Eu

Ernesto Sainz-Lanchares: “Borondateek bat egiten duten eta elkarrenganako konfiantza eta lankidetza oinarri dituen giroa gizarteko pertsonarik ahulenentzako aukerarik onena da”

2018.eko ekainak 12

 

  • Eusko Jaurlaritzako Familiako eta Aniztasuneko zuzendariak CMRE Europako Biltzarrak berdintasunari, aniztasunari eta inklusioari buruz antolatutako mahai-inguruan parte hartu du

Bilbo, 2018/06/12

Ernesto Sainz-Lanchares Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariaren iritziz: “borondateek bat egiten duten eta elkarrenganako konfiantza eta lankidetza oinarri dituen giroa gizarteko pertsonarik ahulenentzako aukerarik onena da. Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko gainerako administrazio publikook ulertzen dugu pragmatismoagatik eta herritarren ahalik eta onura handiena lehenesteagatik, konpromiso horretarako bide emango duten espazioak sustatu eta bultzatzea eta lankidetza aktiboa beharrezkoak direla”.

 

Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariak gaur arratsaldean “Maila anitzeko begirada kultura arteko paradigmari: Intercultural Cities-en esperientzia” mahai-inguruan parte hartu du; mahai-ingurua CMRE Europako Biltzarrean antolatu da, berdintasunari, aniztasunari eta inklusioari buruzkoan. Berarekin batera, Ivana d’Alessandro Intercultural Cities Unitateko buruak (Europako Kontseilua), eta Imanol Landa Getxoko alkateak eta EUDELeko presidenteak parte hartu dute.

 

Ekitaldian, Sainz-Lancharesek iragarri du laster “2018-2020rako Herritarren, Kulturartekotasunaren eta Immigrazioaren Eremuan Jarduteko V. Plana” argitaratuko dela. Izendapena aldatu da, Sainz-Lancharesen hitzen arabera, “euskal gizartearen bilakaera markatuko duen egiturazko gizarte-fenomenoa kudeatzeak eragiten duen kezkagatik, herritartasunari, eskubideei, tratu-berdintasunari eta diskriminaziorik gabeko tratuari, kultura-aniztasunarekiko errespetuari, kulturen arteko bizikidetzan oinarritzen den gizarte-eraldaketari, inklusioari, integrazioari eta gizarte-kohesioari dagokienez gure erkidegoak bizi duen gero eta aniztasun handiagoa aintzat hartuta”.

 

Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariak  V. Plana prestatzeko prozesua azaldu du; bertan, “guztira, 120 pertsonak jardun dute lankidetzan, hainbat entitatetakoak eta hainbat mailatako erakundeetakoak”.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak