Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Gurutzetako Ospitalea handituz doa

2011.eko urtarrilak 28

A aldeko eraikin berria azken 30 urteotako handitze-lanik garrantzitsuena da

Eraikin berriak 6 solairu izango ditu, 70 ohe berri guztira eta beste 30 zaharberrituta. Ekipamendu berri honek ospitalizazio ondoko unitateen beharrizanei erantzuna emango die: Bizkarrezur-muineko Lesionatuen Unitatea, Traumatologia, Kardiologia, Unitate Koronarioa, ZIU eta Anestesia-Bizkortzea.

Gurutzetako Ospitalea handitze-lanak burutu ditu 12.420.018 euroko aurrekontuari esker. Rafael Bengoa, Osasun sailburuak, Julián Pérez, Osakidetzako zuzendaria eta Gregorio Achútegi, Gurutzetako zuzendariak eraikin berriaren inagurazioan izan dira gaur.

Paziente kritikoak artatzeko ekipamendua handitzeak eta zaharberritzeak laguntza emango dio Ospitaleari, erreferentziako zentroa izanik, kualifikazio tekniko zein profesional handia eskatzen duten jarduerak gauzatzeko orduan.

Ospitalizazioko ohe-kopurua handitzeak unitateen etengabeko modernizazioarekin jarraitzea ahalbidetuko du, beharrezkoak diren baliabideen kalterik gabe.

Rafael Bengoak datozen urteotan gaixoen kronikotasuna dela eta, euskal osasun sistema aldatzearen alde agertu da. 35 urtetara gizartearen %37ak 65 urte baino gehiago izango ditu (egun, %17a da). Horrek suposatzen duen arreta maila handiegia denez, lehen mailako arreta zerbitzuak hobetu behar direla esan du sailburuak.


Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Rafael Bengoa