Berriak Lehendakaritza
Eu

Aquarius itsasontziko pertsonak hartzeko eta gizarteratzeko agertoki posibleetan dihardute lanean Euskadiko instituzio publikoek eta erakunde sozialek

2018.eko ekainak 13

Euskadiko Instituzio Publikoek eta erakunde sozialek elkarraldi bat izan dute Errefuxiatuak Hartzeko eta Gizarteratzeko Erakunde arteko eta Gizarte Batzordean. Batzordea aldizka biltzen da gai honi heltzeko (hau litzateke bederatzigarren bilera 2017ko urtarriletik), eta Aquarius ontziko pertsonak hartu eta gizarteratzeko agertoki posibleak aztertu dituzte gaur. Elkarraldiaren ondoren, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Zuzendari Nagusi Jonan Fernándezek azaldu duenez, Batzorde honek hiru agertoki posibletan dihardu lanean: talde handi baten iritsierari erantzutea; talde txikien iritsiera mailakatu bat prestatzea; eta laguntza-premia bereziak dituzten pertsonen iritsiera aurreikustea. Gaineratu duenez, Euskadik etengabe eta iraunkortasunez lantzen du errefuxiatuak hartzeko egoera, erakundeen arteko eta gizarteko foro honen bitartez. 

Eusko Jaurlaritzak Lehendakariaren bitartez erakutsi zuen prest dagoela Italiak sarrera ukatu zion Aquarius ontziko pertsonen % 10i harrera egiteko. Fernándezek adierazi duenez, erantzun hori “eskakizun humanitario" batean dago oinarrituta. Bestalde, “kautela eta zuhurtzia” mezu bat igorri du, oraindik "informazio gutxi" baitago. Azkenik, Jonan Fernándezek egin duen balorazioan adierazi du erantzun horrek salaketa-seinaletzat hartu behar dela "Europa osatzen duten Estatuen aldetik inertziak eta erantzun gabezia astintzeko".

Errefuxiatuak Hartzeko eta Gizarteratzeko Erakunde arteko eta Gizarte Batzordea.

Batzorde honetako kide dira Eusko Jaurlaritzako sail desberdinetako, Foru Aldundietako, Eudeleko eta hiru hiriburuetako ordezkariak, eta baita erakunde hauetakoak ere: CEAR, Gurutze Gorria, ACCEM, MPDL, Cáritas eta Ellacuría Fundazioa.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak