da.       

Itsas instalazio hori 2015. urtean inauguratu zen,  eta haren partaidetza Energiaren Euskal Erakundearen (%92) eta  Ministerio para la Transición Ecológicaren menpeko IDAE erakundearen (%8) artean banatuta dago.

Gaur egun, instalazioan ur gaineko aerosorgailu batzuk aztertzen eta ikertzen ari dira, eta jasotako ingurumen baimen horren ondoren, bertan dauden logistika eta itsas baliabide  baldintza egokiekin batera, ur gaineko eolikoaren garapen teknologikoaren erreferente izateko bidean da, energia iturri horren muga berria dena. Energia berriztagarrien artean, itsas energia eolikoa da, hain zuzen, garapen handienetako bat izaten ari dena Europan, plataforma kontinentala oso sakona ez den lekuetan. Zenbait tokitan, adibidez, euskal kostaldean eta Iberiar Penintsula osoan, itsas sakonera handikoak, ezin da hondoan ainguratutako dorre eolikoak jartzea. Horrexegatik, hain justu ere, ur gaineko teknologien garapena funtsezkoa izango da ekoizpen elektriko berriztagarri honen zabalpenari begira.  

Boletina: https://www.boe.es/boe/dias/2018/06/12/pdfs/BOE-A-2018-7896.pdf

 

 

Iruzkin bat
  • Argazkia erabiltzaile
    @gananzia
    2018-06-15

    Comentario de Twitter:
    Bimep podrá acoger la investigación de aerogeneradores flotantes https://t.co/l9eInRofiG

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)