Berriak Osasuna
Eu

Biocruces Bizkaia, Europako sare baten liderra gaixotasun genetiko, autoimmune eta tumore edo birusei aurre egiteko farmako berrien garapenean

2018.eko ekainak 12
  • Medikamentu mota berri bat da, Oligonukleotido antisentido
  • Europako Batzordea 39 COST ekintza onartu berri ditu, eta aukeratutako proposamenen artean badago OII Biocruces Bizkaiko Gaixotasun Neuromuskularretako Taldeko buru  Virginia Arechavala doktoreak lideratzen duen sarea

 

Biocruces Bizkaia Osasun Ikerketako Institutua Europako sare berri bateko liderra izango da datozen lau urteotan, sendagai mota berri bat garatzeko asmoarekin: oligonukleotido ez-kodifikatzaileak. Farmako horiek erabilera asko izan ditzakete, besteak beste, gaixotasun genetiko hereditarioen mutazioak zuzentzea, gaixotasun autoimmune edo neurodegeneratiboak modulatzea edo tumore eta birusei eraso egitea. Oraingoz, mota horretako oso sendagai gutxi iritsi dira merkatura, eta merkaturatzen direnak ez dira nahi genukeen bezain eraginkorrak.

Ildo horretan, «badirudi sendagaien eraginkortasunerako oztoporik handiena zera dela, kaltetutako ehunetara gaizki zabaltzen dela organismo barruan. Horrelako terapiak gero eta gehiago ikertzen diren arren, oso gutxi dakigu farmako hauek beren eraginguneetara heltzeko erabiltzen dituzten mekanismoez. » dio Virginia Arechavala doktoreak. Biocruces Bizkaia institutuko gaixotasun neuromuskularreko taldeburua da ikertzaile hau, bai eta sarearen liderra ere.

Europako sare berri honen helburua da ikertzaileen, medikuen, pazienteen, farmazia-industriaren eta arautzaileen ahaleginak bateratzea konposatu horien gorputz barruko banaketari buruz egun existitzen den ezagutza partekatzeko, horrela beren potentzial guztia lor dezaten eta aukera terapeutiko konbentzional bat izatera pasa daitezen.

Sendagai berri horietako gehienak gaixotasun arraroak tratatzeko sortu dira, eta haien maneiuaren inguruko esperientzia handiena munduan zehar barreiaturik dauden ikertzaile talde txikiek dute. Hori dela eta, «sare honetarako finantzaketa lotu izana berri ona da; izan ere , hari esker aukera izango dugu datuak partekatzeko, akats berberak ez errepikatzeko eta irizpideak ezartzeko, arazoa elkarrekin konpontze aldera» dio Arechavala doktoreak. Berarekin batera, proiektuari ekin diote 24 herrialdetako 70 ikertzailek baino gehiagok.

 

COST ekintzak

Biocruces Bizkaia institutuak zuzendutako sarea Europa mailako 422 proposamenen artean aukeratu dute, eta Europako Batzordeak datozen urteetarako onartu dituen 39 COST ekintzen parte da (zientzia eta teknologiako Europako lankidetza). COST programaren helburu nagusia Europako lankidetza zientifiko eta teknikoa indartzea da, maila nazionalean finantzatutako proiektuak dituzten ikertzaileen arteko lankidetza-sareen ezarpena finantzatuz. Lankidetza-sare horiei «COST ekintza» deritze.

 

Osasun arloko Ikerketa eta Berrikuntza Estrategia 2020

Eusko Jaurlaritzak eta Osasun Sailak elkarrekin sustatutako Osasun arloko Ikerketa eta Berrikuntza Estrategia 2020 delakoaren parte da proiektu hau. Helburuetako bat da herritarren osasuna hobetzera bideratutako I+G+B jardueren inpaktua handitzea, berrikuntza bultzatuta, osasun-sistema eragile erabilita, eta zerbitzu edota produktu berriak eta hobetuak sortuta.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau